Antonio Basagoiti, politikatik Santander Mexiko bankura

  • Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak politika utzi eta Santander bankuak Mexikon duen egoitzan hasiko da lanean, eszedentzia bat baliatuta.


2013ko maiatzaren 8an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Antonio Basagoitik 1995ean hasi zuen ibilbide politikoa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Banco Hispano Americano erakundearen fundatzailearen biloba da Basagoiti. 1995an hasi zuen ibilbide politikoa, Bilboko Udalean, zinegotzi bezala. Alkatetzarako eta lehendakaritzarako hautagaia izan da. Bizkaiko enpresari eta bankari familia garrantzitsu bateko kide da, Iñigo de Barrón kazetariak El Páis egunkarian nabarmendu duenez.

Hain justu, Basagoiti familia Mexikon hasi zen aberastasunak pilatzen, Antonio Basagoiti Artetak, alderdi popularreko buruaren aitonaren aitonak, 1898an Mendoza e Ibañez bankua sortu zuenean. Garaiko krisiak bultzatuta Madrilera itzuli zen, eta 1900. urtean Banco Hispano sortu zuen. Gerora Iberdrola bilakatu zen Iberduero enpresaren fundatzailea ere izan zen Basagoiti Arteta.

Ondorengo belaunaldiek bankuaren buru jarraitu zuten. Banco Hispano eta Banco Central fusionatu egin ziren, eta erakunde berriak Banco Central Hispanoamericano (BCH) izena hartu zuen. Politikariaren aita, Antonio Basagoiti García-Tuñón, erakunde horretako zuzendari orokorra izan zen. BCH eta Santander fusionatu egin ziren beranduago, eta 2010ean Banestoko presidente kargua hartu zuen Basagoiti García-Tuñonek.

Bestalde,  Antonio Basagoitiren emaztea ere –BBVAn lanean diharduena– Mexikora joango da. BBVA Bancomer bankuan hasiko da lanean, herrialdeko entitate nagusian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
2025eko abenduaren 4
Zenbat Garak 30 urte
Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!