Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait liburu. Beste artikulu honetan beste horrenbeste ikus-entzunezko ere gomendatu ditugu.
Bekatorosak
Dom Campistron
Elkar, 2021 / 144 or.
Homosexualitateaz hitz egiteko proiektua du Campistronek Bekatorosak. Nafarroa Behereko zazpi pertsona lesbiana, gay eta bisexual elkarrizketatu ditu. Formatu berezia du lanak, album ilustratua da eta protagonisten esanak eskuz idatzita jaso ditu. Hala esan digu berak: "Marrazkiak begiak erakartzen ditu, eta umoreak errazten du gai konplikatuez mintzatzea jendea uxatu gabe". Onintza Irureta Azkune
* * * * * * * * * *
Ogi hutsa
Mohamed Xukri
Igela, 2019 / 196 or.
Trilogiako lehen liburua, Mohamed Xukri (1935-2003) idazle marokoarraren umetako bizitza latzean oinarritutako eleberri autobiografikoa da, eta herrialdeko iparraldeko hirietako pobreziaren erretratua. 2000ra arte debekatua egon zen Marokon. Xabier Letona
* * * * * * * * * *
Erle lengileen amodioak
Aleksandra Kollontai
Erein eta Igela, 2020 / 349 or.
Urriko Iraultzako eta aurreko urteetako gertakizunen kontaketa, emakume protagonisten eskutik. Historiaren bilakaerarekin batera, harremanak ikusiko ditu eraldatzen irakurleak, iraultzaile errusiarrarekin hausnarketan murgiltzen amaitzeko: zapalkuntzarik gabeko jendartean, nolakoa behar luke “maitasun kamaradak”? Neoliberalismoa harreman (sexu-)afektiboetaraino sartu zaigun honetan, ariketa aski premiazkoa. Amaia Lekunberri
* * * * * * * * * *
Sugarren mende
Asisko Urmeneta
Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkartea, 2020 / 100 or.
Sorginak zirela esan digute, ziega ilunetara, sutara ala deserrira bidali zituzten emakume eta gizon saldoa. Zugarramurditik abiatuta, herritarren ehiza kolektiboen garaia lantzen ari dira ikuspegi propioz. Horri ekarpena da komiki hau. Inkisizioa, Bordeleko Tribunala eta tokiko jauntxoen arteko bulkada politikoak Nafarroan eta Lapurdin eragindako sarraskia, izen eta abizenekin. Axier Lopez
* * * * * * * * * *
Zalditeria gorria
Isaak Babel
Alberdania eta Elkar, 2006 / 198 or.
Olga Mtz. de Marigortak eta Roberto Serranok itzulitako ipuin-liburu honetan modu lazgarrian eta zirraragarrian dakartza Babelek gerrako gertakizunak. Literatura ederra da bere gordintasunean, maisuki itzulia. Peru Iparragirre
* * * * * * * * * *
Taxiak ez dira inoiz gelditzen
Xabier Montoia
Susa, 2021 / 168 or.
Bi emakume protagonista dituen arren, narrazio sorta hau ez da hasiera eta itxiera finkodun nobela bat. Bere-berea duen umore beltzarekin, halabeharrari, boterekeriari, zorigaitzari eta azken batean, mundu honen zakurkeriari buruzko gogoetan sakontzera gonbidatzen gaitu Montoiak. Lander Arbelaitz Mitxelena
* * * * * * * * * *
Non da jefea? Laborarien kronikak
Maud Bénézit / Paysannes en Polaire.
Il est où le patron? Chroniques paysannes | Marabout, 2021 / 176 or.
Frantziako herrixka batean, hiru emakume nekazari gazte. Jo ahuntzekin hastera doa, ikasketak burutu berritan. Anouk erlezaintzan ari da hiritik etorrita. Coline bertakoa da eta ardiak dauzka senarrarekin batera. Azokan, hornitzaileekin, sindikatuan, etxean, administrazioarekin… egunero nozitzen duten matxismoari aurre egiten diote elkarrekin. Gizonok irakurri beharrekoa. Pello Zubiria Kamino
* * * * * * * * * *
Benjamindarrak: Alemaniar familia bat
Uwe-Karsten Heye
Los Benjamin, una familia alemana. Trotta, 2020 / 289 or.
Die Benjamins. Eine deutsche Familie. Walter, Georg, Dora eta Hilde medio, XX. mendeko Alemania ezagutu dezakegu. Berlingo familia judu aberatsean jaioak, ezkerretik egin zioten aurre nazismoari eta larrutik ordaindu zuten. Xabier Letona
* * * * * * * * * *
Zer dabil zu bezalako beltz bat honelako leku batean
Moha Gerehou
Qué hace un negro como tú en un sitio como este | Peninsula, 2021 / 256 or.
Beltza, musulmana eta jatorri gambiarreko izateak markatu du Moha Gerehouren bizitza. Bere esperientzia eta diskurtso antirrazista uztartuz, aktibismoaz, migrazioaz eta arrazakeriaz gogoetatzeko liburu interesgarria idatzi du kazetariak, jendea arrazakeriaren kontra egotetik ekintzara pasa dadila helburu. Mikel Garcia Idiakez
* * * * * * * * * *
Nola saiatu nintzen pertsona ona izaten
Ulli Lust
Como traté de ser una buena persona. La Cúpula, 2019 / 372 or.
Egileak berak bizitako polimaitasun istorioa kontatzen du. Pasioa, sexua, zeloak eta tratu txarrak. Ulliren eta Kimata maitalearen arteko kultur talkak, ama bakarra eta afrikarra izatearen inguruko aurreiritziak. Viena 90eko hamarkadan eta Europako migrazio politikak. Baina batez ere, harreman toxiko baten irudikapena da komikia. Frantsesez eta gaztelaniaz irakurgai. Maitane Gartziandia
* * * * * * * * * *
Jakobino Beltzak
CLR James
Jacobinos negros | RyR, 2014, 523 or.
Uda honetan 230 urte beteko dira 1791n Haitiko esklaboen iraultza gertatu zela. Aitzakia bikaina James-en “Jakobino beltzak” (The Black Jacobins) berrirakurtzeko. 1938an idatzia, historialari afroamerikar ezkertiarraren liburuak jarraitzen du funtsezko izaten, beltzek kateak hautsi zituzten lehen aldia ulertu eta Toussaint L’Overture esklabo iraultzailearen bizitzaz jakiteko. Urko Apaolaza Avila
* * * * * * * * * *
Desjabetuak:zalantzazko utopia
Ursula K. Le Guin
The Dispossessed | 1974 / 341 or.
Gaurkotasun izugarriko lan utopiko-distopikoa idatzi zuen duela ia 50 urte zientzia fikzioaren maistrak. Kapitalismoaren aurkako mundu gerraren ostean anarkistek Anarres planetara alde egin zuten, baliabide mugatuko lur idor batean mundu berria eraikitzea xede. Shevek zientzilariaren abenturen bitartez ezagutuko ditugu anarrestarren lorpenak, mugak eta korapiloak. Frantsesez eta gaztelaniaz irakurgai. Zigor Olabarria
* * * * * * * * * *
K-punk
Mark Fisher
Repeater, 2018 / 833 or.
Mark Fisher (1968-2017) pentsalariaren idatzien bilduma honetan k-punk blogeko testuak, artikuluak eta argitaragabeak topa daitezke. Literatura, musika, zinema, koiuntura politikoa, osasun mentala... guztia Fisherren prisma kritiko ezin aberasgarriagotik pasata. Peru Iparragirre
Herriko arkupea jendez bete-bete eginda aurkeztu zen urriaren 10ean Muxikan Bizitza baten txatalak. Andre bat lurrari emana liburua. Feli Madariagarenak dira liburuak kontatzen dituen bizitzako pasarteak eta Onintza Enbeita da Feliren hitz esanak paperera eraman dituena. Biak... [+]
Markos Zapiainentzat izango da saiakerako Euskadi saria eta Koldo Biguriri itzulpengintzakoa, astelehen goizean jakinarazi dutenez. Gaztelaniazko Literaturakoa Garazi Albizuari emango diote eta gaztelaniazko saiakerakoa Itxaso del Castillori. Honenbestez, aurreko astean... [+]
Siempre me siento regular
Chuleria joder!
Autoekoizpena, 2025
--------------------------------------------------
Aspaldian entzun diot bati baino gehiagori Bizkaiko Ezkerraldeko Chuleria, Joder! taldea ez dela hain punkia, abeslariak aurretik izan zuen Desorden... [+]
Urriaren 11ko saioa, Galdakaon, Irune Basagoitik irabazi du; 12koa, Galdakaon, Ibai Amillategik. Lehen bost saioetako irabazleez gain, puntuazio altuena lortu duten beste sei bertsolari sailkatu dira finalaurrekoetara.
Euskara “mundu guzira” zabaltzeko 1545ean Bernat Etxeparek idatzitako Linguae Vasconum Primitiae liburua ikusgai jarri dute Baionako Euskal Museoan, urtarrilaren 11ra arte. Inprimatutako lehen edizio horretatik ezagutzen den kopia bakarra Frantziako Liburutegi... [+]
Bosgarren edizioa ospatuko dute ostiral eta larunbat honetan. Gaur eskolen eta profesionalen eguna izanen da eta publiko zabalagoari irekiko dizkiete ateak bihar. Euskara hutsezko azoka horren baitan, hamahiru euskal argitaletxe eta 60 bat animazio topatuko ditu bertaratzen den... [+]
Bilbok berriro ere zinema konprometituaren epizentro bihurtuko da urriaren 16tik 23ra, Film Sozialak Zinema Ikusezina Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioarekin.
Ahanzturaren leizea
Paco Roca eta Rodrigo Terrasa
Itzultzailea: Bego Montorio
Astiberri, 2024
------------------------------------
Zer gertatzen da Ahanzturaren leizea Txiki eta Otaegiri buruzko polemika betean irakurtzen denean? Guri iruditu zaigu ez dagoela momentu... [+]
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Bidasoako erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza ostean aurkeztuko dute Adur Larrea eta Gorka Bereziartuak Abentura erraldoia. Hegan liburua Irunen, urriaren 18an (larunbata), 17:30ean.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) Kirmen Uriberen nobelan oinarrituta, Karmele pelikula zine aretoetan estreinatzear da Asier Altuna (Bergara, 1969). Lehen lurreratzea Donostiako Zinemaldian izan du, eta bertako ateak ireki orduko eman dio elkarrizketa ARGIAri, goizean... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]