15 urte zapatisten alde Eskoriatzan

  • Txiapasen Aldeko Taldeak, Esko Zap %100 amets haziak lelopean, egitarau zabala prestatu du aste zapatistarako.

Goiena @goiena
2015eko ekainaren 09a
Giro ederrean egin zuten bazkari mexikarra iazko Aste Zapatistan (argazkia: Goiena).

Aste zapatista antolatzen duten 15. aldia da eta gerturatzen direnei, bestelako mundua posible dela erakustea da helburua.

Ekainaren 15etik, 20ra Eskoriatza kolorez jantziko dute: hainbat hitzaldi, erakustaldi, musika kontzertu eta ipuin kontaketa izango dira besteak beste. Gainera, Chiapaseko hainbat proiektu eta komunitate nola lagundu erakutsiko dute.

Aste zapatistaren egitaraua

Astelehena, 15

- 17:30ean, Udaberri paseoa egingo da, zaharren egoitzatik Santa Marina plazaraino. Bertan txalapartariak izango dira, eta Kenpo (ATAMA) eta Capoeira (Senzala) taldekoek erakustaldia egingo dute.

Martitzena, 16

- 18:00etan, ipuin kontalariak izango dira udal liburutegian. Euskal Herritik Mexikora ipuinez ipuin kontaketa egingo dute Aretxabaletako Kuentistek. Lau urtetik hamar urte bitartekoentzat izango da.

- 18:30ean, Power to the people hitzaldia egingo da kultura etxean, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibaren eskutik.

Eguaztena, 17

- 18:00etan, Mitologika antzezlana egingo dute Luiz Ezeiza eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek.

- 20:00etan, Txiapasetik Euskal Herriko elkartasun plataformak, eta Lumatikek, 20 años tras el levantamiento hitzaldia emango dute.

Eguena, 18

- 17:00etan, herriko plazan slackline erakustaldia egingo da Ibai Egia & Kiaren eskutik. Nahi duenak probatzeko aukera ere izango du.

- 19:00etan, Nai malabarista izango da herriko plazan.

- 20:00etan, gazta porra.

Egubakoitza, 19

- 17:00etan, gaztetxoendako piñata mexikarra izango da.

- 18:30ean, musika eskolakoen kontzertua egingo da, eta Jose Arana egoitzan Alaitzen taldearen kanta mexikarrak izango dira.

Zapatua, 20

- 10:00etan, txupinazoarekin batera, txalapartariek emango diote hasiera egunari.

- 14:30etan, herri bazkari mexikarra izango da. Hamabost eurotan lor daitezke tiketak; Nairan, Aldatzen, Hotelean edo Inkernun. Aretxabaletan, Azkena tabernan ere daude salgai. Bazkalostean berriz, Rosa Sanchez kantautoreak kontzertua eskainiko du eta Imanol Ituño magoaren ikuskizuna egongo da.

- 19:30ean, tonbola.

- 20:00etan, kontzertuak izango dira:

The Smoker Trumpet Grow (Orduña)

Katekesis (Zestoa)

Hobbo (Durango) Creedence Clearwater Revival taldearen bertsioak egingo dituzte.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Goienan argitaratu du Imanol Belokik. Webgune horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]

Kanal hauetan artxibatua: Internazionalismoa  |  EZLN  |  Eskoriatza

Internazionalismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-18 | ARGIA
Europaz hausnartzeko hitzaldi bira egingo du Askapenak

Maiatzaren 23an hasi eta ekainaren 2ra bitartean Euskal Herriko hainbat txokotan hitzaldiak antolatu ditu Askapenak. Europar Batasunaren inguruko kritika zabala den arren, ezjakintasuna handia dela ondorioztatu dute.  Azken aldian Askapenak begirada Europan du eta egoeraren aurrean, auziaz jarduteko hitzaldiak iragarri dituzte. Gonbidatu berezien laguntzaz, egungo egoeraz hausnartuko dute. 


Al Nakba

Amesgaizto batetik esnatzen gareneko itolarri sentsazioa bularraldean, irudika al dezake inork itolarri horrekin bizitzea, bizirautea. Irudika al dezake inork norbere herrian bertan deserriratzea, etxea utzi behar izan eta 70 urte luzez itzuli ezin izatea. Maiatzaren 15a Nakba edo hondamendiaren eguna da palestinarrentzat. Palestina ez da lokartzen, eta ez daude ametsetan, errealitate gordina dute parez pare eta begi bat ez, bi begi zabalik izanagatik ere makinaria sionistak kontrolatzen dizkie... [+]


2018-05-15 | Topatu.eus
"Europar Batasunean burujabe?" izenpean, hitzaldi bira antolatu du Askapenak

Europar Batasunaren aurrean herrien burujabetza aldarrikatzeko asmoz, "Europar Batasunean burujabe?" jardunaldiak antolatu ditu Askapenak maiatzaren 23tik ekainaren 2ra bitartean Euskal Herriko txoko desberdinetan


2018-04-27 | I˝aki Etaio
Kurdistan: existitzea nahi ez duten herria

2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da lehena.


2018-04-15 | Jabi Zabala
Ahilan Waradarajah eta Viraj Mendis
"Negoziazioak ondo badoaz, Mandela bihur zaitezke, baina gerra galtzen baduzu, zure bila etorriko dira"

Askatasun Tigreak gerrillaren amaiera izan zen 2009ko maiatzeko sarraskia. Sri Lankako armada sinhalarraren garaipenak amaiera eman zion de facto independentea izan zen Tamil Eelam-eko estatu saiakerari. Genozidioa ere izan zen hura, Viraj Mendis eta Ahilan Waradarajah ekintzaileen arabera. Sinhalarra bata, tamil etniakoa bestea, hori azaltzera etorri ziren otsailean Euskal Herrira Alemaniatik.


2018-03-26 | Aitor Aspuru Saez
Borrokan hildakoek eta lagunek piztu zuten Newroz-aren sua Bilbon

Martxoaren 23an ospatu zuten Newroza, urte berri kurdua, Bilbo Zaharreko plazan hainbat lagunek. Ekitaldi xume eta hunkigarria izan zen. Une latzak dira Kurdistango Askapen Mugimenduarentzat, baina zapalkuntzari ohitu den herri horrentzat inoiz ez dira garai oparoak, eta horrek ez dio dantzatzeko gogoak kentzen.


Argazki bilduma
"Euskaldunok elkartasuna adierazi eta kurduekin batera Newroz bizi izan dugu"

Martxoaren 21ean kurduen egun handiena ospatu zuten. Amed hiriko ospakizunetan parte hartu zuen Euskal Herritik joandako ordezkaritza batek. Handik bizi izandakoaren berri eman dute kronika eta argazki bilduma honetan.


2018-03-18 | Aitor Aspuru Saez
Herri kurduaren min eta bizipozarekin sei egunez Europan barrena

Kurdistango Askapen Mugimenduak ibilaldia egin zuen otsailaren 8tik 17ra bitartean Europako bihotzean, salatzeko Abdullah Öcallan preso isolatuaren egoera eta Turkiak abiatu duen erasoaldia Afrinen –Siriako kantoi kurdu autonomoan–. Zenbait euskaldunok parte hartu genuen ekimenean elkartasuna adierazteko eta herri kurduaren izaera hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.


2018-02-27 | Zebrabidea
Iraitz (Askapena)
"Garrantzitsua da brigadista izaera izatea"

“Internazionalismotik Euskal Herria eraikitzen” lemapean antolatu ditu Askapenak aurtengo brigadak. Hiru eremu geografikotan jarri dute fokoa aurtengoan: Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Europa. Iraitz izan dugu estudioetan honen guztiaren berri emateko.

 


Kurduekin borrokan ari ziren hiru internazionalista europar hil dituzte Sirian

Bretagne.info-k jaso duenez, Olivier François Jean Le Clainche bretoia, Herbereetako Sjoerd Heeger eta Samuel Prada León galiziarra hil dituzte Siriako Afrin kantoian, YPG milizia kurduekin borrokatzen ari zirela.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude