Ziburuko Ikastolak lurra erostea erabaki du azkenean

Ziburuko Ikastolak argindarra moztuta du eta egunero 100 euro ordaintzen dizkio Herriko Etxeari isun gisa.
Ziburuko Ikastolak argindarra moztuta du eta egunero 100 euro ordaintzen dizkio Herriko Etxeari isun gisa.Kazeta.info.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez da inolako akordiorik lortu Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eta Herriko Etxearen artean. Seaskak, Kaskarotenea Ikastolak, behin eta berriz azpimarratu du ikastolak zerbitzu publikoa eskaintzen duela, euskaraz ikasteko aukera emanda herriko haurrei. Laida Mujika ikastolako zuzendariak hala adierazi du: “Normala iruditzen zitzaigun herriko etxeak bere gain hartzea lurra edo zerbait”.

Marinela auzoan dago ikastola, 2012an sortua. Kaskaroteneako haurrak lur publikoetan ari dira ikasten, Ziburuko Herriko Etxeak baimena emanda. Hainbat obra medio bestelako kokapena eskaini zitzaion Seaskari eta honek ez zuen begi onez ikusi. Akordiorik ez zenez izan, bertan geratzea erabaki zuen ikastolak, eta horrek ondorioak izan ditu. Argindarra moztu zieten eta egunero 100 euroko isuna ordaindu behar izan dute lur eremu publikoan baimenik gabe jarraitzeagatik.

Ipar Euskal Herriko ikastolen herenak hartutako bideari heldu dio Kaskaroteneak, alegia, lur eremu pribatua erosiko du. Datozen egunetan sinatuko dute erosketa ofizialki. Seaskako kideek albistea emateko egindako prentsaurrekoan adierazi zutenez, ez dute bestelako konponbiderik aurkitu: lurra erosi edo ikastola itxi. Ikastolen herenak hartutako bidea bada ere, Seaskak esan duenez, lur eremu guztiek ez dute prezio bera eta Ziburuko lurrak garestiak dira.

300.000 euro beharko dira erosketa ordaintzeko, hiru Herri Urratsetan lortzen den dirua. Aurtengo jaian bilduko den diru guztia erabiliko da lur eremua ordaintzeko. Ziburuko Ikastola laguntzeko bi ekitaldi egingo dituzte. Batetik, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistek saioa egingo dute Baionan apirilaren 18an, eta bestetik, 23an Hernaniko eta Ordiziako errugbi taldeek partida jokatuko dute Ordizian.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...