Joanes Illarregik irabazi du Tafallako saioa, eta osatu da finala

  • Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 29an jokatuko den finalerako sailkapena eskuratu du Joanes Illarregik (528.0) Leitzako bertsolariak. Finala Nafarroa Arenan jokatuko da.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko azaroaren 17an - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tafallako Kulturgunean jokatu da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, ia 300 lagunen aurrean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Tafallako Udalaren laguntzarekin. Han, zozketak erabakitako ordenean, ondorengo bertsolariak aritu dira kantuan: Amaia Elzagoien Varela, Xabi Maia Etxeberria, Ekain Alegre Gil, Josu Sanjurjo Alzuri, Joanes Illarregi Marzol eta Xabat Illarregi Marzol. Zigor Gartzia 'Zian'ek aurkeztu du saioa, eta epaile lanetan aritu dira Cesar Etxeberria, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Patxi Barberena. 

Bertsolarien artean, Joanes. Illarregik eskuratu du puntu gehien (528), eta, horrenbestez, azaroaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako sailkatu da. Horrela gelditu da, zehazki, Tafallako saioko sailkapena:

1. Joanes Illarregi Marzol (528.0)

2. Xabat Illarregi Marzol (516.5)

3. Josu Sanjurjo Alzuri (486.0)

4. Xabi Maia Etxeberria (466.0)

5. Amaia Elizagoien Varela (427)

6. Ekain Alegre Gil (425.0)

Horrenbestez, argitu da zortzi finalisten zerrenda. Agoizko, Leitzako eta Tafallako finalaurrekoetako hiru irabazleei (Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregi) puntuazioaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Dagoeneko azken hitzordua hori baino ez da falta Nafarroako Bertsolari Txapelketa amaierara iristeko. Azaroaren 29an izango da, lehen aldiz, Nafarroa Arenan.

 


Bertsolaritza kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 27
Maria Jesus Berrotaran. Artzu baserritik mundura.
"Alardea publikoa izan zen Borja Jauregi alkateak saldu zuen arte"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...