SIADEKO: Euskalerriaren Alde Lanean


1969ko abuztuaren 17an
Siadekokoei elkarrizketa

Elkar-Bizitzaren Aurrerapena
SIADEKO: Euskalerriaren Alde Lanean
Bizileku degun gizarte onek elkar-bizitza orren aurrerapena ekarri digu, bai jakintza bidean eta bai salaketa bidean ere. "Industri-Gizartea" izenez ezagutzen degun gure gizarte onen ekiñak piztu du, ta bultza orrek bein ere amestu etziran bidetan aurrera garamazki.
Gure erriaren artu-emanetan jarri geran orduko, egundoko irrika esnatu digu gizarte-jakintza deritzan jakite ori beren lanbide ta ikasgai bezela artu duten ekintzak. Ta alor orretan lanean ari diranen artean, or degu SIADECO izenekoa. Erderazko elkarte onen letrak (Sociedad de Investigoción Aplicada para el Desarrollo comunitario esan nai du), ta bere erderazko izen orren mamia oso euskalduna gerta zaigu. Bereala jarri gera izketan talde ortako lagun batekin:
–Noiz sortu zan SIADECO?
–Donostia'n "Guzion Aurrerapenari" buruz eman ziran saioak ezkero. Saio oiek, Marco Marchioni italiarrak eman zituan I967'garren urtean.
–Zeintzuk osatzen dezue talde ori?
-Gizarte-Laguntzaille dan emakume batek iru Gizarte-zalek, Industri-Injeniadore batek, eta Diruketa-Zale batek. Ta auen lagun, bi arkitekto.
–Iru gizarte-zalek sail berean lan egiten al dute?
–Ez. Bakoitzak bere lan-leku berezia du. Errietako Bizilagunena du bere kezka, batek. Besteak, lurlangintza darabilten nekazarien ardura artu du; ta irugarrenak, arrantzaleen azterketa du bere lanbide.
–Ta eraikille edo arkitektoak, zer ?
–Oiek erri-antolaketan diardue beren aldetik.
–Talde au sortzeko zerk zirikatu zinduzten ?
–Joan-joanean bizi bait-gera. Gerokoa gaurkoaren oso bestelakoa izango da. Ta aldaketa ortarako prestatzen asi bearra degu gai guzietan. Baita eliz-artzaintzan ere. Talde orren lagun baitira apaiz batzuek ere. Gure azterketa-lana, geroko aldaketa ori ezagutzen saiatzea da. Ta au sail guzietan egin bearra degu. Lenengo aldi onetan, gauzak ala etorri diralako, uri-antolaketa galan saiatu gera.
–Nolatan esango al zeniguke?
–Gaurko uri edo erri batek eskatzen dizkigun konponketak aztertu bear ditugu aurrenengo. Erriak zabaltzen, azten, aunditzen ari zaizkigu beren biziguneko une jakin batean. Eta une ontan beren antola-bideak mugatu ta zeaztu bearrean arkitzen dira. Gerora bidean ari dan aldaketa orren zuzenbidea, ezin diteke bat-batean mamitu. Sakon ikusi bear da une ta inguruko guzia.
-Nunbaiten egin al dezue lan ori?
-Ernani ta Zarautz'en, azterpen ori egiteko eskatu ziguten, erri oietako Udal edo Aiuntamentuak. Oraintsu bukatu degu ere, Usurbil'go azterpena. Ta astekotan gera Ordiziari buruzko beste ikerpen bat ere.
-Nola jokatzen dezue zeron egiñean?
-Orain arte, ikusi degunez, lendik bilduak zeuden zeaztasun eta xeetasunak artu ta oiñarri oien bidez lan egin da. Baiña, gure ustez, len egindakotik eten da lan-gai berriak aztertu bearko dira. Geroa degu gure lan-gai; ez lengo edestia ta kondaira.
-Ta nola mamitzen dezue paperean kontu guzi ori?
-Era askotako galdekizun bidez. Izenak, etxeak eta abar izendatu ta gero, beste errioiñarri diran ereztasunak kontuan artzen ditugu. Ta au tajuz burutzeko, gizonak aztertu bear ditugu nai ta nai ez. Auek artu ta akulatzen bait-dute aurrerapen ori.
-Argibideren bat eskeiñiko al zeniguke?
-Erri atzeratu batzuek, adibidez, erri aurreratuk ikusi ondoren, auen bide berak lorratu nai izan dituzte. Baiña bereala ikusi dute, erri oietako giza-emakumeak neurri berdiñekoak etzirala. Ta orregatik, artu zuten eredua etzala beren errietako egokoa. Onelakorik gerta eztakigun, arretaz miatzen degu, nolako bizilagunen gorakada dakarren erri bakoitzak; nolako jakintza-mailla duten eta nolako bizibideak dituan alde bakoitzak.
Lenbiziko azterpen onen ondoren, zer eginbide sortzen zaizue?
Erri bakoitzaren Diruketa-lorra miatzea. Lenbizi "nekazari-arteko galdekizuna" egin oi degu; bigarren, "industri-galdekizuna" ta irugarren "serbitzuen galdekizuna". Geroago, "famili-eredu galdekizuna", "jan-edan-erabilli-galdekizuna"'ta abar... egin bearko diralakoan gaude.
-Ze zabalerako lurraldeak aukeratzen dituzue zeron lanerako?
-Oraingoz, Gipuzkoa barruan bakarrik ari gera lanean. Gerora, Euskalerri osoa artu nai genduke, azterpen ontarako.
Ta gaurko Gipuzkoa'ren egoera nolatan ikusten dezue?
Lenbizi, errien-antolaketa saillean, aurreratu-samarra dagoela ikusten degu. Egin-gai edo "Plan" bat asteko, erri asko bidean asita daude. Ta zenbait errik beren egingaia burutua dute. Bizilagunen elkarganatzea oso egoko egiña dala ikusten degu. Ezpaiditugu erri aundiegitan bilduak; baizik-eta erri erdi-aundi ta txikietan banatuak. Ta au oso mesede aundikoa zaie elkar-bizibiderako.
-Ta Erriko Etxeak nola erantzuten dizuete?
-Geroago ta obeto konturatzen ari dira, "egin gai" edo "plan general" bat zer dan.
-Ta gaur arte artu dezuen lan orretzaz gaiñera, zer geiago egin nai zendukete?
-"Eliz-Artzaintza" sailla aitatu dizuet lenago. Euskeraren gizarte-mailla ere ikusi bearra genduke. Gipuzkoa'n ugaltzen ari diran Alkartasunekin ere, egon nai genduke. Auetako batzuek, izan ere, buruauste aundiak artu dituzte beren gain; eta onek, giza-bizitzan aso kabitzen du.
-Beste adibiderik?
-Lantegi aundietako arazoetan, geroko egunetan zer lan-leku eskeiñiko diran asmatu bearra dago, Pioi-langintzako eskein aundia baletor, lan berezia egiten duten espezialistak, erbestetara jo bearko luteke lan billa. Emengo langilleak gogoko ez dituzten lan-lekuak ugaltzen ba-dira, kanpoko langilleak ekarri bearko dira... Guzia kontuan artu bearra dago ta kontu orrek esdatzen diguna mugatu... Sortu ditezken aldaketa-artean, ikergarria litzateke, lan-gaia aldatzea. Diruketa-sailla ere, oso begiratu bearra da. Beste lanbide batzuek asmatzeak nolako bizi- mailla ekarrilo ote luteke?... Itz batean, azterpen eta ikusketa guzia, erri bakoitzeko giza-emakumeei ondo begiratuta, antolatu bear da.
–Ta diruz nola zabiltzate? Zuen bezeroak ba al dakite zuen lana zenbat kostatzen dan? Lana... ta langilleak eta... saiatzeak eta... antolaketak ?
-Or degu gure akatsa. Azterpen eta ikasketa auek, oso garestiak dira. Esate baterako, Usurbil'go azterpenak, 400.000'00 pezeta kostatu dira.
J. A.
14

GaiezGizarteaBesteak

Azkenak
2025-05-29 | Gedar
Cintruenigon, besoz beso mobilizatu dira Frente Obrero eta Vox

"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.


2025-05-29 | Hala Bedi
Zahartzearen negozioa agerian utzi dute Gasteizen

Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.


Fusionatuko diren bi ikastetxeren proiektu berria argitzeko eta adosteko eskatu diote gurasoek Jaurlaritzari

Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute datorren ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Gutxienez zazpi migratzaile hil dira, Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


2025-05-28 | ARGIA
Hiltzeko laguntza jasotzea baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanbleak

Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Eguneraketa berriak daude