Bidasoko suhiltzaileak Palestinako bandera kentzera behartu ditu Gipuzkoako Aldundiak

  • Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko uztailaren 2an - 08:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan den larunbatean, ekainaren 29an, mobilizazio eguna izan zen Hego Euskal Herriko suhiltzaile parkeetan. Protestara jo zuten, Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko eta palestinar herriarekin elkartasunez. Parke guztietan mobilizatu ziren langileak, pankartak eta Palestinako banderak eskuetan hartuta.

Berriki jakinarazi dute, gainera, Bidasoko suhiltzaileek jasandako debeku baten ostean egin zutela mobilizatzeko deia parkeetan. Izan ere, maiatzaren bukaeran, Gipuzkoako Foru Aldundiaren agindu bat jaso zuten Bidasoko parkeko arduradunek: Palestinako bandera bat zegoen jarrita bertan, eta hura ken zezatela exijitu zieten diputaziotik. LAB, ELA eta CCOO sindikatuek eman dute gertatutakoaren berri.

Elkartasun-keinu modura ateratako bandera berriz jartzeko baimena eskatu zuten suhiltzaileek, baina ezezkoa eman diete aldunditik. Horretarako, aitzakiatzat hartu dute 2016ko abenduaren 20an onartutako araudia. Neurri horren arabera, diputazioaren eraikinetan eta lantokietan debekatuta omen daude horma-irudiak, iragarkiak, komunikaziozko eta informaziozko elementuak eta bestelako elementu grafikoak. Badirudi, baina, elementu edo ikur jakin batzuei baino ez dietela ezartzen debeku hori.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.