Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari buruzko edozein zalantza propaganda errusiartzat edo konspirazio ultraeskuindartzat hartzen zuen.
Ekaineko G7aren gailurrean Biden galduta agertu zenean, Egiaren Ministerioko egiaztapen-agentziak bere defentsan aritu ziren lotsa barik. Bi aste geroago, presidentetzarako hauteskunde eztabaidan, Bidenek argi erakutsi zuen osasun mental arazoak dituela. Jarraian, azken bi urteetan Bidenen narriadura kognitiboa adierazten zuen oro Kremlineko edo eskuin muturreko propagandista gisa izendatu zuten berberek, hauteskunde presidentzialetarako hautagai demokrata aldatzeko premia adierazi zuten; New York Times-ek berak editorialera eraman zuen eskaera. Hortik aurrera, badakigu Bidenek, edo, hobeto esanda, maneiatzen dutenek, uko egin diotela hauteskunde lasterketa uzteari; nahiz eta behin eta berriz titularrak ematen jarraitu duen, besteak beste, Ukrainako presidenteari Putin deituta edo AEBetako presidenteordeari Trump.
Liberal eta aurrerakoi askoren tresna eskuin muturraren aurka borrokatzeko da haien gezurrak eta konspirazioak salatzea. “Antisistemen” kontakizuna desmuntatzeko establishmentak ahal duenean datu eta ustezko ebidentzia enpirikoak erabiltzen ditu, izan ere, atsegina da pentsatzea egia zure alde dagoela eta gauzak ondo ulertzen ez dituzten eta konspirazioen tentazioan erortzen diren pertsona arrunten irrazionaltasunari aurre egiten diozula. Halere, hori ipuin bat besterik ez da, eskuin erradikalak ez baitu gezurraren eta konspirazio teorien monopolioa. Establishment liberalak ere erruz erabiltzen ditu: errusiarrek munduko hauteskunde ia guztietako emaitzetan esku hartzen dute, Moskuk Europako kontinente osoa kontrolatzeko planak ditu, errusiarrek beraien kontrolpeko lurraldeak bonbardatzea atsegin dute, baita beraien esku dauden zentral nuklearrak ere. Are gehiago, eslaviartutako tartariar horiek beraien Nord Stream I eta II gasbideak bezalako azpiegiturak zartarazteko zaletasuna dute.
Patriarkatuaz, kapitalismoaz, inperialismoaz eta politika publikoez hitz egin ezean, borroka politikoa konspirazioen arteko lehia bilakatu daiteke
Boteretik bultzatzen diren gezurrak, manipulazioak eta konspirazioak ez dituzte horrela identifikatzen herritar gehienek. Gauzak, baina, aldatzen ari dira, gero eta biztanle gehiago sistemarekin haserre daudelako eta apurtzailetzat hartzen dituzten aukeren bidez adierazi nahi dutelako amorrua. Boteretik datozen gezur, manipulazio eta konspirazio guztiei gero eta arreta handiagoa jarriko diete, eta aldiz, salbatzaile bezala ikusten dituzten ustezko “antisistemenenak” ez dituzte ikusiko edo garrantzia kenduko diete.
Trumpistek Bidenen osasun mentalaren egoera ezkutatzeko hedabideek egin dutena ikusi dute eta, orain, arrazoi enpirikoa defendatzen dutenen arteko batzuk (sic) Trumpen autoatentatuaren ideia elikatzen ari dira. Konspirazionista liberal horiek kontatzen digutenez, Trump prest zegoen bere bizitza arriskuan jartzeko espazioaren/denboraren kontrolaezintasunetik ausaz hil zezakeen bala batekin. Noiz eta inkesta guztiek gehiengoa ematen zioten unean. Hor dago arazoa, egun eskuin muturraren aurka ere populismo asko egiten dela. Demokratak vs. autoritarioak joko horretan, demokrata hitzak ezer gutxi adierazten du ez bada eskuin muturraren aurkakoa. Izan ere, patriarkatuaz, kapitalismoaz, inperialismoaz eta politika publikoez hitz egin ezean, borroka politikoa konspirazioen arteko lehia bilakatu daiteke.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]
Urteak ziren elkar ikusten ez zutela. Kalean elkarrekin topo egiten ez zutela. Egoera kanpotik ikusita, bi ezagun besterik ez ziruditen. Atzean daude, oso atzean, gaztaro hasierako urte bizi haiek, non kuadrilla bereko lagunak ziren. Non eguna eta batez ere gaua konplizitatez... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Herriko liburutegian, teknologiaren inguruko espazio ireki batean hartzen dut parte. Aurrekoan, haurrentzako robotika proiektu bat sortzeko Arduino plaka erabiltzen ikasi nahi zuten bi emakume gerturatu ziren, bata programatzailea, bestea ni bezalako kuxkuxeroa. Hirurak jarri... [+]
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]