Europako Parlamentuko hauteskunde kanpainan geundela, Iñaki Galdosek Berria-n artikulu interesgarria idatzi zuen azalduz EH Bilduk iragarri zuela Hego Euskal Herriak 1986ko erreferendumean NATOri emaniko ezetza defendatuko zuela Europan. Ondoren, Galdosek herrialde neutraletan eta ezker soberanistetako alderdietan gertaturiko aldaketa pragmatikoak gogora ekarri zituen. 2012an Eskoziako SNP NATOren aurka egotetik aldeko jarrera izatera pasatu zen. Logika horrekin, Galdos prest agertu da txuleta bat jokatzeko balizko euskal errepublikak independentzia lortuko balu, “gobernatzen duenak gobernatzen duela (...) NATOko kide izaten jarraituko genukeela txintxo-txintxo”.
Txintxo-txintxo horrek esan nahi du asumitzea gure erabakitzeko eskubidea eta soberania mugatuta daudela: ezin ditugu zenbait erabaki hartu Washingtonen borondatearen aurka, adibidez, NATOtik ateratzea nazioarteko harremanetan autonomia irabazteko. Askotan pentsatzen da sezesioa errazteko bidea dela jatorrizko estatuak dituen nazioarteko aliantzak eta menpekotasunak propio bezala mantentzeko borondatea agertzea.
Kontua da NATOko kideen artean, deskolonizazio prozesuak alde batera utzita, ez dela inoiz independentziarik gertatu. Ez zaude munduko lehenengo aliantza militarrean gero etxean sezesioak pairatzeko. Estatu berrien jaiotzak egintza geopolitikoak dira eta, horregatik, potentzien arteko lehiek zerikusi handia dute. Horrek ez du esan nahi sezesio-prezioa merkatzea ez denik estrategia bat, Euskal Errepublika posibleagoa litzateke baldin eta Europako integrazio prozesua sakonduko balitz demokratizatuz eta federalizatuz. Horrek esan nahiko luke Brusela Washingtonengandik autonomo egitea. Orduan bai, euskal errepublikak independentzia baino desanexio bat lortzeko aukera gehiago izango lituzke EBeko federazioan.
Mendebaldearen gainbeheraren eta ahuldadearen seinale da Washingtonek eta Bruselak beraien eragin esferako estatuak motzean lotu nahi izatea
Aipaturiko agertokia ez da erraza. Horregatik, Euskal Errepublika lortzeko bigarren agertoki posiblea ezin da baztertu: Mendebaldearen gainbeherak jarraitzea, sezesioetarako aukerak sortuko dituen anabasa geopolitikoa egon arte. Gainbeheraren eta ahuldadearen seinale da Washingtonek eta Bruselak beraien eragin esferako estatuak motzean lotu nahi izatea, adibidez, nazioarteko harremanetan autonomia nahi duten gobernuen kontra joz. Irakli Kobakhidze-k, Georgiako lehen ministro eta 2022ko Sabino Arana sariaren irabazleak, ondo daki. Ezer gutxirako balio izan die NATOn eta EBn sartzeko helburua konstituziora eramateak. Izan ere, Georgiako Gobernuak bultzatu du atzerritik dirua jasotzen duten GKEak eta hedabideak kanpoko interesen zerbitzura lan egiten duten erakunde bezala erregistratzera behartzen dituen legea. Mendebaldeko herrialde askok antzeko legeak dituzten arren, Washingtonek eta Bruselak ez dute gustuko Kaukasoko estatu txiki horrek hori egitea, beraien esku-hartzea herrialdean oztopatu dezakeela pentsatzen dutelako. Ondorioz, Mendebaldeko gobernuetako zenbait kidek legearen kontrako manifestazioetan parte hartu dute Tbilisin eta agintari georgiarrak kritikatu, mehatxatu eta santzionatu dituzte. Are gehiago, Olivér Várhelyi-k, Europako Batzordeko komisarioak, Kobakhidzeri telefonoz esan zion lege onarpenarekin aurrera jarraitzen bazuten georgiar gizartea gehiago polarizatu zitekeela eta horrek kontrolik gabeko egoerak sortu ditzakeela, egun batzuk lehenago Robert Fico-ri, Eslovakiako lehen ministro sozialdemokratari, gertatu bezala, tirokatu zutenean.
1980ko hamarkadatik EBko lehen ministro batek ez du horrelako atentatu garrantzitsurik pairatu. Baina, hedabideak Ficoren kontrako atentatua ia justifikatzera iritsi ziren, eta politikoki biktima jipoitu zuten. Fico ez baita txintxo portatzen, Ukrainako gerran negoziazioak eskatuz eta Israel palestinarren aurka egiten ari den sarraskia salatuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]