Laboaldia antolatu dute Azpeitian, Mikel Laboa omendu eta sortzaile berriekin konektatzeko

  • Laboaldia antolatu dute Azpeitian asteazken honetatik aurrera. Mikel Laboa omendu nahi dute egitarau zabalarekin, baita hori baino zerbait gehiago ere: Donostiako musikariaren unibertsoa gaur egungo testuingurura ekarriz, sortzeko grina transmititzea da egitasmoaren xedeetako bat.


2018ko azaroaren 20an - 13:58
Mikel Laboa, artxiboko irudi batean.

Mikel Laboa hil zenetik hamar urte beteko dira abenduaren 1ean eta efemeridearekin bat eginez Laboaldia antolatu dute Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak, beste zenbait eragilerekin elkarlanean.

Xede bikoitza du egitasmoak: Laboaren unibertso poetikoa bere osotasunean erakustea, noski, baina baita sortzaile berriei ateak irekitzea, “sortzeko grina kutsatzeko, mundua nork bere erara eman dezan laguntzeko”.

“Mikel Laboaren lanak ahotsa eta kantua ditu ardatz, edozein herri kantak bezalaxe, eta gitarra biluzi bat. Bere lanak, ordea, beste mundu asko biltzen ditu bere baitan: bere garaiko hainbat poetaren hitzak hartu zituen kanturako, Zumeta pintorearen lana hautatu irudia jartzeko, beste hainbat musikarirekin aritu zen lanean…”, azaldu dute antolatzaileek.

11 eguneko egitaraua

Azaroaren 21ean hasiko da Laboaldia, abenduaren 2ra arte zabalik egongo den Laboa gertutik erakusketarekin.

Handik bi egunera, azaroaren 24an, muralak margotuko dituzte egun osoan zehar Azpeitiko alde zaharrean. 19:00etan berriz, Laboaren begiak liburuxka aurkeztuko du Alaitz Aizpuruk Azpeitiko Udal liburutegian.

Hurrengo asteartean, hilak27, Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste hitzaldia emango du Ana Gandarak 19:00etan Sanagustin kulturgunean. Biharamunean, azaroaren 28an, Non dago Mikel Laboa? hitzaldia eta bisita gidatua antolatu dituzte, Josune Albisuren eskutik.

Laboarekin lotura estua izan zuen Jose Luis Zumeta margolariak eta Usurbilgo Txikierdi auzoan daukan estudiora txangoa ere antolatu dute Laboaldiaren barruan, azaroaren 30ean.

Ibon Rodriguezek Azpeitiko Gaztetxean egingo duen Laboaren belarria solasaldi eta entzunaldiarekin (azaroak 30, 21:30) eta Sanagustin kulturgunean herriko musikariek egingo duten Laboa hamaika ahotsetara kontzertuarekin (abenduak 1, 22:30) bukatuko da Laboaldiaren egitaraua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mikel Laboa
2021-06-30 | ARGIA
Laboaren Lekeitioen entzunaldiak egingo dituzte Tabakaleran

"Zinema belarrietara. Non dago Lekeitio?" zikloa abiatuko da ostegunean, uztailak 1, Tabakaleran ikusgai dagoen Komunikazio-inkomunikazio erakusketaren aitzakian. Mikel Laboaren Lekeitioen entzunaldiak egingo dituzte, artista banak lagunduta.


2021-06-27 | Xalba Ramirez
Komunikazioa-inkomunikazioa: tradizioa eta abangoardia

Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]


Kurduera eta euskararen arteko lehen topaketa Berlinen

Euskaraldiaren barruan, Berlingo aberastasun linguistikoa aldarrikatzeko Sprachen im Widerstand. Kurdischer una Baskischer Abend ekitaldia antolatu zuen, Euskal Etxeak, Freie Unibertsitateko euskara irakurletza, Etxepare Institutua, Schöneberg auzoko PallasT elkartea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude