Itxurakeria etiketan hasten da


2023ko maiatzaren 2an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132 langile hil zituzten eta 2.500 baino gehiago zauritu, gehienak emakumeak. 10 urteren ondoren, fast fashion industriak pertsonak eta ingurumena nahieran ustiatzen jarraitzen du “berde” eta “justua” gisako etiketetan aterpetuta. Kontsumitzaileekin jolasten dira, jasangarritasuna sustatzen dutela diote, arropa kantitate handiagoak sortu, substantzia toxikoak erabili eta lan-baldintza eskasak eskaini bitartean, urteurrenaren harira Greenpeacek argitaratu duen txostenean salatu dutenez.

Irudia: SETEM GKEak omenaldi ekitaldia antolatu du Iruñean. Idoia Zabaleta / Foku
Testua: Axier Lopez


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresa transnazionalak
2025eko urriaren 1
Teknologia
Fandoma

Eguneraketa berriak daude