Marta Cardenas Pintatzen


1977ko urtarrilaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Marta Cardenasi elkarrizketa

Marta Cardenas Pintatzen
Duela bosten bat egun, Marta Cardenasek bere kuadro erakusketa bat inaguratu du, Donostiako Galeria B-an.
Marta Donostian jaioa da Parisko Bellas Artes eskolan egin zituen bere ikasketak.
Gaur egun Kanadan bizi da. Donostiara hurbildu denez gero, galdera batzu egin dizkiot bere pinturaren berri emateko.
- Noiz hasi zinen pintatzen?
Badira pertsona batzuk, haurtzaroaz geroztik pintatzeko gogo konkreto bat ekartzen dutenak, hau da Juan Luis Goenaga edo Bizente Ameztoiren kasua; neri, ordea, pintatzeko gogoa 13 urterekin hasi zitzaidan ; lehendik ez nuen izan, inoiz, pintatzeko afiziorik.
13 urteko muga ez al da adin kritikoa pintatzen hasteko?
- Beti esan ohi da haurrak 3, 4, 5, 6, urte inguru dituenean duela sortzeko erraztasunik handiena, erraz eta imajinazio handiakin pintatzen duela, baina, gero 10 urte inguru dituenean ahalmen hau galdu egiten duela; eta hau ez da egia erabat; gertatzen dena, zera da, mutikoa edo neskatoa txikiak direnean ezer gutxi kopiatzen duela eta ikusten duen guztia interpretatuz pintatzen duela, gero 12, 13 urte inguru dituenean gauzak diren bezala pintatu nahi ditu eta ezinean aurkitzen da eta orduan pintatzeari uzten dio; 13 urterekin hasi nintzen pintatzen, zeren, ikusten nuena pintatzen hasi bai nintzen.
- Orduan, zer derizkiazu, heldutasun gehiago behar dela zuk pintatzen duzuna egiteko?
- Ez, ez da urrik eman ere. Hor duzu Miro, Picasso eta tankera hontako pintoreen kasua. Pintore hauek, haurtzaroko imajinazioa, pintatzeko tankcra freskotasun batekin mantentzen dute; pintore hauk oso imajinatiboak, oso fantasiosoak dira; neri gertatzen zaidana zera da, ezer gutxi imaginatzen dudala.
- Nolakaa da, beraz zure pintatzeko era?
- Ikusi eta inpresionatzen nauten gauzak, imajinak pintatzen ditut. Normalean zerbait ikusten dut eta zerbait horren edertasunak, koloreak inpresionatzen naute, eta gero ni hori kuadro bihurtzen saiatzen naiz.
Exenplu bat ipiniko dizut: Behin lagun batekin ibilaldi bat egin ondoren, leher egin da silloi batzuetan eseri ginen; lagun hori ikusi nuen, derrepente, oso era kuriosoan eserita, eta han berehala kuadro bat ikusi nuen eta postura hura pintatu nuen.
- Erretratatzea gustatzen al zaizu?
- Bai, asko eta lehen esan dizudan arrazoigatik, ikusi eta inpresionatzen nauena pintatzen dut, imajinatzen dudana baino.
- Pintatzeko ze teknika erabiltzen duzu?
- Oso tradizionala naiz, gehienik oleoa eta karbonzilloa dibujatzeko erabiltzen ditut. Karbonzilloa Bellas Artesku eskolan asko erabiltzen dute. Uste dut, Bellas Artesko influentzia dela; dena dela, eskolatik atera eta, gutxi jarraitzen zaio karbonzilloa erabiltzeari ; neri, ordea, material hau asko interesatzen zait eta era oso personalean erabiltzen dut edo erabiltzen saiatzen naiz; karbonzilloa betidanik asko interesatu zait bere beltza gatik. Pintat'zeko teknikaren aldetik neure kulturak eskainitako teknikak erabiliko nituzkeen.
- Karbonzillo edo oleotik kanpo, beste teknikarik interesatzen al zaizu?
Bai, japonesek eta txinoek erabiltzen duten beste teknika bat bada; akuareletako mokuko pastilla beltz bat da; pastilla beltz hau uretan desegiten dazu; segun zenbat ur botatzen diozun, oso beltza den pastilla zuri bihurtzen duzu, tartean gris tono guztiak lortuaz; zoragarria da benetan eta neri asko gustatzen zait.
- Zuk inoiz erabili al duzu teknika hau?
- Kanadan, bai. Han behin plumier bat erosi nuen; plumier honek pastilla bat zekarren oso beltza eta pintzel batzuek banbuzko kirtenarekin, eta berarekin saiatu nintzen, baina oso zaila da; txinoek edo japonesek lortzen dituzten dibujoak egiteko urte asko beharko nuke ikasten; oraingoz karbonzilloarekin neri interesatzen zaidana lortzen dut.
- Nun interesatu zinen teknika honetaz?
- Lehen esan dizudan bezala, kanpora begira nago ikusitakoaz inpresionatuta; behin teknika honen bidez egindako Eguzkialdcko dibujo batzuk ikusi nituen eta zeharo inpresionatuta geratu nintzen; hortik teknika horren interesa sentitu nuen; gainera, Eguzkialdeko artea, gero cta gehiago interesatzen zait. Eguzkialdeko teknika asko dagokidala uste dut.
- Orain dela seiren bat urte,exposizio batean, zure kuadro batzu ikusi nituen; iruadroak oso intimistak ziren; oraingo exposizioan zeharo harriturik geratu naiz.
- Asko aldatu naizela ustc dut, bizitzak berak aldarazi naucla; nere pinturak haize fresko bat hartu du eta mundua zabalagoa da nere pinturarentzat, orain mundu hati sakontzea da nere lana. Lehen, pintatzerakoan, kuadroetan gehiago sartzen nintzen eta bertan itotzen nintzen; gainera, mementu batean pintatzea oso zaila egin zitzaidan; orain, aldiz, batetik rnundu zabalago batekin eta bcstetik asko pintatu ondoren, lanaren poderioz pintatzeko lortu dudan erraztasunarekin, askoz alaiago sentitzen naiz neure pinturaren aurrean.Pozik nago lortzen ari naizenaz.
- Azkenik Marta, nola dakusazu emakumeen egoera?
- Gizarteak emakumeei eskaintzen dien inundua, iluna eta beltza da zeharo; emakumeak gaurko gizartean egin behar dituzten lanei, nola den etxean egotea, umeak zaintzea eta orain askotan etxetik kanpo lan egitea, gehiegizkoa deriztet.
- Mugimendu feministak, nola ikusten dituzu?
- Justiziazkoak iruditzen zaizkit, baina hoik bakarrik ez dira nahikoa, behar dugun guztia aldatzeko
AMAIA LASA ALEGRIA
25

Gaiez\Kultura\Artea\Pintura\Pintoreak\CARDENAS1
Gaiez\Kultura\Artea\Pintura\Erakusketak
Pertsonaiaz\CARDENAS1
Egileez\LASA1\Kultura

Azkenak
2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larriagoa” bihurtzen ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Eguneraketa berriak daude