Amagoia Elezkanoren hiltzailearentzat 25 urteko kondena berretsi du akusazioak

  • Amagoia Elezkanoren hilketagatik, 25 urteko kartzela zigorra berretsi dute akusazioko abokatuek. Iazko urtean Euskal Herrian genero indarkeriak eragindako lehen emakume erahila izan zen Elezkano. Akusazioaren arabera, bikotekideak, “jelosiaz itsu”, 42 labankada sastakatu zizkion, guztiak oraindik bizirik zela.


2014ko irailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-09-25 10:37:11
Iazko maiatzean Elezkanoren hilketa salatzeko egindako agerraldia Laudion. (Arg.: Naiz)

Irailaren 15ean hasi zen Arabako Auzitegian Francisco Javier M.N. Elezkanoren bikotearen aurkako epaiketa. 50 urteko akusatuak, epaiketaren lehen sesioan aitortu zuen Elezkano iazko maiatzaren 23an hil zuela, jelosiaz jotako “eroaldi” une batean. Beste gizon batengatik utzi behar zuela eta orduan 18 hilabete zuen bien haurra eramango zuela esan ziolako egin zuela azaldu zuen.

Asteleheneko epaiketan, egindakoagatik damututa dagoela esan du eta barkamenak eskatu dizkio bere familiari, Amagoiarenari eta bien semeari. Defentsa abokatuak, akusatuaren kolaboratzeko nahia kontuan hartzeko eskatu du.

Hasieran eskatutako bi urte eta erdiko kondena, hamar urtetara igo du defentsak. Ihes egin ez izana ere aintzat hartzekoa dela esan eta “aurrekari gabeko familiako aita, emaztea hiltzera itsukeria une batek soilik eraman dezakeela argudiatu du.

Akusazioek zalantzan jarri dute akusatuak izandako “eroaldia”. Fiskalaren esanetan, bazekien zer egiten zuen eta “berea” zelakoan hil zuen. Aitortzea beste aukerarik ez zuela esan du eta gogoan hartu du ez zela bera izan Ertzaintzari deitu ziona, bere arreba baizik. Delituaren tokia eta erabilitako labana garbitzen denbora igaro zuela ere azpimarratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude