AIETEKO "GURUTZIAGA". Elizberritze baten bila


1975eko apirilaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juan Azpitarte, Aieteko Gurutziaga elizako erretorearekin
AIETEKO "GURUTZIAGA". Elizberritze baten bila
Aiete aldera hurbildu ginen Aste Santuz. Zerbait berria eta lagungarria eskaini nahi zigun Donostia inguruko kristauoi. Gure bizitzak aztertzen lagunduko ziguten elizkizunak eta batzarreak antolatu zituen.
Azpitarte, Olano, Zabaleta, Kortadi eta Erauskin apaizak agurtzeko aukera izan genuen. Matxain bertsolariaren eta moja baten iritziak ere entzun genituen mezaren barruan.
Juan Azpitarte, erretorearekin geratu naiz hizketan.
Noiz hasi zineten era honetan elizkizunak jendeari eskaintzen? Galdetu diot.
1969garrengo Aste Santuan hasi ginen. Aieteko kristau elkartea izan zen Aste Santua euskaraz eskaini zuen lehen eliza Donostia guztian. Oso begi onez ikusia izan zen jokabide hau Aieten eta Donostiako jende askoren artean. Geroztik urtero bildu da kristau multzoa Aieteko elizkizunetan. Arduraz antolatzen eta egiten dituzte elizkizunak bertako apaizek. Gogotsu parte hartzen du jendeak. Larunbat Santuko elizkizunaren ondoren otordutxo bat egin ohi dugu urtero elizkizunetara biltzen den jendearekin.
Harrizko eliza hau berritzeak izan ahal du kristaugintzan eraginik?
1973garrenean berritu zen eliza hau. Baserri kutsua eman nahi izan genion. Hementxe gordetzen dira Antxietaren eskolako Aieteko gurutzea eta Berastegitik ekarritako Andra Mari. Urte honetan kristau bizitza berri baten bila abiatzen gara. GURUTZIAGA izenaz bataiatu genuen ekintza berri hau Santo Kristoren omenez. Gizartean sartutako eta txertatutako kristau elkartea sortzea zen denon helburua. Apaiz, moja eta sekular batzuk dira arduradun. Parrokiko eta Oblatetako gelatan egiten ditugu batzarreak.
Zer urrats egin dituzue?
Eliz-zerbitzu hauek euskaraz ematea lehenengoa.Euskaraz mintzatzen da parrki honetako jnderik gehiena. Badu Donostiako jendeak ere euskarazko elizkizun eta batzarreen beharra. Jende asko etortzen da Aste Santuz eta iganderoko hamabietako mezetara Donostiatik. Oso aintzakotzat hartu beharra zen euskara. Beste biderik ez da geuron buruei eta Herriari uko egin nahi ez badiogu. Bide horretatik abiatu ginen eta bide hori jarraituko gatzaizkio gero eta sendoago. Bigarrengo urratsa taldean egin ohi dugun azterketa da. Gero eta beharrezkoagoa zaigu taldean biltzea. Eta taldean gure iritziak eta jokabideak aztertzea. Batera argitu behar ditugu gure arazoak eta kezkak. Batera hartu behar ditugu gure ekintzarako erabakiak. Beren bizitzako gorabeherak eta jokabideak euskaraz aztertu eta sakondu nahi dutenentzat biltoki izan nahi dutenentzat biltoki izan nahi luke Gurutziagak.
Ezer berririk egin duzue aurtengo Aste Santuan?
Urrats berri bat eman dugulakoan gara. Aste Santuz Aieteko elizkizunetara heldu direnei azterketarako aukera bat eman nahi izan diegu. Azterketa horretara zuzendua izan da elizkizun bakoitzaren lehen zatia.. Berriro gauean biltzen ginen denon artean aztergaiak sakontzeko. Elizkizunetara baino jende gutxiago biltzen zen batzarre hauetan. Halere 50ren bat bildu ohi ginen. Sei sekular, lau moja eta bost apaiz elkarrekin bizitu gara Aste Santuz. Otoitzean, arazoak aztertuz eta batzarreak gertutuz igaro ditugu egunak.
Zer ondorio atera dituzue.
Larunbat Santuko mezetan eman genuen ondorio hauen berri. Kristau komunitateari buruz egin genuen geure azterketa lana. Hauek dituzu, Ostegun Santuz, azaldu ziren punturik nagusienak:
a) Kristau elkartea osatzen duen bakoitzak Elizan zer leku duen ez da garbi ikusten. Bakoitzaren tokia eta eginkizuna argitu beharrean gaude.
b) Eliza erakunde eta zerua irabazteko ziurtasun bezala hartu dugulako dugu argi eza hau batipat.
c) Kristoren eta kristautasunaren nortasuna eta mamia bilatzera zuzendu behar ditugu gure pausoak.
Ostiral Santuz: kristau elkarteak gizartean zer egiteko duen galdetzen genuen. Honela bil daiteke erantzuna:
a) Erakutsi diguten erlijioak ez gaitu gizarterako osatu.
b) Gizarteko erakunde menperatzaileetan, kontsumoko gizartean eta materialismoan leporaino sartuta gaudelako ez gara konpromiso bat hartzeko gai.
c) Pertsona bezala eta ez eliztar bezala sartu behar du bakoitzek gizarteko arazoak zuzentzera. Jokabide hori argitzeko eta indartzeko da sinesmena.
Gai hoiek hausnartu ondoren erabaki hauetara heldu ginen: Donostiako kristau euskaldun talde bakoitzak urtean zehar eta aldi berezietan gai hoiek eta antzekoak aztertuko ditu bizi den lekuan. Berriro bilera bat egingo da Aieten hartu ziren erabakiak aztertzeko eta jendeari agertzeko. Pentekoste bezperan berriro biltzekotan geratu ginen Aste Santuz elkarrekin ibili ginenok.
IRAOLA
Aieteko "Gurutziaga", bide berri bila.
9

Gaiez\Gizartea\Erlijioa\Eliza katol\Besteak
Pertsonaiaz\AZPITARTE1
Egileez\IRAOLA2\Gizartea

Azkenak
Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregiaren. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude