15. Sylvia Rivera zure ama da


2023ko ekainaren 05a
:: ::

Historian aztarna utzi duten emakumeei ez zaie leku askorik egin ohi; are gutxiago, LGTBIQ+ eta arrazakeriaren aurkako mugimenduko kide izan badira. Baina gure oroimen histerikoan badute txoko bat eta horregatik ekarri dugu gurera Sylvia Riveraren bizitza.

Sylvia Riveraren diskurtsoa 1973ko AEBetako Harrotasunaren Martxan

 


Honako abestiak erabili ditugu aste honetako saioan:

Chaka Khan - 'I´m Every Woman'

 

La Bien Querida - 'Dinamita'

 

Delirium Tremens - 'Ni Naiz Naizena'

 

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.