Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea. Italia iazko urrian hasi zen Mediterraneoan atzemandako etorkinak Albaniako zentroetara bidaltzen; Erresuma Batuak, ordea, ez zuen migratzaileak Ruandara deportatzeko plana gauzatzea lortu.
Migratzaileen deportazio masiboa mundu osoko geroz eta herrialde gehiagoren agendetan presentzia handiagoa hartzen ari da. Horren adierazle dira EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuak, hain zuzen, etorkinak kanporatzeko politikez mintzatzeko herrialde horietako Barne eta Migrazio ministroak bildu baitira asteartean, Kopenhagen. Bileraren ondoren, Magnus Brunner Europako Batzordeko Barne eta Migrazio komisarioak adierazi du "zorionez, aldaketa bat" egon dela bileran egon diren ministroen ikuspegian: "EBko herrialde gehienek bat egiten dute migratzaileak deportatzeko neurriak gogortzearekin".
"Hiru urte daramatzagu gisa honetako bilerak egiten, baina hasieran inor gutxik kontuan edukitzen zuen guk esandakoa. Orain babes handia izaten ari gara", azaldu du Kaare Dybvad Danimarkako Migrazio eta Integrazio ministroak. Danimarkan agintean dagoen gobernu sozialdemokratako kidea da Dybvad, egun Europako Batasuneko Kontseiluaren presidentetzan dagoena –sei hilabetean behin txandakatzen dute presidentetza EBko estatu kideek–. Besteak beste, Italiako lehen ministro Georgia Melonik Albanian egindakoari jarraiki, Europako Batzordeak begi onez ikusten du migratzaileentzako zentroak eraikitzea.
EBko estatu kide guztietan eskuin muturreko ideiak nahiz eskuin muturreko alderdi politikoak izaten ari diren igoerarekin, ez da harritzekoa migratzaileen aurkako politika gogorrek babes handia izatea Europako Batzordeko Barne eta Migrazio ministroen arteko bileretan. Neurri horiek babesten dituzten herrialdeen zerrendara azkena batu dena Alemania izan da, presidentetzan hiru hilabete eskas daramatzan Friendich Merz CDU Batasun Kristau-Demokratako buruarekin. Hain zuzen, Kopenhagera heltzean, Alemaniako Barne ministro Alexander Dobrindtek jakinarazi du babestu egiten dutela migratzaileentzako zentroak eraikitzea, "beharrezkoak eta berritzaileak" baitira.
Migratzaileak kanporatu, baina nora? Italiaren eredua
Brunnerrek adierazitakoak jakitera ematen du EBko estatu kide gehienak ados daudela eta migraitzaileak deportatzeko neurriak gogortzea beharrezkotzat dutela. Baina, nora kanporatu etorkinak? 2024ko urrian, Italiak bidalitako lehen migratzaileak iritsi ziren Albaniara: hamar bangladeshtar eta sei egiptoar, guztiak gizonak. Bi estatuetako gobernuek eginiko akordioak zehazten du Albanian eraikitako zentroek Mediterraneotik heldutako migratzaileak identifikatzeko eta kontrolatzeko balio dutela, eta handik kudeatzen dituzte migratzaileen asilo eskaerak. Ezezkoa bada, euren herrialdera itzultzen dituzte, Italiako Gobernuaren arabera.
Hamasei migratzaileak Albaniara heldu eta bi egunera, Erromako Auzitegiak horiek guztiak "berehala" Italiara itzultzeko agindu zion Erromari. Aginduari muzin egin eta migraitzaileak kanporatzeko Albaniarekin adostutako akordioari bira bat eman zion Melonik: hasieran, zentroetara Italiako kostazainek Mediterraneo itsasoan aurkitzen zituzten pertsonak bidaltzen zituzten soilik; Italiako lehen ministroak eta bere taldeak martxoaren amaieran dekretu bat onartu zuten, ordea, zeinak Italian modu irregularrean dauden etorkinak zentroetara bidaltzea baimentzen duen.
Erresuma Batuaren saiakera
2022ko apirilean, Erresuma Batuko orduko lehen ministro Boris Johnsonek (2019-2022) eta Ruandako presidente Paul Kagamek Mantxako kanala gurutzatzen duten asilo eskatzaileak azken horretara deportatzeko migrazio plana adostu zuten. Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak, ordea, ebatzi zuen plan hori legez kanpokoa zela, Ruandan deportatutako migratzaile horien segurtasuna ez litzatekeela bermatuta egongo argudiatuta. Johnsonek dimisioa eman eta haren kargua hartu zuten Liz Truss (2022-2022) eta Rishi Sunak (2022-2024) kontserbadoreek ere egitasmoaren alde egin zuten, 2024ko uztaileko hauteskunde orokorrak iritsi ziren arte.
Boz horietan lortutako emaitzekin, Alderdi Laborista gobernura iritsi eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministro izendatu zuten. Hauteskunde kanpainan zehar Starmerrek hitzeman zuen boterera iritsiz gero, migratzaileak Ruandara deportatzeko plana bertan behera utziko zuela, eta hala egin zuen gobernura heldu eta bi egunera, 2024ko uztailaren 6an.
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Flotillako euskal ordezkaritzaren prentsa lantaldeko Ana Casconek ARGIAri baieztatu dio informazioa. Lau euskal herritar abiatu ziren Bartzelonatik Gazara bidean Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenean: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (euren abizenak ez ematea erabaki dute).
Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.
Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".
2025eko uztailaren 12an izenpetu zuten hiru aldeen arteko Bougivaleko Akordioa, irlaren etorkizun instituzionala adosteko asmoz. Frantziako Estatuaren "instrumentalizazioa" salatzean gain, FLNKS alderdi independentistak argitu nahi izan du beraiek izenpeturiko dokumentua... [+]
Arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean mobilizatzera deitu dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. EHUn ere antolatu dituzte mobilizazioak.
19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik.
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.
Nazio Batuen Erakundeak Israelgo legez kanpoko kokalekuetan negozioak egiten dituzten enpresen zerrenda berritu du. 68 lantokiren izenak gehitu ditu, eta tartean dago CAF. Beasaingo enpresak egun bat lehenago argitaratutako agirian zioen Jerusalemgo tranbiak “giza... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]
2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]