Laboaren ibilbidea omenduko du Donostiako Udalak Adarra sariarekin

  • Donostiako Udalak euskal musikaren arloan ekarpen berezia egin duten edo horretan ari diren artistak omentzeko sortu du aurten Adarra Saria. Mikel Laboaren sorkuntza-lana eta nortasuna omenduko dute lehen edizioan, antolatzaileen esanetan, “euskal musikak XX. mendean izan duen adierazpenik gorena” baita.


2014ko ekainaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Mikel Laboaren ibilbide osoa omenduko dute aurten lehen aldiz emango den Adarra sariarekin.

Donostia Kulturak adierazi duenez, Laboaren obra, nortasuna eta sormena omendu nahi dute sariarekin. Herri musikan Euskal Herritik kanpo hainbesteko aitorpen eta hedapenik izan duen beste artistarik ez dela egon esan dute, eta euskal kulturaren ikurra izan dela beti, bizi zenean eta orain, hil zenetik bost urte igaro direnean.

Gazteekin lan egitera ohituta, talde-lanean “bere onena” ematen zuela gogorarazi dute eta ez dagoela bertako musikari egindako ekarpena zalantzan jartzen duen euskal artistarik.

Laboaren alargun Marisol Bastidak ekainaren 21ean jasoko du saria Donostiako alkatearen eskutik, Marisol Recalde artista nafarrak egindako brontzezko eskultura, hain zuzen.

Victoria Eugenia Antzokian egingo da artistaren ibilbidea gogoratzeko ekitaldia eta Ainara Ortega, Joxetxo Silgueiro eta Iñaki Salvador musikariak eta Kukai Dantza Konpainiak hartuko dute parte. Saria banatu ostean, Delorean taldea igoko da taula gainera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mikel Laboa
2021-06-30 | ARGIA
Laboaren Lekeitioen entzunaldiak egingo dituzte Tabakaleran

"Zinema belarrietara. Non dago Lekeitio?" zikloa abiatuko da ostegunean, uztailak 1, Tabakaleran ikusgai dagoen Komunikazio-inkomunikazio erakusketaren aitzakian. Mikel Laboaren Lekeitioen entzunaldiak egingo dituzte, artista banak lagunduta.


2021-06-27 | Xalba Ramirez
Komunikazioa-inkomunikazioa: tradizioa eta abangoardia

Beñat Achiary, Bartzelonara bidean zen Artze anaiekin, ikuskizuna eskaintzera, txalaparta eta ahots inprobisazioa abangoardia ziren garaian –eta ez soilik ekitaldietarako betekizuna–. Auto motela, errepide luzea, aulkia erdi etzana, eguzkia kopetan, eta... [+]


Kurduera eta euskararen arteko lehen topaketa Berlinen

Euskaraldiaren barruan, Berlingo aberastasun linguistikoa aldarrikatzeko Sprachen im Widerstand. Kurdischer una Baskischer Abend ekitaldia antolatu zuen, Euskal Etxeak, Freie Unibertsitateko euskara irakurletza, Etxepare Institutua, Schöneberg auzoko PallasT elkartea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude