Altsasuko guardia zibiletako baten neskalagunak hankaz gora jarri du bertsio ofiziala

  • Larunbatean Altsasuko istiluetan parte hartu zuten bi guardia zibiletako baten neskalagunak Foru Poliziaren aurrean deklaratu zuen, Garak zabaldu duenez. Deklarazio horrek hankaz gora jarri du hedabide gehienek zabaldu duten guardia zibilen bertsioa.


2016ko urriaren 21ean - 11:58
Bi atxilotuak askatzearen aldeko mobilizazioa Altsasun. (Arg.: Ospa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gertakariak igaro eta ordu batzuetara, igande eguerdian, egin zituen deklarazioak emakumeak. Gaueko hirurak aldera tabernan pertsona batzuk “oldarkor” agertu zirela adierazi zuen eta irtetean liskarra hasi zela. Bertan sei pertsonak parte hartu zutela esan zien poliziei. Geroago, irrati saio batean emakume berberak 50-60 pertsona izan zirela adierazi zuen, bertsio hau da hedabide gehienetan zabaldu dena. Ez du aipatzen liskarraren arrazoia bi gizonezkoak Guardia Zibilak izatea izan zenik, ezta “Alde Hemendik” edo antzeko oihurik entzun izana ere.

Guardia zibila ere foru poliziekin hitz egiteko prest zegoen, baina Guardia Zibileko zuzendari nagusiaren bisita jaso arte atzeratu zuen deklarazioa. Bisitaren ostean deklaratzeari uko egin zion. Beste agenteak eta haren neskalagunak ere uko egin zioten polizien aurrean mintzatzeari. Ordu batzuk geroago egin zuten Guardia Zibileko beste kide batzuen aurrean. Hirurek eskainiriko bertsioa ez da oraindik atxilotuen defentsaren eskuetara iritsi.

Polizia Foralak eginiko txostenean ere ez da “lintxamendu” baten deskribapenik egiten. Bi guardia zibiletako batek kolpeak zituela eta bere neskalaguna astindua izan zela jaso dute.

Altsasuko herritarrek, bertsio ofiziala ukatuz, muntai polizialen aurkako manifestaziora deialdia egin dute larunbaterako. Atxilotuak izan ziren bi gazteei elkartasuna adierazi eta Guardia Zibilaren probokazioen aurka agertu nahi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude