Gangster maritxuen banda

  • “Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
    Quentin Tarantino

    Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean) saiakera liburua argitaratu dute, zeinean gangster maritxuen pertsonaia profilak aztertu dituzten AEBetako eta Britainia Handiko zinean. 40tik gora film xehatu eta 100 ilustrazio inguru egin dituzte.

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gangsterren mundua bereziki maskulinoa da, eta agerikoa da testosteronaz betetako giroetan, besteak beste kriminalen bandetan, presondegietan, zentro militarretan edo barnetegietan, oso ohikoa dela kanon heterosexualetik oso urrun dauden emozio eta dinamikak gertatzea. Anbiguetatea, gainera, genero beltzaren ezaugarri garrantzitsuenetakoa da, zeina pertsonaien sexualitateraino hedatzen den. Hori dela eta, unibertso itzaltsu horretan emakumea ez da onik atera.

Dos Ramosek irakurketa hauxe egin du: “Young Yakuza (Jean-Pierre Limosin, 2007) dokumentalean, kriminal batek epailearekin izandako elkarrizketa bat oroitzen du, epaileak zera galdetzen dionean: `Zertan datza yakuza izatea?´, eta hauxe da bere erantzuna: `Gizontasuna probatzean´. Testigantza baliotsua da, bere sexualitateaz seguru dagoen pertsona batek ez duelako inori ezer erakusteko beharrik. Pertsonaia horien misoginiaren eta doako indarkeriaren erakustaldien atzean pultsio misteriotsuak gertatzen ziren pistak eman zizkiguten gidoilari, zuzendari eta aktoreek, 1930eko urteez geroztik; hain justu, zinean lehenengo gansgterrak agertu zirenean”.

Hartara, eta gezurra badirudi ere, testuinguru homosexuala betidanik existitu da zine beltzean, batez ere AEBetan. Baina hain kamuflatuta dago oharkabe igarotzen dela, batez ere Hays kodearen eraginagatik. Motion Picture Production Code ekoizpen zinematografikoko kode bat izan zen Hays, arau murriztailez osatutako zentsura sistema bat, zeinak zehazten zuen zer ikus zitekeen eta zer ez Ameriketako Estatu Batuetan. William H. Hays lider errepublikanoak sustatu zuen, eta 1934tik 1968ra egon zen indarrean.

Ezkutuko gay adierazpen horiei erreparatzeko baina, begi zorrotza izan behar da, eta filmak dozenaka aldiz ikusi. Hala, maritxu-itxurako imintzio batean, janzkeraren dotoretasunean, lurrin zehatz baten gehiegizko erabileran edo pertsonaia batek ahapetik kantatzen duen Doris Dayren kantuan antzematen da osagai homosexuala.

Egunkari formatuko hiru bolumenetan separatu dute Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro liburua: lehenengoa, AEBetako zinearen inguruan ardazten da, 1930-1950 tartean,  generoaren klasikoak sortu zirenean baina, era berean, pertsonaia homosexualak pantailan agertzea debekatzen zuen Hays kodea ere ezarri zenean; bigarren atalak 1960-1970 urteetan Britainia Handian egindako kriminalei buruzko zinea du aztergai; eta hirugarren zatia gangsterren irudi berrian murgiltzen da, besteak beste, David Lynch edo Quentin Tarantino zinegile postmodernoen eskutik. Kronologia horri jarraiki, zine beltz homosexualaren adibide argigarri batzuk zehaztu ditugu.

The Maltese Falcon (John Huston, 1941)
Filmaren izen bereko eleberriaren egile Dashiell Hammeti bere editoreak eskatu zion kontakizuneko kutsu homosexuala “baretzeko”. Baina John Huston zinegileak testuko anbiguotasun horiek guztiak txertatu zituen bere filmean, gehienbat pelikularen oinarrian dagoen eskulturaren atzetik dabiltzan hiru kriminalen maneratan eta estetikan, Humphrey Bogart detektibea inguratuta sentitzen zen bitartean.

Gaizkile horien artetik Peter Lorre aktorea azaleratzen da. Dos Ramosek honela dio: “Hemen zine beltzaren beste arauetako bat betetzen da: bigarren mailako aktoreak maritxu gisa aurkeztea, detektibe protagonistaren gizontasuna azpimarratzeko. Raymond Chandler berak ere esaten zuen baliabide oso ohikoa zela nobela beltza idazten zuten autoreen artean”.

Peter Lorre aktoreak antzezlan bikaina egiten du Joel Cairo kriminalaren gorputzean: “Antzokietara joatea gustatzen zaio, bere itxuraz gehiegi arduratzen da, eta uzten duen gardenia arrastoari buruz Spadek Bogart eta bere idazkariak iruzkinak egiten dituzte”. Horrekin batera, oso esanguratsua da Lorrek nola laztantzen duen bere bastoia Bogarten aurrean.

Gilda (Charles Vidor, 1946)
Rita Hayworthek antzeztutako dantza-ikuskizun sentsualagatik ezagun izanagatik ere, balizko maitasun-triangelu bisexuala ere planteatzen du filmak. Hasierako eszenari erreparatzea baino ez dago: Buenos Aireseko portu batean, Glen Fordek antzezten duen pertsonaiak gangster batekin egingo du topo. Azken horrek bastoi bat darama, eta horri erreferentzia eginda, “lagun fidel eta esanekoa da” dio gangsterrak, “adiskidetasunaz dudan iritzia nola”. “Bizitza oso alaia zurea”, erantzuten du Fordek, zeinak “gay” adjektiboa erabiltzen duen, “alaia” edo “dibertigarria” esateko. Bien arteko adiskidetasuna loratuko da berehala: “Norberaren zortea egiten duenak, nire gisara, bere parekoak ezagutzen ditu”.

Dos Ramosen arabera, portuan elkartzen dira, “cruising gunea antonomasiaz, kriminalez eta marinelez inguratuta”. Honela jarraitzen du analisian: “Gangsterra bastoia altxatuta agertzen da eszenan, erekzio sinbolo gisa. Ligatu nahi duen gizonari karrera oso azkarra eskainiko dio hanpan. Maitasun-triangeluaren dinamika ere oso dibertigarria da. Mafiosoak badaki Ford gozokitxo heterosexuala dela; beraz, Gilda dakar besotik aitzakia gisara, hirurak elkarrekin buka dezaten. Eta zalantza moralik egon ez dadin, gaizkilea bere bastoia sartuta hilko da: sartzen duena sartuta zenduko da”.

The Krays (Peter Medak, 1990)
Kray bikiak 1960ko urteetako Londres hiriko mafioso ezagunenak izan ziren. “Gure urterik onenak izan ziren. Swinging sixties izena eman zieten. The Beatles eta The Rolling Stones taldeek pop musika menderatzen zuten, Carnabyk moda joerak zehazten zituen… eta nire anaiak eta nik Londres gobernatzen genuen”. Ronnie Krayk esana da My Story autobiografian.

Biki gaizkileei buruzko lehenengo biopic horretan, Spadau Ballet musika-taldeko Kemp anaiak izan ziren aktore protagonistak. Ron, homosexuala, eta Ray anaia mafiosoak biziki sutu ziren filma ikusi zutenean, batez ere filmak ematen duen bikien amaren irudia tarteko. “Amak ez zuen biraorik esaten”, esan zuten suminduta. Filma, hain justu, bikien eta amaren arteko harremanean oinarritzen da, semeek txikitan gehiegizko babesa jaso zutelako.

Filmak, bestalde, ez du Ronen homosexualitatean sakontzen, bere izaera komertziala tarteko. Bikiak pop ikurrak izaki, homosexualitatea baztertu eta filma publiko zabalari eskaini nahi zitzaiola dio Dos Ramosek: “Nahiz eta ikus-entzuleek jakin Ron homosexuala dela, nahiago dute horretan gehiegirik ez sakondu. Aurkariak nola torturatzen dituzten ikusi nahi dute, eta hori bai eskaintzen duela filmak”.

Reservoir Dogs (Quentin Tarantino, 1992)
Tarantinoren filma eta Guy Ritchieren Lock & Stock hipermaskulinitatearen ikur gisara aurkezten ditu Dos Ramosek. Hala, zakilekiko fetitxismoa oso agerikoa da Tarantinoren estreinako filmaren lehenengo eszenan: Madonnaren Like A Virgin kantuaren esanahia aztertzen duten bitartean, uneoro aipatzen dituzte zakilak, buztanok dastatuko balituzte bezala.

Zinegileak aipatzen duen azpitestu homosexuala, halaber, Mr. Orange (Tim Roth) eta Mr. White (Harvey Keitel) pertsonaien arteko harremanean antzeman daiteke. Behin lapurreta hondatu ondoren, zuriak odolusten ari den laranja besarkatzen eta kulunkatzen igaroko du pelikula osoa: “Ez gara izaera gay batez ari bere literaltasunean, baizik eta giro hipermaskulinizatuetan bizi diren gizon horiek sortzen dituzten loturez baino, uneoro arriskuan, nortaz fidatuko zaren beti beldur. Hain kritikoak diren egoerei egin behar diete aurre, non emakumeek oso pisu txikia baituten eta bestelako dinamika emozionalak sortzen baitituzte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Claire Atherton. Zine-muntatzailea
“Misterioak sortzen du mugimendua, gabeziak”

Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]


ZERO CHOU
“Pertsona homosexualak eta tradizioa adiskidetzea nahi dut”

30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.


‘Between Goodbyes’ dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025eko sari nagusia

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.


Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu

Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.


80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


From Ground Zero: genozidioa lehen pertsonatik kontatzen digun filma

2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]


Asier Urbieta, 'Faisaien irla'
“Guretzako mugarik ez dago eta horrela estreinatu behar zen: mugarik gabe”

Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Martxan dago euskarazko film laburren Laburbira zirkuituaren 22. edizioa

35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.


Eguneraketa berriak daude