Abiatu da Bilbon Basque Fest jaialdia

  • Aurtengo Basque Fest Jaialdiak euskal kulturaz gozatzeko 200 proposamen baino gehiago dakarz. Jaialdiak izan duen programarik zabalena izango da eta Aste Santu honetan egingo dute martxoaren 28tik apirilaren 1era arte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 28an - 08:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilboko Basque FEST jaialdian kaleko animazioa, gastronomia, musika, dantza eta beste hamaika jarduera ludiko eta didaktiko antolatuko dira Bilbo Aste Santuan. Bilboko Udalak egindako programak, guztira, 235 jarduera izango ditu, hau da, gaur egun arte egin den anbizio handieneko kartela, hiriko bizitza sozial eta ekonomikoa dinamizatuko duen ekitaldiaren bultzada ere badena. Basque FESTek proposamen berriak ekarriko ditu, jai-espazio berriak, itsasadarrean egiteko jarduera berriak eta lehen mailako musika-eskaintza. Kepa Junkeraren ikuskizuna azpimarratu behar da, FOK izenburua duen azken diskoa aurkeztuko baitu lehenengoz Euskal Herrian.

Jaialdia martxoaren 28tik apirilaren 1era antolatuko da, eta hiria euskal idiosinkrasia izango da, herritarrei eta bisitariei euskal unibertso osoa eskaintzeko pentsatutako programazioarekin. Basque FESTen eskainiko den kultura eta aisialdirako eskaintza ugaria da, hain zuzen ere, Aste Santuan Euskadin zein Kantauriko kostaldean Bilbo turismoa egiteko erreferentziazko leku izateko aktibo erabakigarrienetako bat.

 Aurreko urteetan bezala, programazioak bost atal nagusi izango ditu: Gourmet, Musika, Kultura, Sport eta Market.

Musika

Kepa Junkera Plaza Barriko agertokira igoko da martxoaren 30ean, ostirala, gaueko 21:00etan. Kataluniako, Valentziako, Balear Uharteko eta Alguer hiriko (Sardinia) instrumentistekin batera arituko da, ‘Amics de FOK’ izena hartzen dutenak.

Ruper Ordorikak Azkuna Zentroan joko du larunbatean, hilaren 31n, 22:00etan. Mugalaris taldearekin batera egongo da. Ia lau hamarkadako ibilbidearen ostean eta hogei bat disko argitaratu ondoren, jaialdian azken diskoa aurkeztuko du.

Xabi Solano Maiza musikari eta konpositorearen proposamen berriak Inpernuko du izena, eta diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko du, non trikitixaren historia kontatzen duen. Betiko soinu hori gitarrekin, DJekin, dantza tradizionalarekin eta umorearekin uztartuko da agertokiaren gainean. Hitzordua hilaren 29an izango da, ostegunean, Plaza Barrian 21:00etan.

Horrez gain, zuzeneko musika eta DJak egongo dira hiriko beste hainbat espaziotan, hala nola Erriberan, Martzana kaian eta kalean, Plaza Barriko erromerietan, Artxandan, Erriberako Merkatuan eta Bilborocken. Kalejira eta emanaldiek turista ugari dauden tokiak animatuko dituzte, besteak beste: Ledesma, Villarias, Poza Lizentziatua, García Rivero, Bilbo Zaharra eta Guggenheim Bilbao Museoa

Kafe Antzokian ‘basque FEST City Rock’ delakoaren beste edizio bat programatuko da, eta oraingo honetan sarrera doakoa izango da kontzertu guztietarako. Guztira, bederatzi euskal talde egongo dira, Kataluniatik datorren aurtengo gonbidatuaz gain, The Excitements. Agertokira igoko dira guztiak martxoaren 28tik 31ra.

Gourmet

‘Txoko Gourmet’ izenarekin ezaguna den jaialdiko esparrua Areatzan dago, eta lehenengo aldiz hartuko ditu sukaldaritzako minitailerrak. Ekitaldian parte hartzeko gune didaktiko baten aldeko apustua egiten den lehenengo aldia da. Jarduera familiarekin gozatzeko plan ona da, eta ogia ore amarekin egiten ikasteko aukera bikaina, bai eta taloa Idiazabal gaztarekin, txokolatearekin edo bakailaoarekin eta “detox” irabiatuak ere, besteak beste.

Instrumentu eta dantza tradizionalak izango dira beste protagonistetako batzuk. Jendeak hainbat dantzen oinarrizko pausoak ikasi ahal izango ditu, eta euskal zenbait musika-tresnen sekretuak ezagutuko dituzte. Martxoaren 31n izango da, Guggenheim Bilbao museoaren zabaldegian.

Arabako Errioxa, Enkarterri, Gorbeia, Lea Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri eta Tolosaldea– sukaldaritzako espezialitate eta produktu garrantzitsuenen berri emango digute bertan. Jendeak eskualde horietako betiko platerak dastatu ahal izango ditu doako dastatzeetan parte hartzeko egongo diren 2.160 tokiei esker.

Metroa

Jaialdiaren gaueko jarduerez gozatu ahal izateko, Metro Bilbaok goizaldeko ordu biak arte luzatuko du zerbitzua Ostegun Santuan, Ostiral Santuan eta larunbatean, hilak 31. Horri esker, garraio publikoa egongo da jendeak gehien gogoko dituen ekitaldi batzuk amaitzerakoan, Plaza Barriko eta Azkuna Zentroko kontzertuak, adibidez.

(Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


Eguneraketa berriak daude