Joxan Artze hil da, euskal poesiaren berritzaile eta Ez Dok Amairuko kidea

  • 1960ko hamarkadatik aurrera euskal kulturak izan zuen berpizkundean figura garrantzitsua izan zen Artze, Ez Dok Amairuko kideekin batera. Usurbilen jaioa 1939an, ostiral honetan hil da etxean, gaixo egon ondoren.


2018ko urtarrilaren 12an - 10:48
Joxan Artze (argazkia: Gaztezulo).

Poeta gisa egindako ibilbideagatik izan da ezagun, besteak beste, Joxan Artze: hamar liburu argitaratu zituen, horietatik asko publikatu ziren momentuan apurtzaile eta berritzaile izan zirenak euskal literaturaren esparruan, 1969ko Isturitzetik Tolosan barru esaterako. Duela hamaika urte berrargitaratu zuen Pamielak lan esperimental hura, poema bisualak zekartzana besteak beste, euskaraz gauza nahiko ezohikoa garairako. “Zenbait gauzatan, euskal poesiari begiratuta, Artzeren bildumak inoiz egin ez diren saioak ditu”, idatzi zuen Juan Mari Lekuonak 1970ean liburuari Zeruko Argia-n egin zion kritikan.

Ez Dok Amairuko kide esanguratsuenetako bat ere izan da Artze eta berak idatziak dira gero hainbat musikarik Euskal Herri osoan famatu egin dituzten kanten hitzak. Mikel Laboaren Txoria txori eta Gure bazterrak izango dira aipatuenak, baina hain ezagunak ez izanagatik ere, gogoratzeko modukoak dira, Baztan, Zaude lasai edo Ama hil zaigu bezalakoak ere, idazlearen mundu ikuskeraren berri ematen dutenak.

Idazle eta letragile lanaz gain, nabarmentzekoa da txalaparta musika instrumentu gisa birsortzeko egindako saioa, Jesus anaiarekin batera. Beheko bideoan ikus daitezke biak txalaparta jotzen.

 

 

Berriak argitaratu duenez, ostiralean 12:30etik aurrera Errekaldeko Varcongada beilategian bisitatu ahal izango da haren gorpua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Joxan Artze
2021-06-27 | Xalba Ramirez
Komunikazioa-inkomunikazioa: tradizioa eta abangoardia

Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]


Literaktum 2019: feminismoa eta literatura uztartuta

Azaroaren 11tik 24ra bitarte “literatura eta feminismoaren binomioa jaialdiko ardatz nagusia” izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.


2019-02-26 | ARGIA
Loraldiaren bosgarren edizioak euskal kulturaz beteko du Bilbo

Astearte goizean aurkeztu da Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa, "Sentikariz blai!" lemapean.


Artze omentzeko, musikari esperimentalak elkartuko dira Kafe Antzokian

Iazko urtarrilaren 12an hil zen Joxan Artze, euskal poesiaren XX. mendeko berritzaile nagusienetako bat izan zena. Heriotzaren lehen urteurrenarekin bat eginez, emanaldi berezia prestatu dute Bilboko Kafe Antzokian.


Joxan Artze nostalgiatik harago

Albistea urtarrilaren 12an iritsi zen erredakzioetara: “Joxan Artze hil da, euskal poesiaren berritzaile eta Ez Dok Amairuko kidea”, titulatu zuen presaz hedabide honek edizio digitalean. Geroztik pieza periodistiko ugari argitaratu dira idazlearen ibilbideaz,... [+]


Eguneraketa berriak daude