Ramon Etxezarreta, Berdekerien Inbentariotan


1983ko irailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ramon Etxezarreta idazleari elkarrizketa
Ramon Etxezarreta, Berdekerien Inbentariotan
Aurki Argitaratuko Bere Hiztegi Erotikoa
Ramon Etxezarreta aurretik ere bazen pertsonaia ezaguna euskal mundutxoaren barnean; horrezaz gain, hiztegi erotiko bat egin eta kaleratzeko asmotan zebilela aspalditik entzuna geneukan. Dagoeneko zurrumurru hori errealitate bihurtzeko zorian dagoelakoxe, hain zuzen, jo dugu harengana eta zenbait galdera erantzutearren mikrofonoa kafe aurrean ipini.
Etxezarretak berak diosku liburuaren hitzaurrean alperrik dela aingeruen sexuaz hitzegitea, eta pertsona bakoitzak sexuaz hitzegiteko aukera eta modu deberdinak dituenez probetxu handiagoko lana izango dela modu horrexek bildu eta sistematizatzen saiatzea. Guk, liburua ikusi eta gauza batzu irakurri ondoren, lanak benetan merezi izan duela pentsatzen dugu. Txarrena prezioa izango da, dudarik ez, baina hori geroko utziko dugu.
ARGIA.- Horrelako asmo bitxia nondik sortu zitzaIan? Gauza xelebrea denik behintzat ezin ukatu...
RAMON ETXEZARRETA.- Ideia, nirea baino gehiago Koldo Izagirrerena izan huen; lokuzio hiztegia egiten ari zela, bertsolariak eta haien fitxak ateratzerakoan agertzen huen zenbait material, noladait material erotiko bat bazela intuitzeko moduan. Noski, material erotiko baino esanahi erotikokoa esatea hobe, publikatuta dauden bertsoak beti oso anbiguoak bait dira kontextu aldetik etabar. Orduan, aztarna hartu eta hortxe hasi gintuan bila.
A.- Orduan, textu idatzietatIk abistu zineten batik bat.
R.E.- Ideia hortik sortu huen, bazegoean material interesante bat, eta zergatik ez dugu zera egiten...?., eta kanpoa interesantea izan zitekeela eta aldi berean kuriosoa eta beste inork baino erakargarritasun handiagoa izan zezakeena.
A.- Hiztegia lehen aldian ikusita beharbada harriduras gehien sortzen duena materialaren ugaritasuna duk, hau da, nola liteke hainbeste formula aurkitzea arlo horretan. Zein izan duk iturririk nagusiena?
R.E.- Iturri asko egon dituk. Piska bat sistematizatuz, hiru izan dituk iturri nagusiak. Hasteko literatura idatzia, klasikoak, eta klasikoen artean batez ere seigarren mandamendua eta bederatzigarren mandamendua, horri buruz egiten dituzten diskisizio horiek. Gero, herri literatura, nolabait bertsolaritza, kanzioneroak, etabar... baina material hori nahiko pribatua duk, Azkue zensorea ere bahuen eta kantu asko utzi zizkian traskribatu gabe edo berak beste letra batzu asmatuta. Eta azkenik, aho hizkuntza, bilketa exhaustibo bat egin gabe, zanaz zona baina askoz selektiboagoa, euskara menderatzen duten lauzpabost pertsona hartu eta haiekin afari bat egin, eta horrela.
Gero ere gauza asko zeudek entzun eta apuntatu egiten direnak. Urola bailaran eta nik ezagutzen ditudanak, hori duk nire memoria anditiboa pertsonalaren asuntoa, koadrila bakoitzean egaten den roiloa. Gainera, koadrilak oso emanak izaten dituk bakoitzak bere argot txikia eta bere hiru edo lau hitz klabe eukitzera. Eta zenbait herrialdetan zinismoa ere oso kontutan hartzekoa duk.
A.- Zein izan duk linea generaletan liburuaren prozesua?
R.E.- Hasi, lokuzioetarako dilduta geneukana aprobotxatuz egin genian. Gero, sistematikoki argitaratuta dagoena, klasikoak etabar, geitik behera pasa, eta gero gerraondoko nobela edo nobelaje hauek... sexuaren gaia ikutu baino insinuatu egiten zutenak: beti seme modeliko bat familia batetan planteiatzen duk, eta gero beste bat etxeko ardi beltza, ezta? Eta ardi beltzaren problema izaten duk etxe "txarretara" joatea, eta lagun "txarrekin" ibiltzea, eta "txar" hori edozein gauza izan badaiteke ere garbi zegok zikinkerietara eta marranerietara mugatzen direla gehiago.
Hortik, gero ahozko hizkuntza zonaz zona transkribitzera pasa gintuan, eta transkripzio horietatik fitxak atereaz aurrera jo.
A.- Txarrena bukatutzat noiz eman erabakitzea... Beti sortzen duk material berria sartzeko tentazioa...
R.E.- Azkenean posibilitate materialak markatzen dik, hori duk mugarik garbiena. Beno eta gero ere laneko ritmoan piska bat aspertu egiten haizela. Orain, argitaratzerakoan sortzen zeidak beldurra. Klaro, hik egin baduk liburu bat, eta liburu horretan egiten ari naizen bitartean ikasi dudana edo piska bat gaia menderatzera iritsi naizena... niretzat kriminala izan zitekeen. Nik beldurra nian bakarren batek hartu eta aber, irakurketa sistematiko bat eginez gero hutsune asko zeuzkak, gezurrik ez baina hutsuneak eta gehiago bildu zitezkeenak, eta bilketa gehiago sistematizatu edo exhaustiboagoa eginda...
Dena dela, pentsatzen diat material hori oinarri bezala bota, eta jende batek egunen batetan kapritxo baldin badauka hori menderatzeko nik baino prozesu laburrago bat beharto ditek horren antzeko hamar mila hitz eta esaldi biltzeko.
A Zenbat hitz dizkik denetan hiztegiak?
R.E.- Hiztegiak ez zekiat zenbat izango dituen, lau mila edo. Baina, noski, lau miletatik asko dituk hitz baten bariantea, hitz baten ingurnan bariante pila ageri dituk eta horiek ere askotan bariante bezala sartu egin dizkiagu.
A.- Nortzu ibili dituk lan horretaz hitaz aparte?
R.E.- Batez ere Koldo izan diat kolaboratzaile eta gidaririk hoberena.
A.- Eta denbora aldetik zenbat kostatu zaizue?
R.E.- Urte t'erdi bat edo. "Euskal Lokuzioak" liburuaren antzekoetodologia zian, eta orduan kontinuitate bat ematen zitzaioan, hura obra jeneral bat zen bezala hau ja partikularizatuago eta gai konkretu bati lotuago eginda.
A.- Halere, gehiena Gipuzkoa ingurura mugatua zegok, ezta?
R.E.- Bai, neuk gehien ezagutzen dudana alegia. Beno, hasteko literatura idatzian dagoena pasa diat baina aho hizkuntzan Bizkaia eta oso gutxi arakatu diagu, eta Nafarroa eta besteak gutxiago. Bakarren batek notiziaren bat ekartzen bazigun, bale, baina eske bestela erreferentzia idatzirik ez daukan baina erreferentzia oralak beste inork baino handiagoak dituen lan hori bezalako bat egiteak exijitzen dik kuadrila edo jende mordoska bat horretara dedikatzea
Ar Edo Azkue izatea, ezta?
R.E.- Beno, gu ez gaituk konfesoreak, eta Azkue arimazkoen zuzendaria izango huen. Bai, benetan, konfidantza bat sortzen dik horrek. Nik zuei esaten dizuet 'hi, halako lana egiten ari nauk, lagunduto al didazue?', eta beno zuek dakizuena bota egingo duzue. Baina klaro, hi adin batetako jendearengana joan edo beste batekoengana joan, eta desberdina duk, blokeoa ikaragarria duk, gai batzu tabu dituk, etabar.
A.- Orduan, problemak izan dituzue aIde homtatik?
R.E.- Bai, bai, hamosexualitateari buruz inork ez dik ezer esan nahi, inork ez. 'Eta marikoiak?'galdetuz gero, 'a, ez, ni ez!' izaten duk erantzuna. Eta jendea ordurako hiru bat whiskyrekin jadanik. Orduan hik aurrea hartu behar izaten duk eta 'halako tokitan marikoiak...' eta orduan hasi bestea 'a, bai, ni gogoratzen nauk soldaduskan nengoela batekin', eta ez dakit zer gehiago. Orduan hasten dituk kontatzen.
Edo misterio bat dena: abereekiko sexu harremanak. Textu guztiek afirmatzen ditek badirela eta garai batetan oso ohitura hedatua eta zabala izan dela. Ba ez diozu inori ezer ere aterako. Orduan esaten dik 'a, bai, batek esan digu ahuntzekin...' ba dakik, bi hankak urtean jarri eta ahuntzak urarekin izutzen direnez atzera jotzen omen ditek eta mugimendu hori aprobetxatuz. Orduan hasten dituk besteak 'a, bai, entzun nian beste bat konejuekin', 'eta oiloak', 'ahateak', 'oilaskoak', eta orduan jadanik fauna guztia botatzen ditek
A.- Eta edadea edo emakumea izatea inoiz izan al da problemarik?
R.E.- Emakumeekin sekulako problemak izan dizkiagu zerbait ateratzeko. Hasteko hi mutila haiz, eta gainera beste generazio batetako pertsona eta orduan distantzia handiagoa da. Esate batera, jubilatu guztiek esaten dutenez 'Hogar del jubilado' horietan (edo haiek dioten bezala 'Jardin de Infacia' edo 'El Circo de los muchachos'en), jesus hor emakumeak direla kolorerik gabe berdeenak, baina ezin partidu handirik atera.
Eta jubilatu gizonezkoekin ere izan dira problemak. Eguerdiko ordubatan harrapatzen duk, txikito batzurekin, eta esaten dik 'bai matel, esango ez dizuet bat nik!' eta beno, arratsaldeko seiretarako gelditu. Gero, arratsaldean berarekin nagoenean kasetarekin etabar, nik ez zekiat andrearekin hitzeginda edo zer, baina ez dizu txintik ere esaten.
Edo putanero famosoarena. Joaten haiz herri batetara bertako putanero famosoa orain pintatzera dedikatzen dela, eta pintatzen duela El Santo Cristo de Lezo eta Cuando la Virgen de Itziar salvó a doce pescadores. Aurkitzen haiz harez gero rekonbertsio garaian dagoela
Ar Halere, bobe edadeko jendearekin gazte jendearekin baino, ezta?
R.E.- Hor bazegok beste problema bat: gazte jendea askoz kultura asimilatuagokoa duk, politikoki abertzaleena dena ere kulturalki oso asimilatua dagoen jendea duk. Oso urbanoak dituk bestalde eta erreferentzia guztiak erderazko erreferentziak dituk, eta erreferentzia horiek ez ditek paralelorik sortzen, itzulpenak baizik. 'Echarse una paja' 'lasto bat bota' igual esango ditek eta 'echar un polvo' 'hautsa bota' deskuidatzen bahaiz. Baina hi baldin bahoa Urrestilara erre ferentziak dituk askoz gehiago baserri mundukoak. Gogoratzen nauk 'idiarena jotzearekin',masturbatzearekin, behin nire kuadrilako batek mutil bati esan ziola 'oye, chaval, tu ya sabos pegar la buey?, hau da, 'lasto bat bota' esatea adineko astakeria. Igual jendeari ez zeiok hain arraroa egiten baina astakeria aldetik berdin berdinak dituk.
Eta klaro, hori Donostian inposiblea duk; Donostian 'el polvo' 'la paja', eta beste guztiak galdu egiten dituk. Han, berriz gorde egiten dituk forma horiek
A.- Euskeraz gainera diferentzia izugarria zegok herri batetatik bastera, ezta?
R.E.- Noski, espainolez gertatzen ez dena. Estatuan dena askoz unibertsalizatuago zegok, eta orduan forma batzu legitimatuta zeudek eta balore uniforme bat hartuta; hau da, Estatu guztian expresio batek gauza berdina esan nahi dik. Eta hemen gertatu duk kanal ofizialik izan ez duen hizkuntza honetan, euskaraz, igual herri bakoitzak bere erreferentzia desberdinak dituela. Kasu kuriosoa duk putetara josterena. Segun zein tokitan putetara joatea 'Bilbo ikustera joatea' duk, edota 'Atletic ikustera joatea' bizkaitarra bahaiz. Leitzan, berriz,'Osasuna ikustera joatea'.
A.- Erlijioak ere izango dik bere zerikusia guzti honetan...
R.E.- Erlijioarena ikusteko klasikoak irakurri besterik ez zegok. Sexua orokorki kondenatzen ditek. Parte sexualak ez dizkitek izen batekin inoiz izendatzen, edozein eginkizun sexuala ere ez ditek zuzenean izendatzen. Dena duk zirkunlokioa eta perifrasia. Fray Bartolomek erabiltzen dik marikoia esateko 'marisa' eta lapiko eta emakume artean dabilen gizona marisatu egiten dela dio, baina erreferentzia zuzenik ez zegok. Dena den, guztiak 'ikutuak' dituk eta horri adjetibazio bat ematen ziotek: ikutu lohiak, ikutu zikinak, ikutu lotsarizkoak, ikutu dongeak eta ikutu pekatuzkoak. Baina, jakina, 'ikutu pekatuzkoak' hori gauza asko izan daiteke.
A - Erabilpenik ikusten al diok liburuari? Ala bitxikeria besterik ez al da?
R.E.- Ez, ez duk bitxikeriaren asunto hori bakarrik. Hizkuntza hori hartu eta oinarrian ikusten duk azkenean pentsakera edo ideologia baten expresioa dela. Hori nabarmena duk; eta uste diat haseran dagoen kapituluko parte horretan garbi aski agertzen dela. Oinarri oinarrian pentsamendu bat bazegok, emakumeak sexuan betetzen duen funtzioa, eta gizonak betetzen duena. Orduan, gizonaren kontzepzioa duk erabat plazerraren kontzepzioa, kontzepzio biologikoa nekez ematen duk, erabat hedonista duk. Eta topikoan erori gabe, funtzio desberdinak betetzen dituztela, batak aktiboa eta besteak pasiboa. Hori garbi ikusten duk adibidez gizonaren organoa aipatzeko orduan oso tresna agresiboak aukeratzen direla askotan,'kainoia', 'pistola', 'arma', 'kutxila', eta horrelako gauzak. Emakumearenean, berriz, askoz rezepztiboago duk, kolpeak pairatzen dituen zatia,'danborra','panderoa'eta horiek denak. Eta orduan uste diat material horrek debate luzea sortu dezakeela. Askotan esaten dut: emakumea hizkuntzan ere zanpatua dagoela, eta ez dakit, baina ni feminista izango banintz material hori erabiliko nikek.
J.L .ARLANTZ
30-33

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakETXEZARRET1
PertsonaiazETXEZARRET1
EgileezARLANTZ1Kultura

Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude