Krisi klimatiko eta sozialak kolpaturiko mundu mailako testuinguruan, eta Leninen heriotzatik 100 urte igaro diren honetan, Kevin B. Andersonekin biltzeko parada izan dugu Bilbon. Soziologiako, zientzia politikoetako eta ikasketa feministetako irakaslea da Kaliforniako Unibertsitatean, eta Marx at the margins (Marx ertzetan, 2015) liburuaren egilea. Marxen eta Leninen idatzi eta irakaspenek egungo abagunea azaltzeko duten balioaz eta gaurkotasunaz galdetu diogu.
Marx ertzetan liburuan langile klasearen deshumanizazioarekiko erresistentziaz ari zara, Kapitala-ren arabera orduan determinatzen baita subjektu iraultzaile moderno gisa. Baina noiz ez da marxismoa humanista?
Marxek deskribatzen du giza harremanak nola dauden kosifikatuta. Kapitalismoa ez da soilik esplotazioa, deshumanizazioa ere bada: soldatak oso altuak izango balira, nagusiek ez lukete hainbeste plusbalio eskuratuko eta, hala ere, kapitalistentzat lan egiteak, kapitalismoaren lan egiteko eran, deshumanizatzailea izaten jarraituko luke.
Marxi egotzi izan zaio historiaren ikuspegi lineala, eurozentrikoa, determinista eta ekonomizista edukitzea. Baina mendebaldekoak ez diren gizarteei begiratzean, aurreko beste baldintza batzuk aurkitu zituela diozu. Gaur egun existitzen al dira gizarte horiek?
Badaude oraindik hutsune edo tarte ez-kapitalistak, edo gutxienez hain kapitalistak ez direnak. Bizitzeko modu hauetako batzuk kapitalismoa baino lehenagotik datoz, langileek ez zituzten guztiz ahaztu hiri-eremu eta fabriketara mugitu zirenean. Adibidez, AEBetan eta mundu anglo-saxoian sindikatuei “gremio” deitzen zieten, Erdi Aroko instituzio feudalari bezala. Horrek harreman sozial aurre-kapitalistarekiko nostalgia adierazten du, harremanak hain atomizatuak, hain inpertsonalak, ez zirenekoa. Baina Marx ez da erromantikoa, Manifestu Komunista-n hori ere kritikatzen du.
Corpus teoriko marxista nahikoa dela uste al duzu genero eta arraza zapalkuntza, edo auzi ekologikoa azaltzeko?
Kontzeptu berriagoekin hitz egin beharra dago, noski. Generoari dagokionez, Marx uste baino askoz interesgarriagoa da. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari, eta emakumeen agentzia eta subjektibotasunari buruz, jendeak uste duena baino gehiago idatzi zuen. Hala ere, AEBetan behintzat, esan ohi dugu generoa, sexualitatea, eta LGTBIQ gai guztiak ezin direla Marx edo Engelsengan aurkitu.
“Mendebaldeko herrialdeak krisi sakonean daude: presidente neofaxista bat izateko benetako aukera dugu”
Eta ekologiari dagokionez ere, uste baino gehiago dago, Marx pentsamendua garatu ahala anti-teknologiko bihurtzen baita. Berak benetan ez du kapitalismoaren barnean aurrerapen posible gehiago ikusten, eta hori bere bizitzaren amaiera aldera idazten dituen koadernoetan aurkitu da batez ere.
Mendebaldeko egungo gizarteak, Leninek 1914an izan zuen krisialdiaren pareko zerbait behar duela uste al duzu? Ongizatea, garapen ekonomikoa… dena birpentsatzeko beharra?
Bai, Mendebaldeko herrialdeak, AEBak, Frantzia eta abar, krisi sakonean daude. Eta ez naiz arazo ekonomikoez soilik ari: presidente neofaxista bat izateko benetako aukera dugu. Bizi dugun momentu hau birpentsatu behar dugu egiaz. Gazako gerra adibide gisa hartuta, [Karl] Kautskyk edo [Eduard] Bernsteinek 1914ko gerran egin bezala jokatzen ari direnak ez dira gutxi: “Ez dago ongi, ez zaigu gustatzen”, esaten digute, baina ez dira gai oposizio argia egiteko. Beraz, bai, nolabaiteko momentu leninista edo marxista iraultzailea da honakoa, eta Rosa Luxemburg bezalako jendea ere gehituko nuke ideia horretara.
Leninen heriotzatik 100 urte igarota, zer uste duzu ikasi dezakegula harengandik gerraren inguruko narratibak eta gatazka inperialistak handitzen doazen garaiotan?
Hainbat gauza, egia esan. Lehendabizikoa dialektika da, ekarpen garrantzitsuak egin baitzituen. Bigarrena, inperialismoaren teoria. Nazio askapenerako mugimenduak abian daude oraindik, bai Euskal Herrian, bai Palestinan edo Rojavan. XXI. mendeko ezkerraren partetik joera dago pentsatzeko abertzaletasuna beti erreakzionarioa dela. Baina abertzaletasuna dialektikoki ikusi behar dugu, eta nazio askapenaren zein estatua suntsitzearen kontzeptuei lotuta.
Eta hirugarrenik, Espainian M15 bezalako mugimenduak egon ziren. Baina bost edo sei urte igarota, Gazako gerrarekin ikusi dugu Bernie Sanders, Jeremy Corbyn, Podemos eta antzeko ezker erreformisten mugak zein diren. Beraz, sistemari eta bereziki estatuari aurka egiten dion eta amorerik ematen ez duen oposizio iraultzaile baten beharra dago.
Lehen Mundu Gerran egin zuen bezala, egungo sozialdemokraziak gerrarako narratiba babesten duela uste duzu?
Gaur egun? Antzeko momentua da. Argi dago ez dela Lehen Mundu Gerra izan zen bezain une handia, zeinean milioika pertsona borrokatzera joan ziren. Baina antzekotasunak daude. Nahikoa heldua naiz eta Vietnamgo Gerraren aurkako mugimenduan parte hartu nuen. Orduan ere, liberalak isilik mantendu ziren denbora luzez. Esparru pribatuan gurekin ados zeudela esaten ziguten, baina ezin zutela hori adierazi. Garai hartan ez ziguten “antisemita” deitzen, “komunista” edo “estalinista” baizik. Komunista edo estalinista ez bazinen ere eskuindarrek “itzuli zaitez Errusiara!” oihukatzen zizuten.
Diozunez, Mendebaldeko marxistek Lenini zor zioten marxismoaren “bihotz dialektikoa” berraurkitzea. Zerbait geratzen al da horretatik gaur egungo praxian? Ala marketinean eta post-politikan gabiltza Zizek-ek dioen bezala?
Oraindik asko ikas dezakegu Herbert Marcuse, Georg Lukács, Henri Lefebvre, nire mentore Raya Dunayevskaya edo C. L. R. James bezalako autoreengandik. Egia da orain marxistei lehen baina gutxiago interesatzen zaiela dialektika, baina uste dut hori ere aldatzen ari dela, bizi garen garaiaren adierazle. Mundu anglosaxoian filosofian eta zientzia sozialetan nagusi ziren positibismoa eta enpirismoa ahultzen ari dira; neoliberalismoaren ahultzearekin paraleloan doan zerbait da hori.
"Marx pentsamendua garatu ahala anti-teknologiko bihurtzen da, ez du kapitalismoaren barnean aurrerapen posible gehiago ikusten"
Garai onak dira pentsamendu kritikoarentzat, korronte marxistentzat eta filosofiarentzat? Ala metatutako ezagutza guztia galtzen ari gara, “ezjakintasun eta alienazio” garaietan murgilduta?
AEBetan ezkerreko jendearen batzar askotara joaten naiz. Alde batetik, 60, 70 edo 80 urteko jendea topatu dezakezu bilera horietan, eta bestetik, 15 eta 40 artekoak. Ez dituzu, ordea, 40 eta 60 urte bitartekoak topatuko. Belaunaldi oso bat falta da, neoliberalismoaren belaunaldia, marxismoarekin harremanik ez duena. Baina gazteak mugimenduan sartzen direnean, ez bakarrik teorian, baita antolakuntzan edo praktikan ere, esperientzia hori berreskuratu daiteke.
Zer diozu Gazako genozidioa salatu eta Netanyahuren erregimenari buruz lehendik zeuden ideiak birplanteatzen ari den AEBetako unibertsitateetako ikasle mugimenduaren inguruan?
1960ko hamarkadatik AEBetan egon den ikasle mugimendu handiena da, belaunaldi oso bat aurrerapausoa ematen ari da. Egia da epe motzean eskuinari mesede egin liezaiokeela. Gogoratu behar da sionistei baimendu zitzaiela ikasleak hiru orduz erasotzea, indar polizialak begira zeuden bitartean. Eta hori UCLA unibertsitate “liberalean” izan zen, ez Ku Klux Klan-eko talde baten aurka ari zen hegoaldeko ikastetxeren batean. Baina horrek, jendea ikaratu ordez, mugimendua indartu du. Irakasleen babesa bereganatu dute eta sindikatu gehienak ere su-etena eskatzen ari dira.
Israelen genozidioaren ondorioz Gazako biztanleak jasaten ari diren sufrimendu ikaragarriak, eta horren aurrean beren lurra mantentzeko hartu duten erabaki sendoak, erreakzio erraldoia eragin du, ez bakarrik AEBetan, baita mundu osoan ere. AEBak ez dira Palestinari babesa ematearen abangoardian egon, baina gauza batzuk aldatzen ari direla dirudi, eta agian ikasleen kanpaldi horietatik zerbait berria jaio daiteke.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]
Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Milaka pertsonaren inplikazioari esker, Ibaitik itsasora martxak lortu zuen Tuteran hasitako ibilbidea Hendaian burutzea, bidean Gazako genozidioaren eta apartheidaren konplize diren zenbait enpresatan salaketak egin ostean: CAF, M. Torres, Teva, Zara, Carrefour... Irailaren... [+]
Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako Herri Ekimen Legegilea (HEL) izapidetzearen kontra Eusko Jaurlaritzak oraintsu egin duen txostenaren kontra ehunka lagun mobilizatu dira larunbat goizean Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Pentsio minimoa lanbide arteko... [+]
Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.
Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]