Joxemiel Bidadorren artikuluen bilduma bat publikatu du Pamiela argitaletxeak

  • Nabarrikadas. Historia y folclore de Navarra izeneko liburua Joxemiel Bidadorrek Diario de Noticias-en 1999 eta 2002 artean idatzitako artikuluen bilduma bat da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko abenduaren 23an - 09:48
Joxemiel Bidador zena, Diario de Noticiaserako egin zioten erretratu batean (argazkia: Mikel Saiz).

Joxemiel Bidador, idazle, ikerlari, euskal filologo eta Euskalerria Irratiko kolaboratzaile izandakoa, Nafarroako historia eta etnografiaren ezagutzaile handia zen. Hainbat urtez Egunkaria-ren Nafarkaria-n kolaboratzen aritu zen, eta 400 artikulu inguru argitaratu zituen, Nafarroako kultura herrikoia zabaltzeko.

Geroago, 1999an, lagun ez euskaldunengandik jasotzen zituen eskaera ugariak zirela eta, Diario de Noticias egunkarian ere idazten hasi zen. Nabarrikadas. Historia y folclore de Navarra liburu hau egunkari horretan argitaratutako testuen bilduma bat da.

Bidadorrek berak egin zuen artikulu horien bilduma, eta bertan oinarritu dira liburua osatzeko, eta egileari omenaldia egiteko, bere heriotzatik hamar urte bete direnean. Lana bi multzotan banatuta dago; lehenengoak Cincuenta viejas Historias de Navarra du izenburu, eta bigarrenak, Treinta temas de folclore y creencias populares. Berak maite zituen gaiak jorratzen zituen: euskara, literatura, folklorea, dantza, inauteriak… alegia, Nafarroako hamaika istorio eta bitxikeria.

Hitzaurrea Mikel Larramendik idatzi du, bere garaian Diario de Noticias egunkariko editorea zenak, eta azpimarratu du artikuluak bere testuinguruan ulertu behar direla, eta neurri handi batean Erriberarekin eta Tuterarekin zerikusia dutela, Bidador garai hartan han bizi baitzen. Dena den, duela 20 urte idatzitako testuak dira, baina ez dute gaurkotasuna galdu, eta beste hondar ale bat gehiago dira, Bidador eta bere lana hobeto ezagutzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Folklorea
2023-09-24 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Rodrigo Cuevas

Musika jarraitzailea bazara, Rodrigo Cuevas ezaguna izango zaizu. Gure lurretan gonbidatua izan da, Bilboko Aste Nagusian, Iruñeko Enmusikadas eta Oreretan bukatu berri den Atlantikaldian, eta Erromeriak bira kantatu eta dantzatu dio bere fan talde zabalari. Rodrigo... [+]


2021-12-24 | dantzan.eus
Juan Mari Beltran
“Tradizioa ez da gauza zaharra, tradizioa gauza berriena izan daiteke”

Herri musikari eskaini dio bizitza osoa Juan Mari Beltranek (Donostia, 1947); biltzen, sortzen eta zabaltzen. Haurtzaroan, Etxarri Aranatzen, heldu zien lehenengo musika tresnei eta familiarekin Donostiara mugituta hasi zen han eta hemen txistua astintzen. Dantza taldeetan... [+]


2021-11-12 | dantzan.eus
Iñaki Ahedo eta Xabier Gonzalez: "Interesgarri gertatu zaigu hausnartzea kanpoko ideia batzuk hona inportagarriak ote diren"

Estoniar lagun batek Iñaki Ahedori bidalitako postal bateko seilua da "Nondik nora folklorea?" erakusketaren abiapuntua. 1995. urtetik ari da seiluak biltzen, eta 2019an publikoari erakusteko aukera sortu zen Eusko Lorak dantza taldeak antolatutako erakusketaren... [+]


Gurutzi Arregi hil da, Bizkaiko ondare immateriala jaso zuen etnografoa

Euskal herri kulturari ekarpen handia egin zion Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa 1936, Zornotza 2020) etnografoa asteazken goizaldean hil da 84 urterekin.  Besteak beste, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren koordinatzaile izan zen.  Durangoko kultur mugimenduetan ere... [+]


2020-01-10 | ARGIA
Kepa Junkera omenduko du Kataluniako Tradicionàrius festibalak, iktusa jasan zuenetik urtebetera

Ostiral honetan hasiko da Bartzelonan Tradicionàrius nazioarteko folk jaialdia. Aurtengo edizioak Kepa Junkera musikari bilbotarra omenduko du, beren beregi sortutako Kepa aurrera ikuskizunarekin.


Eguneraketa berriak daude