Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

  • Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den bosgarren presoa da.

Aurreko heriotza bat salatzeko Salhaketaren kontzentrazioa bat. Argazkia: Alea

2024ko maiatzaren 07an - 15:16

Heriotzaren lehen albistea El Mundo egunkariak eman zuen ostiralean bertan, eta hildako pertsonak astebete zeramala preso gehitu zuen. Naiz-ek astelehenean argitaratutako informazioaren arabera, presoa espetxeko erizaindegian zegoen, suizidioen protokoloaren pean, baina goizeko 8:00etan aurkitu zuten hilotz eta “gaindosi” zantzuekin. Jaurlaritzak 2021eko urriaren 1ean eskuratu zuen Zaballa, Martutene, eta Basauriko espetxeen eskumena, eta ordutik bost dira espetxean hil diren presoak: hiru Arabako Zaballan, bat Gipuzkoako Martutenen, eta ezagutu berri den azkena Bizkaiko Basaurin.

Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu astearte goizera arte. Lehenik, hainbat hedabidek egindako eskariei erantzunez eman du informazioa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak. Ondoren, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan galdera egin diote Bingen Zupiria bozeramaileari.

Gardentasuna ala opakutasuna

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak azalpen berdina eman die Berria, eitb edo Naiz hedabideei: gorpuak ez zuela indarkeria zantzurik, protokoloak agindu moduan autopsia egin zaiola gorpuari eta horren emaitzen zain dagoela saila. Informazio berdina eman du Zupiriak ere: “Aurkitu zutenek esan dute inguruan ez zegoela indarkeria-zantzurik, eta, une honetan, informazio gehiago izateko, egin berri dioten autopsia ezagutu beharko genuke”.

Informazioa kudeatzeko moduaz, Jaurlaritzatik defendatu dute ez dituztela “halako gertakari deitoragarriak” publiko egiten, besteak beste “hildakoaren eta haren hurbilekoen intimitatea” errespetatzeko. Azpimarratu dute, aldiz, familiari eta legebiltzarreko talde politikoei ostiralean bertan jakinarazi zitzaiela gertatutakoa.

Salhaketa-Araba elkarteko kide Cesar Manzanosek aurkako ikuspegia eman dio Berriari. Jaurlaritzari leporatu dio jokabide “ilun eta opakua” izatea heriotzarekin, gertatua “oso larria” izanik ere: “Sinestezina iruditzen zaigu halako kasu baten gaineko informazio publikorik ez ematea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude