Maitasunaz

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela erromantikoa den sentipen bat, baina bai zerbait oso sakona; eta agian desagertu beharrean eraldatu egiten dela maitasuna deitzen dugun hori. Bestalde, jabetzarekin eta dependentziarekin oso lotuta ikusten zuen maitasuna. Izan ere, oso harreman gutxi daude elkarrekiko parekoak direnak, miraritako hartu zituen berak. Areago, maitasun batzuek droga bat bezala harrapatzen zaituztela eta erabat suntsitzaileak direla gehitu zuen. Sebastiá Perelló –hautatzea baztertzea baita– eta Marina Tsvetaieva –gauza bakarra maite duenak ez baitu ezer maite– aipatu zituen, baina, guztiaren gainetik, esaldi batekin geratu nintzen, gidatzen dudanean nirekin autoan daramadana: politikoa dena da maite duzun hori hautatzea, jarrera bat hartzea, ardura hartzea; haatik, dena maitatzea bizizaletasun neurrigabea da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude