Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

  • Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


2024ko apirilaren 18an - 10:40
Azken eguneraketa: 2024-04-24 17:59:25

Turkian ari dira biltzen ontzidian parte hartuko duten kideak eta datozen egunetan abiatuko dira Gazara Istanbuletik. 350 edukiontzi eta 5.500 tona laguntza humanitario daramatzan karga-ontzia da espedizioaren muina, eta hori beste hiru itsasontzik lagunduko dute, bermatu nahian Gazara iritsiko dela. Mundu osoko ehunka pertsona joango dira ontzi horietan, hala nola giza eskubideen behaketan aritzen direnak, medikuak, politikariak edota kazetariak.

Euskal Herritik ere hainbat pertsona abiatuko dira ontzidian, Espainiako Estatuko beste hainbatekin batera. Madril, Bartzelona eta Bilbotik aterako dira. Jakin denez, horien artean joango dira Ada Colau Bartzelonako alkate ohia edota Andaluziako Podemoseko idazkari nagusi Martina Velarde.

Rumbo a Gaza (Gazara Bidean) ekimenean antolatu dira Espainiako Estatutik abiatzen direnak. Espainiako Kongresuan hainbat indar politikotako ordezkarirekin bildu dira –Sumar, Podemos, ERC, Junts, EH Bildu eta BNG– Espainiako Gobernuak ontzidia babestu dezan eskatzeko.

Askatasunaren Ontzidiak salatu du Israel arma gisa ari dela erabiltzen gosea eta, horren ondorioz, gosetea barreiatu dela lurraldean. Israelek Palestinako errefuxiatuak laguntzeko UNRWA erakundearen lana eragozten du, eta giza laguntza Gazara sartzeko arazo handiak daude. Hortaz, laguntza hori Gazara helarazten saiatuko da nazioarteko ontzidia.

2010ean ere egin zuen molde horretako saio bat Askatasunaren Ontzidiak eta Israelgo Armadak eraso egin zion, ondorio larriekin: hamar pertsona hil zituen eta 30etik gora zauritu. 2015ean ere hiru belaontzi saiatu ziren Gazara iristen, baina Israelgo Armadak ontziak abordatu eta ahalegina eragotzi zuen. Rumbo a Gazako webgune honetan ikus daitezke hainbat urtetan Askatasunaren Ontzidiak Gazara iristeko egindako saioak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askatasunaren Ontzidia
Askatasunaren Ontzidiak Israeli leporatu dio irteera gelditu izana

Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.


"Ontzidia ez da ostiralean irtengo, baina irtengo da. Ari gara gauzak prestatzen"

Istanbul. Apirilak 25, osteguna.

Zazpigarren eguna Istanbulen. Arazoak bata bestearen atzetik jaso ditugu egun hauetan, eta esan behar dugu ostiralean ezingo dela abiatu Askatasunaren Ontzidia. Irtengo gara, baina ez orain. Presio izugarriak jasaten ari gara. AEBetatik,... [+]


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude