“Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu”

  • Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko irailaren 10ean - 07:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazara bidean da Global Sumud Flotilla, palestinarrei laguntza humanitarioa eman ahal izateko korridore bat irekitzeko eta sionisten blokeoa hausteko prest. Nazioartean elkartasun-uholdea jasotzen ari da ontzidia, besteak beste, unibertsitateetako ikasle-mugimenduen partetik: Europa osoan zabaltzen ari dira deialdi bat, Global Sumud Flotilla nolabait galarazten badute, unibertsitateak hartzeko eta blokeatzeko konpromisoa erakutsiz.

Euskal Herrian, Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak egin du bat deialdiarekin. Global Sumud Flotillak drone bidezko eraso bat jasan eta biharamunean, aldarri argi bat zabaldu du IAk: "Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu". "Israelgo Estatu terroristari eta genozidioaren konplize guztiei aurre egitera" deitu du berriz ere, hurrengo deialdietara adi egoteko eskatzearekin batera.


2026ko apirilaren 13
Irten da Global Sumud Flotilla Bartzelonatik
"Indartsu gaude, helburua argi dugu eta lortzeko asmoz goaz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.