Mikel Laboaren esperimentazioa esperimentazio iturri

  • Gernikako bonbardaketaren urteurrenarekin bat estreinatuko da Gernika Lemoizen. Mikel Laboaren Lekeitioetako bat Lemoizko testuinguruan lekututa interpretatzen duen dantza flamenko garaikidea du ardatz bideo honek, eta zuzeneko emanaldi berezi batez eman nahi zaio hauspoa. 40 minutuz, Laboaren doinuak eta berorietan oinarrituriko dantzak taularatuko dituzte, Franz Kafkaren Legearen aurrean testua (Itxaro Bordaren ahotsean) haritzat hartuta. 24ean Donostian eta 26an Astran.

Bideo lanaren sekuentzia gehienak Lemoizko zentral nuklearraren baitan grabatu zituzten.
Bideo lanaren sekuentzia gehienak Lemoizko zentral nuklearraren baitan grabatu zituzten.

Billarrean jokalari trebeak egiten dakien bezala, efektuz eta karanbolaz batu ditu itxura batean urrun, kasik aleatorio, lirudiketenak: Gernika, Lemoiz, Italia, flamenkoa, Mikel Laboa. Nork? Lau kantari (Pamiela, 2011) liburuaren egile Juan Gorostidik, ekimenaren produktore den neurrian, baina baita alboan izan dituen bi emakumeek ere. Bata, Manuela Carretta (Schio, 1965) duela zortzi bat urte Laboaren obraz maitemindu zen koreografo eta dantzari italiarra, 2011n Haika Mutil edo Orreaga flamenkoz jantzi zituena. Bestea, Irati Gorostidi (Eguesibar, 1988) , bideo-kamera tresnatzat hartu duen sortzailea, egun Amsterdamen bizi dena.

Emaitza, estreinaldiari aurrea hartuta ikusi dudanagatik, ez da batuketa hutsa, ez da aipaturiko elementuen metaketaz iradoki nahi duen sormen lana, ez da modara lotu den beste bideo bat, ez da flamenkoa han eta Mikel Laboa hemen, edo Lemoiz azal eta Gernika mami. Fin harilkatuta datoz testuinguruari lotutako sentsazioak eta doinuari atxikitakoak, gerrako bonbardaketa, indar nuklearra, oldartzea, suntsiketa, erresistentzia, mamuak, egiaren argi-itzalak, ihesa, aurrera egin beharra. Lipar bakar eta berean, ordukoa eta oraingoa. Geurea eta unibertsala. Lehenagotik ere esana baitu Gorostidik, “artista maitatuak kanonizatzeko joera dugu, mitifikatzekoa, eta gorazarreetan laudoriozko gauza goxoak besterik ez egitekoa; eta, hala, tamalez, irakurketa kritikoa zailtzen da. Baina, diot nik, ikono bilakatu behar ditugu ezinbestean eta beti? Mikel Laboaren kasura etorrita, oso gurea dugu haren lana, baina era berean unibertsala da, eta edozein artistak hartu dezake, eta landu ostean zerbait itzuli guri, esperimentazioaren bidetik, hark egin zuen bezala”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza garaikidea
2023-03-09 | dantzan.eus
Yauzkari dantza konpainiaren dokumentu-funtsa jaso du Eresbilek

Yauzkari dantza taldearen koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak jaso ditu Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Yauzkari Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia izan zen, egoitza Iruñean zuena. Dantza... [+]


‘Laminosine’ ikuskizuna eskainiko dute Oztibarreko nerabeek Zarautzen

Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak Laminosine ikuskizuna sortu du. Dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz, hamahiru nerabek kontakizun eta pertsonaia mitologikoak taularatzen dituzte, antzerkiari eta ipuinari ere tokia eginez. Lehen hiru saioak Ipar Euskal Herrian... [+]


2022-12-07 | ARGIA
Moor Krad dantza ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Arriaga Antzokian

Ertza dantza konpainiak Aitor Zabaleta dantzari eta koreografoaren Moor Krad lana taularatuko du lehen aldiz ostiralean, Bilboko Arriaga Antzokian. Gure baitan "guztiok gordetzen dugun itzal hori" da obraren ardatza.


Lucia Lacarra. Balleta bizitza egina
"Emozioak bizitzen eta momentu onak igarotzen lagundu diot jendeari"

Nazioartean diren sari behinenak jasoa da dantzaria. Haatik, profeta ere izan da bere herrian, eta Euskal Herriak ere ohoratu du, Zumaia jaioterriak bezainbat. Munichetik etxera etorrarazi zuen pandemiak, eta bi ikuskizun ditu etxeratzearen ondorio.
Gure kulturaren... [+]


2018-10-17 | dantzan.eus
Indarkeria ardatz hartuta, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia hasiko da asteazken honetan

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza... [+]


Eguneraketa berriak daude