Euskal herri kulturari ekarpen handia egin zion Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa 1936, Zornotza 2020) etnografoa asteazken goizaldean hil da 84 urterekin. Besteak beste, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren koordinatzaile izan zen. Durangoko kultur mugimenduetan ere buru belarri aritu zen, Gerediaga elkarteko idazkari lanetan esaterako.
Askotan oharkabean igarotzen dira pertsona batzuen izenak, normalean emakumezkoenak, gurean ezagunak diren beste figura entzutetsu batzuen alboan edo itzalean daudelako. Gurutzi Arregik baina, merezi du toki nabarmena euskal etnografiaren historian. Joxe Miel Barandiaran eta Ander Manterolarekin urtetan lan egindakoa, asteazken honetan hil da etnografo durangarra, ondare immaterialaren ezagupenerako ekarpen erraldoia egin ondoren.
1936an Lemoan jaioa, Durangora joan zen txikitan bizitzera. Deustuko Unibertsitatean doktoretza tesia egin zuen Bizkaiko ermitei buruz, 70eko hamarkadan hasitako ikerketaren emaitza. Aldaketa sozial izugarriak bizi ziren garai hartan, berak ermiten inguruan jasotako informazioa funtsezkoa izan zen –milaka lagun elkarrizketatu zituen–, galbidean zegoen herri tradizio baten jakintza izateko.
1972tik 1984ra arte Barandiaranekin elkar hartuta ibil zen eta Bizkaiko Etniker taldea sortu zuen –Etniker Euskalerria taldeetako idazkari ere izan zen–. Hain zuzen, ikerketa erakunde horren lan garrantzitsuenaren koordinatzaile lanak egin zituen: Euskal Herriko Atlas Etnografikoa. “Gehien axola diguna, kultura tradizionala erreskatatzea da, eskuetatik alde egiten ari zaigun tradizio guztia berreskuratzea”, azaldu zion ARGIAri. Horri esker, 90eko hamarkadan liburuki mardulak argitaratu zituzten euskal errito, ohitura eta ofizioen inguruan.
Labayru Fundazioko etnologia saileko zuzendari ere izan zen Arregi. Ander Manterola fundazioko zuzendariak eman dio azken agurra gertuko senideekin batera: “Beti besteei dena emateko prest. Emakume paregabea izan da”, adierazi du abadeak.
Kuturgintza eta konpromisoa
Etnografiara soilik ez, kulturgintzara ere emana zegoen lemoarra, bere bizitzan erakutsitako konpromiso, militantzia eta ideia aurrerakoien erakusgarri. Frankismoa bere haragitan ezagutu zuen eta haren kontra borrokatu zen kulturaren alde lan eginez.
Hala, Durangoko Gerediaga elkarteko sortzaileetakoa izan zen eta idazkari lanetan aritu zen. Horrez gain, herri hartako Kurutziaga Ikastolaren sortzaileen artean ere aurkitzen dugu Arregi, eta kultur zinegotzi jardun zuen diktadura osteko lehen udalbatzan.
Bilboko Elizbarrutiak Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena eskaini zion 2015ean. Baina Elizaren aitortza ez ezik, euskal instituzio eta herritarrena ere ondo merezi luke, Euskal Herriko ondare hauskor eta iragankorrenaren alde egindako lanagatik.
Josetxo Zufiaurre ikerlari beasaindarrak honako bertsoa eskaini dio hil berriari:
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]
Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.
-------------------------
Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]
Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]