Askatasunaren Ontzidia berriz saiatuko da Gazako blokeoa apurtzen: Handala ontzia martxan da

  • Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia) igande goizean abiatzean. Ynet Israelgo hedabideak jakinarazi du Israelek Gaza hegoaldean egin nahi duen "hiri humanitarioa" eraikitzeak gutxienez urtebete hartuko lukeela, eta herrialdeko lehen ministro ohi Ehmud Olmertek adierazi du konzentrazio esparru bat litzatekela.


2025eko uztailaren 14an - 09:34
Azken eguneraketa: 11:28
Handala itsasontzia, Sizilatik (Italia) abiatu ostean. Askatasunaren Ontzidia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maiatzaren bukaeran GHF Gazako Fundazio Humanitarioak zerrendan laguntza humanitarioa banatzeari berrekin zioenetik, gutxienez gutxienez 700 hildako egon dira janaria banatzen ari zirela. Horren aurrean, aurreko hilabeteetan Palestinan lurreratzea lortu ez zuten Conscience eta Madleen itsasontzien ondoren, saiakera berria egingo du Askatasunaren Ontzidiak Handala itsasontziarekin, Siziliatik abiatuta.

Itsasontziaren izenak marrazki bizidunetako pertsonai palestinar batean du bere jatorria: "Handala hankutsik ibiltzen den haur errefuxiatu bat da, injustiziari bizkarra eman diona eta hala egiten jarraituko duena Palestina aske izan arte". Itsasontziak "haren espiritua" du, nazioarteko ekimenaren arabera.

Maiatzaren hasieran, nazioarteko 50 ekintzaile zeramatzan Conscience itsasontzia dronekin bonbardatu zuen Israelek, Maltatik gertu. Ontziratzeko zain zegoen Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarrak ARGIAri telefono elkarrizketan azaldu zionez, erasoaren unean tripulazioa zegoen soilik ontzian; ekainean, berriz, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura zegoela Israelgo armadak Madleen itsasontzia bahitu eta bertan zihoazen hamabi ekintzaileak Israelgo portu batera eraman zituen, ondoren bakoitza bere jatorrizko herrialdera bidaltzeko.

"Hiri humanitario" ala konzentrazio esparru?

Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek joan den astean iragarri zuen Gazako bi milioi palestinarrak zerrenda hegoaldean eraikiko luketen "hiri humanitario" batera lekualdatzeko asmoa dutela, Rafah hiritik gertu. Ministroaren arabera, hiri horretako hondakinen gainean "eremu humanitario" berri bat eraiki nahi dute, eta hasieran 600.000 errefuxiatu hartuko balituzke ere, euren helburua da Gazan bizi diren palestinar guztiak hartzea. "Eremu humanitario" hori "zaintzeko" ardura Israelgo armadak izango luke, eta hirira sartzeko segurtasun kontrol bat igaro beharko lukete palestinarrek, "Hamaseko kideak" ez direla egiaztatzeko.

Bada, Ynet Israelgo hedabideak jakinarazi du "hiri humanitario" hori eraikitzeak gutxienez urtebete hartuko lukeela, eta 10 eta 15 bilioi euro arteko gastua suposatuko lukeela. Aurreikuspen hori ez da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren gustukoa izan, hedabidearen arabera, armadari "azkarragoa eta merkeagoa" izango litzatekeen plan bat osatzea eskatu baitio.

2006 eta 2009 urteen artean Israelgo lehen ministro izan zen Ehmud Olmerten aburuz, hiri hori "konzentrazio esparrua" izango litzateke, The Guardian egunkari britainiarrari eginiko adierazpenetan adierazi duenez: "Palestinarren garbiketa etnikoaren parte izango litzateke".

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askatasunaren Ontzidia
Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


Israelgo portu batera heldu da Askatasunaren Ontzidia, eta aktibistak deportatzen hasi dira

Atxilotutako hamabi ekintzaileetako batzuk beren herrialdeetara bidaltzen hasi dira, baina zortzik uko egin diote deportazio dokumentuak sinatzeari. Astelehen goizaldean bahitu zuen Israelek Madleen itsasontzia nazioarteko uretan, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura,... [+]


Israelgo armadak Askatasunaren Ontzidia bahitu eta aktibistak atxilotu dituela salatu dute

Gazara laguntza humanitarioa eramateko, duela astebete abiatu zen Madleen itsasontzia Sizialiatik (Italia). Askatasunaren Ontzidiak salatu du nazioarteko uretan zihoazela gelditu dituela Israelgo armadak, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura. Israelera eraman dituzte... [+]


Nazioarteko aktibisten martxa egingo dute Egipto eta Gaza arteko mugara, euskal herritarrak tartean

Ekainaren 13an hasita 50 kilometroko martxa egingo dute hiru egunez Egiptoko Sinaiko basamortuan barrena Rafahko pasabidera arte, Gazako muga irekitzea eta genozidioa gelditzea exijitzeko. Momentuz munduko 32 estatutako 1.000 pertsona inguruk eman dute izena, horien artean... [+]


23 eurodiputatuk Europar Batasunari eskatu diote esku hartzeko Askatasunaren Ontzidiaren alde

EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia Maltako Gobernuarekin negoziatzen dabil, itsasontzia hango portu batera eramateko

Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]


2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


“Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu”

Hiru militante euskaldun ari dira parte hartzen Askatasunaren Ontzidian, Turkiatik Gazara laguntza humanitarioko 5.500 tona material eraman nahi dituen nazioarteko ekimena: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Apirilaren 18an hartu dute Bilbotik... [+]


Askatasunaren Ontzidiak Israeli leporatu dio irteera gelditu izana

Gazara doan Adkeniz itsasontziaren irteera eragozteko Israelen ahaleginek beste traba bat jarri dute. Gazako itsas-blokeoa hautsi nahi duen misioaren paturako behin betikoa izan liteke.


“Ontzidia ez da ostiralean irtengo, baina irtengo da. Ari gara gauzak prestatzen”

Istanbul. Apirilak 25, osteguna.

Zazpigarren eguna Istanbulen. Arazoak bata bestearen atzetik jaso ditugu egun hauetan, eta esan behar dugu ostiralean ezingo dela abiatu Askatasunaren Ontzidia. Irtengo gara, baina ez orain. Presio izugarriak jasaten ari gara. AEBetatik,... [+]


2024-04-24
Gaza helburu duen Askatasunaren Ontzidiaren irteera berriz ere atzeratu da

Astelehen gauean iragarri zuen antolakuntzak ontzidia apirilaren 24an, asteazkenez, itsasoratuko zela, baina gutxienez ostiralera arte atzeratu dute irteera.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude