Alokairuen prezioek gora egin dute Donostian beste urte batez, aurten %3,4

  • Etxebizitzen prezioen gorakadak ez du etenik Donostian: hirugarren urtez jarraian igo egin da alokairua Gipuzkoako hiriburuan. Egun, 14,1 euroan dago metro koadroa, iaz baino %3,5 altuagoa. Adibidez, 80 metro koadroko etxe batengatik 1.128 euro ordaindu behar dira hilean. 1.269 euro 90 metro koadroko etxebizitza batez ari bagara. Bilborekin edo Gasteizekin alderatuz gero, prezioen igoera nabarmena da.


2018ko urtarrilaren 9an - 10:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irutxuloko Hitzak jaso duenez, idealista.com atariak Espainiako Estatuko hiriburuetako etxebizitzen prezioen bilakaerak argitaratu ditu. 2017 hasieran Donostiako etxebizitzen prezioek behera egin bazuten ere, uda iritsi bezain laster goranzko norabidea hartu zuten prezioek. EH Bilduk ohar bat atera du, egoeraren aurrean kezka agertuz, eta egungo prezioak jende arruntarentzat “eskuraezinak” direla berretsi du. “Prezio horiek eragin zuzena dute donostiarren bizi kalitatean”.

Nabarmen aldatzen da alokairuen prezioa Hego Euskal Herriko hiriburuetan elkarren artean alderatuz gero: EH Bilduren oharrean zehazten denez, “donostiar batek bilbotar batek baino 243 euro gehiago ordaindu behar ditu hilero etxebizitza alokatzeko (11,4 €/m²), eta gasteiztar batek baino 477 euro gehiago ( 8,8€/m²)”.

Datuok sakonago aztertuta, uda sasoia iristearekin batera etxebizitzen prezioek gora egiten dutela argi geratzen da. EH Bilduren iritziz, “lotura zuzena” dago alokairu garestien eta turismo masiboaren artean. Datuok herritarrengan “izugarrizko eragina” dutela nabarmendu du alderdi politikoak.

Alokairuen gorakadari muga ezarri nahi dio EH Bilduk eta hainbat proposamen aurkeztu ditu etxebizitzen prezioa “normaltasunera” itzul dadin: besteak beste, legez kanpoko pisu turistikoak ohiko jardunera itzultzea eskatzen du. Hau da, noizbehinkako etxebizitza izatetik, urte osoan eskuragarri egongo liratekeen etxebizitzak izatearen onura azpimarratzen du. Iazko irailean udalbatzan onartu zen proposamena da eta Eusko Legebiltzarrean ere gehiengoaren babesa izan zuen; betetzea baino ez da falta.

Bestalde, etxebizitzen arloko programa berri baten beharra ere ikusten du oposizioko taldeak. Hala nola, alokairua ordaintzeko zailtasunak dituen orori laguntza modura eskainiko litzaiokeen diru laguntzen poltsa bat sortzea. Eneko Goiaren udal taldeak erabat  baztertu zuen egitasmoa eta ez zuen urte berriko aurrekontuen baitan sartu. Hala ere, herritarren ongizaterako “neurri erabilgarria eta garrantzitsua” dela nabarmendu du EH Bilduk. Honekin lotuta eta udalaren eskumenetatik kanpo egon arren, Hiri Errentamenduren Legea aldatzea ere “ezinbestekotzat” jotzen du, alokairuko etxebizitzen prezioei muga jarri eta hiriko egoera ekonomikoa egonkortzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!