Hautsak harrotu zituen eta egunkarietako orri asko bete ere bai, luze eta luzaroan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legea berritzeko prozesuak. Joan den abenduan onartu zen legeak hezkuntza komunitateko partaide askoren haserrea piztu zuen, eta erresumina eragin zuen gaietako bat hizkuntza ereduena izan zen. A, B eta D ereduak indarrean segituko dute lege onartu berrian eta, ondorioz, eskolak ezin izango ditu euskaldundu herri honetan gehiengo diren haur ez-euskaldunak.
Pentsatzekoa da, beraz, herri askotan segi egin beharko dela D ereduan matrikulatzeko kanpainak egiten, eredu bat bezala bestea hautatzeko eskubidea duen gurasoa konbentzitzeko D eredua dela haurrak euskaraz ikasteko modu bakarra, bi hizkuntzaren jabe izateko bermea, eta hori oso onuragarria izango dela haurrarentzat, eta abar eta abar. Duela 30 urteko argudioak beste zelofan batean bilduta. Egia esan, nagi pixka bat ematen du, eta kezka eragin.
Kezka, aspaldian frogatu zelako A eta B ereduek emaitza oso kaskarrak ematen dituztela, eta D ereduak ere baduela zer hobeturik, eta ez gutxi. Etxean jaso ez edo erdizka jaso, eta eskolak ematen ez badu, nola garatu behar du haurrak euskara gaitasuna? Oso herri euskaldunean bizi bada, errazago (gutxienekoak dira herri horiek); baina inguru zenbat eta erdaldunagoan bizi, orduan eta zailago izango du. Eskolak ezin du berak bakarrik euskaldundu, baina pieza klabea da.
Anbizioa baino gehiago ezintasuna ikusten dut nik. Garai berrien izenean eta gogoeta prozesuen itzalean estaltzen ari garen ezintasun handi bat
Horiek denak jakinda, harrigarria iruditu zait Euskaltzaleen Topaguneak Nafarroan egindako ikerketaren ondorioei buruz Berria egunkarian, maiatzaren 2ko alean, Euskaltzaleen Topaguneko Oskar Zapatari eta Iñaki Sagardoiri egindako elkarrizketan jasotakoa. Gero eta aldeko gehiago izeneko ikerketari buruz ari ziren. Euskararen aurkako joerak Nafarroan gora egin duela eta, aldekotasuna landu beharra azpimarratzen zuten. Zubigintzaz, aliantzak josteaz edota adostasun handiagoa lortzeaz mintzo ziren ikerketaren ondorioetan, eta hainbat aldaketa proposatzen zituzten bai diskurtso aldetik baita praktikan landu beharreko lan ildoetan ere. Hezkuntzari dagokionez, hauxe zioten: “Funtsean, aipatzen duguna da kalitatezko hezkuntza eredu integral bat nahi dugula Nafarroarentzat, eta, guretzat, horrek ezinbestean esan nahi du euskararen unibertsalizaziora jo behar dela ikasleen curriculumean. Herritar guztion eskubidea behar luke euskara ezagutzea eta hori eskolan jasotzea. Badakigu, ordea, Nafarroan errealitate oso ezberdinak ditugula gaur egun, eta guk planteatzen dugun helburu horretara iritsi aurretik, egun ditugun euskarazko eredu guztiak sustatu beharko genituzke. A, B eta D ereduek jauzi bat egin dezakete kalitatean. Bakoitzak bere erronkak eta ezaugarriak ditu, noski, baina uste dugu unea dela denei bultzada emateko eta anbizioz jokatzeko (…)”.
Anbizioa baino gehiago ezintasuna ikusten dut nik. Garai berrien izenean eta gogoeta prozesuen itzalean estaltzen ari garen ezintasun handi bat. Ezina ekinez egina izan zen Lizarrako ikastolak 1990ean antolatutako Nafarroa Oinez festan erabili zuen leloa. Ezin hark anbizioa zeraman berekin: ekinaren ekinez gutxik espero duten helmugara iritsi baietz! Gaur, berriz, anbizio deitzen diogu ezintasunari eta helmuga non jarri ere ez dakigula gabiltza.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]