Agur Kontzertua emanen du Delirium Tremens taldeak larunbatean Bilbon

  • Boga Boga, Ikusi ta ikasilehen diskoetako kantak baita Hordago edota Saihesten azken diskoetakoak emanen ditu azken aldikotz Delirium Tremens taldeak larunbatean Bilboko Santana 27 gelan. Errepika saio batean izan gara.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 27an - 07:30
Delirium Tremens Haritz Harreguyren estudioan Usurbilen. Mikel Kazalis falta da. Lorentza Saragueta
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Delirium Tremensen azken kontzertua izanen da larunbat honetan, 2025eko azaroaren 29an, Bilboko Santana 27 Aretoan. Lagunak gonbidatu dituzte, haien kantuak ere emateko. Hauek dira Zaramako Roberto eta Tontxu, Baldin Badako Katu, Jotakie taldeko Elortxa eta Aiora Renteria. JAN! taldeak lehen partean joko du.

Saio huntan, Andoni Basterretxea (kantaria eta gitarrista), Juantxo Yurrita “Txufu” (bateria) eta Haritz Harreguy (gitarrista) entzunen ditugu. Aukera izan dugu elkarrizketak Usurbilen, Haritz Harreguyren estudioan egiteko.

 


Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin