Lurraren Kemen Zentzukorra Behar Dut.


1973ko azaroaren 11n
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Juan Luis Goenaga artistari elkarrizketa
Antxietaren Etxean, Azpeitian, Juan Luis Goenagaren Erakusketa
Lurraren Kemen Zentzukorra Behar Dut.
Irailaren jaiarrats euritsi honetan, behin eta berriro Antxietaren etxera joan gara. Aitzakirik aski badugu bisita hau egin dizaiogun; bertan baitago, ia azken egunetan, Juan Luis Goenagaren erakusketa. Ez dugu nahi izan geure iritzi suilak bakarrik agertzea; haatik gostpasei lagun elkarturik gaude. Lagunarte honetan dago Goenaga ere. Arratsalde guztia elkarrekin igaro dugu, Egurtzaneko Jokini eskerrak, Azpeitiko etxe "Zaharra" behetik hasi eta gorainoko parte guztitan ikusi ahal izan dugu. Emparangoa ere ikusi nahi genduen; baina gaurkoan, guk uste baino azkarrago, arratsaldea ilunabarraren altzoan kokatu da. Etxe "Zaharretik" Kanpora orduko ilunpetan ginenez, beste baterako utzi dugu haren ikustea.
Lagunarte giro honetatik sorturiko lerroak dituzu beraz irakurle; guk geuk askotan lagunok iritzi eta galderak soil soilik idatzi egin ditugu.
Juan Luis Goenaga Donostian jaio zen, Urtarrilaren 9an 1950. Hamazazpi urtetan hasi zen serioki lan egiten, pinturarako grina ordea umetandik erne zitzaion: sei urtetan egin zituen lehenbiziko kuadroak. Bost urteetan Alkizako Otsomendi baserrian aritu da. Ez daduka bertan beherako edo putzaren truke saltzekotan Alkizako herrixka, hantxen arkitzen du bere lanetarako behar duen giro baketsua. Goenagak Donostian egin zuen lehenengo erakusketa, Antxietako hau du bigarrengoa eta datorren Azaroan, Durangon egingo du hirugarrengua. Ezin itxaropentsuagoa dateke beraz artista honen etorkizuna beraz.
Goenagak hitzak emeki emeki ebakitzen ditu, beti lurrera begira mintzatzen zaigu, begiak solairuan finkatuaz.
"Artea nere bizitzaren era edo forma bat da, ez nere izaeratik kanpora dagoen zerbait. Nere bizitza eta nik sortu dudan obraren artean ez dago etendurarik. Biok (bizitza eta obra) nere izaeraren egoera agertzen dute. Gure Euskal izaera, gure arbasoen nortasuna, gure Herriaren izkutua dut helburutzat Bide honetan Barandiaranen azterketak interesgarriak zaizkit.
Goenagaren esposizionak, hutsarte isilean inguratzen gaitu. Bere barrengo esperientziaz osatu duen obra honek bi komunikabide ditu: pintura eta fotogintza.
–Noibdanik eta nolatan hasi zara fotogintzan?
–1971an heldu nion lan honi. Zergatik?.. ba pinturak bati muga batzuk ditu. Nik artea eta prehistoria elkarri lotu nahi dizkiot, bide honetan eman ditudan urratsak esperientzia handia eman didate, posibilitate izugarriak daude lantegi honetan. Ni hasi bakarrik egin naiz eta fotografiak asko lagundu dit.
–Zer esanahi zenuke, zare pintura aldia iragan dela?
–Ez, horrelakorik ez dizuet esanahi. Pintura beharrezko dut, pintura neretzak sensitiboa da. Garai eta aldi ez berdinetan arkitu naiz. Iragan ditut figuratibo, paisaje, abstrato etab. Gaur fotogintzan finkaturik nago. Kolorea sobratu egiten zait, neretzat, kolorea obratik kanpora dagoen zerbait da eta balorerik ez du. Oteizak ongi dioen bezala.
–Aspaldiko ametsa zuen Goenagak Azpeitian erakusketa bat egitea Herri zahar honekin loturarik badu.
–Herri honekin harreman haundiak ditut. Nere aitonamonak, hemen, Azpeitian bizi izan ziren. Haien gorazarrez ere egin nahi izan dut erakusketa hau. Antxietaren etxe hau oso gogozkoa dut Nere kuadroak etxe honen kideko dira Etxe honek, nere kuadroekin kideko datorren isiltasun berezi bat du.
–Pittin bat pentsatzen egon ondotik, berriro arira detorkigu.
–Historia bat behar dut. Ni historia hori mamitzen ari naiz Ezagutu ditut nere arbasoen baserriak, mendiak, bideak, obartu naiz Ernio ingurnan bizi zirela. Erniok oso garrantzi handia du neretzat. Mendi hau geroz eta gebiago ezagutu nabi dut. Inguruotako jendeen izpiritu apaletan, bizirik da oraino ere antzina liluragarri harek ezarri zien zantzua.
–Pio Barolaren irakurtzeak, zertaz argitu zaitu?
–Ene bizitzan, Pio Baroja funtsezkoa izan da. Barojak paisajea ulertzen lagundu dit, pertsonak ezagutzen, baita gure Lurra berezia dela eta berari itsatsiak gaudela ere ikustarazi dit Don Pioren lanetan Altzateko Jauna dut gogozkoena.
–Goenaga Alkizako Otsondon, bakarrik, bere zakur leialaren laguntasana besterik gabe, gizarteari ihes egin nahirik?, herritik at? Zerk baltzatu zaitu Alkizako bakardadera?
–Bakardadeak badu alderdi txarrik ere, hitzak ahaztu egiten dira, oroimena moteldu. Ez noa inoren ihesi, hemen nago, hemen jarraituko dut bukaeraraino. Donostiako hiri handian jaiotzeak bultzatu nau Alkizako bakardadera. Hau agian, neure karakterrean daramadan arloa izaki; ez dakit, nik oroskopoan ez dut federik; baina jaiotegunari importantzia haundia ematen diot. Askotan pentsatzen dut Pio Baroja, Txillida eta Barandiaran jaio ziren egunetaz.
–Zure kuadro askotan hutsartea nabari da, hutsarte isila.
–Gauza hoiek hor daude isilik, Jendea ohar dadin, hutsarte isil horretan parte har dezan. Lan hau Donostian egitea ez da posible, horregatik nago Alkizan. Ez dakit ulertzen didaten, ni beste mundu batetan bizi naiz. Lurraren kemen zentzukorra behar dut. Zuek diozuen "hutsarte isil" hori ez ezik, bizi beharra ere agertzen dut. Mendebaleko larritasuna maiteago dut Ekialdeko patxada baino; nere "isiltasuna", bella isila da. Nik lur gainean ipintzen ditudan txotxak, sokak eta harriak ez daude bakarrik, haien artean, ni ere hantxe nabil. Gaur hotsik dauden bitartean lehen jende asko ibili ohi zen. Nik izeki dudan leihatila zahar horretan, gizonaren atzaparren zantzua ageri da, hots zerbait biziduna, antxinatea eta gaurkotasuna.
–Solasaldi honetan gauzak argi agertzen dizkiguzu, baina gaizto ahal da zure obra bere osotasunean konprenditzea?
–Zail egingo zaio bai, kotxearen zarata eta burrundaz 80 belozidadean datorrenari. Lan hauk gauaren isilean eginak dira, kontzentraturik, erne, buruargi etorri behar du hemendik zerbait ganorazkoa eraman nahi duenak. Jendeak zer konprenituko duen zer ez duen, pentsatzen ez nahiz egoten: egin behar dudana ahalik ondoena egiten saiatzen naiz. Ni neure ikuspegitik ari naiz gure nortasuna ezagutu nahirik. Lehen esan dizuet, prehistoria, mitologia etab oso gogozko ditudala.
–Zigarro keak eztul batzuk eginarazi dizkigu, solaskideon artean gero eta berotasun handiagoa. Halako batez nondik nora ez dakigula: "hi Goenaga, artistaren ogibidea, erosoa ahal duk?
–Nere bizitza osea loturik zegok. Guztia behar diat, zerbaiten bila ari nauk. Nire obra, galdera gehiago duk eratzuna baino. Diruagatik ezer ez, artista soziedadearen aurka doana duk. Eta ez zak pentsa diruz bapo horniturik gabiltzanik.
–Gipuzkoakoa artea ahul samar dabilela berriki irakurri diagu.
–Bai zera, sekula bezain indartsu zegok. Etorkizun ona dik arteak Gipuzkoan.
Halabiz gure aldetik ere. Goenagaren erakusketa Antxietaren etxean ikusteko erosotasunik izan ez duen irakurlea bihoa Durangora datorren azaroan.
ANATSAN
7

GaiezKulturaEkitaldiakErakusketakBesteak
GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakGOENAGA4
PertsonaiazGOENAGA4
EgileezANATSAN1Kultura

Azkenak
Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


2025-09-08 | Aimar Lopez
Istilurik gabe baina normaltasunik gabe ospatu dute bertze behin Alarde eguna Hondarribian

Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».


2025-09-08 | ARGIA
Israeli armak salerostea debekatzeko dekretua iragarri du Espainiako Gobernuak

Pedro Sánchez Espainiako presidenteak adierazi du, legez arma-blokeoa ezarrita, presioa eragin nahi dutela Benjamin Netanyahurengan. Sánchezek deitoratu du nazioarteko komunitatearen zati baten “indiferentzia” eta Israelgo Gobernuarenganako... [+]


Bayrouren gobernua erori da Frantziako Asanblean eta estu da Macron

Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]


2025-09-08 | Axier Lopez
Argentinako ultraeskuinak lehen kolpea jaso du haustekundeetan

Peronismo klasikoak Buenos Aires probintziako hauteskunde legegileetan botoen %47,2 lortu du. Javier Mileiren La Libertad Avanza hautagaitza 13 puntura geratu da (%33,7). Emaitza esanguratsua da bozka emateko eskubidea duten argentinarren %38 Buenos Aires probintzian biltzen... [+]


‘Esnatu ala hil’, kaleko euskaltzaleentzako liburua ondu dute Goikoetxeak eta Iurrebasok

Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude