Duela zonbait egun, Bruno Retailleau Frantziako Barne ministro berria lotu da “migrazio nahasmendu” deitu duen arazo premiatsuari. Estatuko prefetei manu argiak helarazi dizkie: tolerantziarik ez etorkinekin eta haiei begira lazo edo konplize agertzen diren egitura eta presunekin. Ordrea atxiki dezatela Frantzian, diziplina larderiatsua, “barne seguritate indarren” laguntzarekin –hau da, Polizia-instituzioa–. Garaia da agintariek beren gain har dezaten migranteen bereizketa, Xalbadorrek, duela 50 urte, oroitarazi zigun arren “gizona bada erreprotxurik gabeko,/ bidea libro behar lukela nahi lekurat joaiteko” (Mendian galdu direneri). Politikari handien diskurtso bortitz eta jendetasun gabekoak bat doaz eskuin-muturretik ufatzen duen haizearekin, eta mehatxu eta beldur giro orokorra areagotzen dute.
Beharrik familiaren babesa hor daukagula, pribilegiatuok, gerizatzeko, nahiz eta gure arteko intimitatearen goxotasuna ere noiznahi hauts lezakeen hitz laidogarriren batek. Gogoan dut, bereziki, duela bi aste, 100 urtera heldua zen amatxiren ehorzketan, ahaideak kontsolamendu beharretan ginela eta, apezak erran digula guretzat “eta askorentzat” izanen dela salbamena, eta ez, haurrean entzuten nuen bezala, guretzat “eta guzientzat”. Aldaketa liturgiko hori justifikatzen omen dute Bibliaren itzultzaile zorrotzek, eta ulertu behar omen da “asko” eta “guziak” ez dela hain ezberdin, baina halere, nola ez lotu kanbiamen hori inguruan nagusi den solas garbitzailearekin? Xalbadorrek, berriz, idatzi zuen “gu guzientzat hil izan zela Jesus kurutze batean”.
Beharrik hor dugula, gurean, kultura herrikoia, kolektiboki gogoetatzeko gainditzen gaituenaz. Nahiz eta gure ohiko plaza ikusgarrietan ere nagusitzen ari den funts handirik gabeko leuntasun orokor bat, Peio Berterretxek bere Master lanean berriki azaldu duenez.
XIX. mendeko ikuspegia daukat, literatura eta, oro har, artearen baitan ikusten dudalako gure salbamen bidea
Beharrik hor dugula, bestalde eta oroz gainetik, artea, erlijio baten antzera iluntasun orokorraren bidea argitzeko gai dena: urriaren 18an Artedramak emandako Miñan antzerkia ez ote da izan otoitz eragile bezain ekintzailearen irudikoa? Badira arte-obrari neurri transzendenterik eman behar ez zaiola erraten dutenak. Pierre Bourdieu-k idatzi du ez dela gehiago “irakurketa liturgikorik” egin behar, eta Roland Barthes-ek zioen literatura dela “irakasten dena, eta kitto”. Haien ildotik, anitzek esplikatu dute literaturaren didaktikari utzi behar zaiola literatura zer den azaltzeko ardura, literaturak ez duelako deus sakraturekin ikustekorik: objektu bat baizik ez liteke, zientifikoki disekagarria. Egia erran, ez nuke nahi nik modu profanoan irakasten dudana, hainbat teoria serios eta konplexutan oinarritua, izan dadin literaturaren buru-buztana. Hain zuzen ere, kurtsoak hasi eta bukatu ohi ditut ikasleei erranez kontatuko dudana eta kontatu dudana bigarren planoan ezarri behar dutela, beren buru-muinaren antolaketan, eta lehentasuna eskaini behar dietela, baitezpada, literatura onak beren barne sakonenean eraginen dien inarrosaldiei, karkaila askatzaileei edo korapiloei.
23 urterekin Parisko bazterretan nintzelarik irakasle, XIX. mendeko erromantizismo frantsesaren ezaugarriak zoin ziren erakusten, nerabe batek bota zidan: “Badakizu, anderea, Victor Hugo eta erromantizismoa zure garaikoak dira. Gu ez gara gehiago holakoak”.
Menturaz XIX. mendeko ikuspegia daukat, literatura eta, oro har, artearen baitan ikusten dudalako gure salbamen bidea. Moderno izatekotan eta literatura objektutzat hartzekotan, hauspo gisakotzat har nezake, ez askoren baina ororen baitako pindarrak gar bihur litzakeenak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]