Berbeneroak Eta Sortzaileak


1982ko urriaren 10an
Akelarre taldeari elkarrizketa
Berbeneroak Eta Sortzaileak
Aspaldidanik geneukan gogoa sub edo bigarren mailako musika talde kontsideratuak diren horietakoren batekin hitzegiteko, uste bait genuen egungo orkestina, konjunto edo edozein berbenero hobeago izan zitekeela, normalean musikotzat jotzen ditugun beste zenbait baino.
Orain izan dugu aukera hauetako batekin elkar-ikusi bat egiteko. Uda amaitu da eta berarekin festa eta aktuazio gehienak. Talde honek gainera plazaratu berria du «GAU PASA» izeneko diska, bigarrena bere diskografian, «ASFALTUKO LOREA» haren hurrengoa.
«Berbena Kantuz Osatu Dugu Diska»
ARGIA: Ba dira urteak plazaz plaza ari zaretela, eta noski zuen moduko taldetan aldaketa dexente izaten dira.«Akelarre»n ere gertatu zaizkizue honelakoak Anje Duhalderen sartzea delarik azkenekoa.
MARKOX (Akelarreko baxoa): Oraingo Akelarrek ez du ia zer ikusirik duela hamaika urte sort zen talde harekin. Ni neroni naiz zaharrena taldean eta zortzi urte daramatzat. Euri asko egina da ordudanik eta formazio ezberdinak ezagutu ditu Akelarre. Aurreko diskak markatuko luke horietako bat, azkeneko diskak gaurkoa erakusten digularik. Orain INA GOIKOETXEA daukagu kitarran URKOrekin ibilia eta lehendik ere dantzalditarako taldetan aritua. PAKO DIAZ baterian, ODEIA sortu zuena eta ORQUESTA MONDRAGONekin ibilia. AITOR AMEZAGA teklista modura, ESTITXU eta ENBORen diskatan parte hartu izan duena. ERROBIko ANJE DUHALDE kantatzeko orduan. Eta ni Akelarre eta ERROBIA izeneko horretan Anjerekin batera ibilia.
A: Hori da hain zuzen diskan agertzen den formazioa. «Gau pasa» aditu eta zenbait inpresio geratzen zaizkizu. Esatebaterako rokeroa da.
M: Diska berbenetan erabiltzen ditugun kantaz dago osatua. Ez da diska normal bat. Ez da diska bat egin nahi duzula, estudiotan sartzen zarela eta nahi duzuna egiten duzula. Ezta gutxiago ere! Berbenatarako gauzak prestatzean okasioa euki dugu diska grabatzeko, eta hor atera da, berbenatan jotzen dugun bezalaxe. Berbenatan gauza rokero xamarrak jotzen ditugula? Egia. Baina beste gauzak ere jotzen ditugu.
A: Rokero izateaz gain zenbait gauza diferente lotzen dira diskan, moldaketak, HOTEL CALIFORNIA bezala, kanta herrikoiak, EPERRA bezala eta ERROBI gogora dakarren GOIZERO bat urrunago joan gabe.
M: Adaptazioak normalak dira berbena batean lau orduz aritu behar duen talde batean. EAGLES eta POCO, agertzen dira hor bainan diferentzia bat badago, euskaraz. Beste taldetan oso normalak dira adaptazioak bainan denak inglesez kantatzen dituzte. QUEEN, POLICE, ERIC CLAPTON... beren berean. Bestalde oso garrantzitsua izan da taldearentzat Anje-ren etortzea, bere esperentziaz aparte, bere boz paregabeaz aparte letrak egiten bait ditu, nahiko poliki gainera. Eta kanta herrikoina normala da, hori lantzen hasiak gara, nahiz eta diska honetan oraindik ia pare bat baino ez agertu.
"Euskal Kantutegitik Sortu Nahi Dugu"
A: Zer da bada egin nahi duzuena?
M: Altxor handia daukagu geure kantutegian. Hori atera nahi dugu. Batzutan hitzak besterik ez dira agertzen. Horrelakotan hitzak hartu eta musikatu. Bat egin diagu, eta azkenean reggae bat atera. Mila buelta eman dizkiogu eta azkenean hori gelditu zaigu. Beste batzutan aldiz partitura zaharren bat aurkitzen duzu eta letra egin behar.
A: Zerk osatuko luke hirugarren diska?
M: Kanta zahar moldatu hauek izango lirateke horren ardatza. Guridi eta Iparragirreren zertxobaitekin ere ari gara bainan eztakigu, bata españolista zen eta besteak zer konnotazio dituen denok ezagutzen ditugu. Dena dela ez litzateke hau bezalakoa izango. Sortze lanak pisu askoz ere handiagoa izango du.
A: Hitzegiterakoan garrantzi handia ematen diozue "sortze" hitzari, zer suposatzen du zuentzat?
M: Suposatzen du dantza-saio guztian euskaraz bakarrik jardutea. Kanta zaharren bila ibiltzea, eta azkenik, guk geronek kanta berriak egitea.
A: "Gau Pasa" berriz zuen dantza sainen ispilu al da?
M: Neurri batean besterik ez. Dantza saio oso batean, berbena batean denetarik jotzen dugu. Kalejirak, fandangoak , arin-arinak, dantza makal egiteko modukoak, martxosoak... Lau ordutan gauza asko sartu behar.
Berbeneroak Eta Kantariak
A: Berbeneroak bigarren mailako musikoak bezala kontsideratzen dira alde guztietan, askotan "kantari" edo "TALDE2" bezala ari diren batzu baino hobeagoak izanik.
M: Bi kontu daude hemen, berbeneroen musikalitate maila eta sorketa lanarena. Berbenero gehienak, guztiak ez esatearren, zain egoten dira beste kantariek diska bat atera dezaten, gero beren saioetara kanta hori eramateko. Zain egoten dira, ez dute sortzen. Jo beharbada oso ondo joko dute, beste zenbaitek baino hobetoago, bainan ez dute sortzen. Bestalde kantari eta talderen bat baino gehiago ari da plazan "belarriz" dakiena jotzen, solfeo eta musikaren beste arrastorik euki gabe.
A: Zergatik ez gara kasu konkretutan sartzen?
M: Akelarretik hasten bagara hobe. Neronengandik gainera. Nik belarri nahiko ona izan dut eta azkar xamar mugitzen nituen behatzak. Bainan egun batean, Pako ezagutu nuenean, konturatu nintzen hura musiko bat zela eta ze diferentzia zegoen bion artean. Solfeo jakin, bateria ikasi, jazzeko bateria, tronpeta ere jotzen du, kitarrarekin bat baino gehiago utzi du harrituta. Izugarrizko diferentzia dago belarriz eta behatzez maila batera iristen zara, tope bat daukazu. Ikasita ordea gaindi ditzazkezu tope horiek. Horrela, solfeo eta baxoaren ezaugarriak ikasten ibili naiz kontserbatorioan. 12 urteko aurrekin bainan tira.
Aitor ere piano karrera bukatzen. Anjek eta Inak zer esanik ez, urte askotako esperientzia ere hor daukate.
A: Eta besteak, ITOIZ, ZARAMA...
M: Ez nuke nahi besteetaz gaizki hitzegin nahi.Guztiak ezagutzen gara. Hiru akerdetako kantak egitea oso erraza da. Rokero denak atzetik izatea ere bai. Binan hiru akorderen ordez hamabost sartzen badizkiozu rokero horri ahozabalik geratzen da. Musika heziketa bat falta da. Erizpide batzu onak eta txarrak bereizteko. Dena onartzen dugu belarritik sartu hala. Gauza bat esango dizut, guk behintzat badakigu noiz jotzen dugun ondo eta noiz ez, bainan badira hori ere ez dakitenak.
A: Haiek agertzen dira ordea "izar" bezala, sortzaile bezala.
M: Jende aurrean izango da, geure artean ordea badakigu noren parean gauden.
M: Bainan ez dugu ia musikorik. Akelarrekoak esan dizkizut zertan garen.
Besteak? ikasten ari direnak eta zerbaitetara iritsiko direnak... BASAKABI ko Roberto, kitarra, Bartzelonara joan da ikastera EGANeko Saldias ari zen zerbaitetan bainan erdi utzia ote daukan edo, Bilbon bi bajista, bateri bat, beste batzu bere kasa, metodoekin eta... fundamentu piskatekin ordea ez dituk denak 30 tik pasatzen.
«Gaurko Berbeneroak Hobeagoak Dira»
A: Ze diferenizi dago gaurko berbenero eta garai bateko orkestina eta konjuntuen artean?- .
M: Gertatzen da lehen jaialdiak egiten zebilen jende asko berbenatara pasa dela gaur egun, musika maila altxatuz. Nik behintzat hala uste dut, musika maila altxa dela Bainan musika eh! Ze nik oraindik ez dut ikusi E.H. hasi eta bukatu arte dena euskaraz egiten duen dantza talderik.
A: EGANek esatebaterako fama handia dauka eta...
M: Eta baserriko semeak dituzu, denak euskaldunak, nik ez dut hori entenditzen, dena inglesez, jakiteko zer dioten, la peseta por la peseta, talde bezala zer aportatu dute? Eztago eskubiderik, euskaldunik bada horiek beharko lukete.
A: KLABELIN KOMIKekin antzeko zerbait. Hauekin gainera, ez dakit zer irudituko zaizun bainan kantatzen ikusi ditudanean nahiko gaizki egin dute, kanta ingles eta amerikanoak eta dexente oker kantatutek!
M: Behin bakarrik entzun ditut eta inpresio desastrosoa eman zidaten. Gaur egun jendeak martxa eskatzen dizu, bainan euskaraz zerbait egin diezaiokezu. Kantak itzuliz edo moldaketak eginaz edo ez dakit nola bainan bestela ez goaz inora. Ondo bizi, bale, bainan zerbait egin.
«Gipuzkoan Lotsatiagoa Da Jendea Dantzarakoan»
A: Nolakoak ziren duela urte batzutako berbenak eta nolakoak gaurkoak?
M: Lehen vals, habanera, canción del verano, pasodobleak eta horrelakoa jotzen ziren gelditu gabe. Tronpetak eta frango izaten ziren, Francoren usaina berbenetara ere ailegatzen zen. Gaur egun roka izaten da nagusi gehienbat. Talde bakoitzak ditu bere aukerak, OSKORRI edo Benitoren kantaren bat sartzen da tartean, trikiti doinuren bat agian... Guk bi partetan egiten dugu saioa, aurrena jaialdi modura eta gero aurrera martxarekin, denak dantzara. Pasotan artean fans handiak dauzkagu.
A: Ze diferentzi ikusten dira dantzarako orduan Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldeko probintzien artean?
M: Gipuzkoan lotsatiagoa da jendea. Pasotak euskaldunak baino lehenago hasten dira dantzan. Sueltua tokatzen denean ia neskak bakarrik geratzen dira edo oso ondo dakien mutilen bat, besteak tabernan. Bizkaian berriz denak aritzen dira hasiera hasieratik txaloka eta dantzan gelditu gabe. Iparrekoak binaka dantzatzen dituzte denak, eskutik helduta, bueltak emanaz, hortera xamarrak dira. Hori bai, betiko dantza herrikoiak oso ondo egiten dituzte, Axuri beltza eta horrelakoak inork baino hobeto.
A: Axuri beltza aipatu duzu eta ba dira antzeko beste zenbait kanta herrikoi gaur egun plazatan korruan dantzatzen direnak. Lehen sueltuan eta alagarrao besterik ez zen egiten. Nola deude dantza mota hauek gaur? Korruan gero eta gehiago ikusten da ezta?
M: Gaur egun eztago alagarrau egin beharrik, hori baino libertate handiagorekin dabiltza gaurko gazteak. Korruan bai gero eta gehiago ikusten da, eta saiatu egiten da jendea. Oso fenomeno interesgarria da kulturalki. Ez duzu beste inon ikusiko jendea honela dantzatzen. Bestalde lehen probintzi batetan besterik ezagutzen ez ziren dantzak E. H. osora hedatzen ari dira. Euskaraz egin behar dira saioak bainan euskal doinuak ere atera behar ditugu.
A: Besterik?
M: Toke bat beste taldei eta dantzaldi antolatzaileei, ea kontzientziatzen diren euskara eta euskaldunon beharretaz.

Iñaki URIA
30-32

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakAKELARRE
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude