Gazteak Gara


1971ko abuztuaren 15ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gazte talde bati elkarrizketa
Gazteak Gara
Herri honetan ere besteetan bezala, baditugu gure arazoak, baina behar bada orain arteraino beintzat, bakoitza geure aldetik ibili gara, eta horrela ez dago erantzun jator bat ematerik gure problematikari.
Jakin dudanez, ba da gazte talde bat, aspalditik zerbait egin nahirik dabilena.
Horregaitik nere jakin-nahiak bultzata eta talde honen asmoak herriari agertu nahirik, beren biltokira azaldu naiz.
Harrituta gelditu naiz leku hau ikustean, ez bait dut ezagutu ume nintzala hainbat jolas egin nuan kantzel zaharreko gela ilun hura... Horrelako dotore ipintzeko hartu dituzten lanak ikusiaz, aurrerako asmo handiak izango dituztela derizkiot.
Nere nahiak agertu ondoren, heldu diogu alkar-hizketari.
G. Zerek bultzata ekin zenioten lanari?
E.–Beharbada lehendabizi bakoitzak geure problema batzuei erantzun bat eman nahirik elkartu ginan, geure jakin-nahi batek, geure osatu-nahi batek bultzata. Baina laster konturatu gara gure arazo hauek gizarte osoarenak direla eta erantzuna ere herri mailan, gizarte mallan, eman behar diogula edo saiatu egin behar dugula behintzat.
G.–Zertan finkatzen da zuen helburu nagusia?
E.-–Gazteen balore denak, ahal dugun alde guztietatik ilartu eta indartzen joan, heziketa oso batera iristeko.
G.–Noren babesean sortutako taldea da? Nork utzi dizute lokal hau?
E.–Lokal hau Parrokiarena dugu eta bere babesean dagoen elkarte bat izango da. Gu gazteok izango gara arduradun.
G.–Aspaldi honetan euskal-jakintza alderdia ilun xamar dagoela nabari dugu Azkoitian, alde honetatik ezer egiteko asmorik ba al duzue?
E.–Bai, elkarte honen barruan talde berezi bat izango da alderdi hau, landuko duena. Badago zer egina eta asmoak ugari ditugu, geroak esango digu egi bihurtzen diran ala ez.
G.–Beste zerbait egiteko asmorik bai ahal duzue?
E.–Lehenago Euskal-Jakintzarekin esan duguna bezala, beste talde batzuek ere sortzeko asmoetan gara, horrela bakoitzak gogozko duan bidetik lana egin dezan, Arte (margoketa, musika, argazkia etab.), Zine Forum, Kirol etab.
G.–Kanpora begira noiz hasiko zerate?
E.–Esan genezake lehendabiziko urratsa emana dugula. Igaro dan astean hitzaldi bat antolatu genduen, sendagile ezagun batek drogari buruz hitzegin zigun eta gazteak ondo erantzun zuten. Udazkenerako beste gauza batzuek pentsatuak ditugu; gazteen aste bat, herriko gazte batzuen arte-lanen erakusketa, hitzaldi batzuek etab.
G.–Elkarte hau talde txiki batentzat izango al da, ala nahi duten guztiak izanen dute sarrera?
E.–Gaurko gizartean gero eta gehiago ikusten da elkartutako lan baten beharra, gainera hasieran agertu ditugun asmoak aurrera eraman nahi baditugu, ezin gera talde txiki batean geldi. Gure Elkartearen ateak, nahi duten herriko gazte guztientzat zabalik izanen dira.
Oraindik luzaroan jardun genduan hizketan, baina uste dut agertu danarekin garbi ikusten ditugula Elkarte honen asmo nagusiak. Txalogarria benetan egin nahi duten lana. Herriko gazteak erantzun jator bat emango diogulakoan nago. Ez ditezela behintzat beste asko eta asko bezala laguntza ezean gal.
KEZKA
8

GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaMugimenduak
EgileezKEZKAGizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude