Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuek ezabatu egin zuten duela hamar egun Mikel Laboaren omenez Antigua auzoan egindako murala. Berriro margotu dute, erabakiak eragindako polemikaren ostean.
Sare sozialetan herritar ugarik protestatu zuten Laboaren omenezko irudia ezabatzearen kontra eta horren aurrean, Eneko Goia Donostiako alkateak aurreratu zuen irudia berregingo zutela, Irutxuloko Hitzak jaso zuenez.
Nolanahi, Naizek argitaratu duenez, hormairudi berria herritar anonimo baten lana da, aurretik zegoena bezala.
"Zinema belarrietara. Non dago Lekeitio?" zikloa abiatuko da ostegunean, uztailak 1, Tabakaleran ikusgai dagoen Komunikazio-inkomunikazio erakusketaren aitzakian. Mikel Laboaren Lekeitioen entzunaldiak egingo dituzte, artista banak lagunduta.
Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]
Euskaraldiaren barruan, Berlingo aberastasun linguistikoa aldarrikatzeko Sprachen im Widerstand. Kurdischer una Baskischer Abend ekitaldia antolatu zuen, Euskal Etxeak, Freie Unibertsitateko euskara irakurletza, Etxepare Institutua, Schöneberg auzoko PallasT elkartea eta... [+]
Laboaldia antolatu dute Azpeitian asteazken honetatik aurrera. Mikel Laboa omendu nahi dute egitarau zabalarekin, baita hori baino zerbait gehiago ere: Donostiako musikariaren unibertsoa gaur egungo testuingurura ekarriz, sortzeko grina transmititzea da egitasmoaren xedeetako... [+]
1960ko hamarkadatik aurrera euskal kulturak izan zuen berpizkundean figura garrantzitsua izan zen Artze, Ez Dok Amairuko kideekin batera. Usurbilen jaioa 1939an, ostiral honetan hil da etxean, gaixo egon ondoren.
Memoriak (Mikel Laboaren biografia bat): Mari Sol Bastida.
Elkar, 2014
Donostiako Udalak euskal musikaren arloan ekarpen berezia egin duten edo horretan ari diren artistak omentzeko sortu du aurten Adarra Saria. Mikel Laboaren sorkuntza-lana eta nortasuna omenduko dute lehen edizioan, antolatzaileen esanetan, “euskal musikak XX. mendean... [+]
Gernikako bonbardaketaren urteurrenarekin bat estreinatuko da Gernika Lemoizen. Mikel Laboaren Lekeitioetako bat Lemoizko testuinguruan lekututa interpretatzen duen dantza flamenko garaikidea du ardatz bideo honek, eta zuzeneko emanaldi berezi batez eman nahi zaio hauspoa. 40... [+]