%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

  • Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo joerari eutsiz gero. Urtez urtez, beraz, gero eta jende gehiago metatzen da Frantziako presondegietan, zigor luzeagoekin eta baldintza okerragoekin. Baionako presondegiak bere aterpetze gaitasuna bikoizten du. Frantziako Justizia Ministerioaren datuen arabera, 166 preso ditu Baionako espetxeak, 75 aterpetzeko gaitasuna duelarik. Horrek erran nahi du, 9 metro karratuko geletan, hirunaka metatzen dituztela atxilotuak. OIP behatokiak baieztatu duenez, 3.600 presok lurrean ezarritako matalazetan lo egiten dute frantses presondegietan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 20an - 07:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espetxe baldintzak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.