“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.
Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate jantziak eta toleranteak nola onartu zuen, bat-batean, bere izenean pertsona ugari hiltzea.
Juan Irigoyenek, bere blogean, Gunter Andersen-ek 1956an idatzi zuena birgogoratzen du: “Edozein matxinada aldez aurretik itzaltzeko, batez ere ez duzu era bortitzean jokatu behar. Metodo arkaikoak, hala nola Hitlerrek erabilitakoak, erabat zaharkituta daude. Egun, baldintzapen kolektibo indartsua baizik ez da sortu behar matxinadaren ideia bera jendearen burutik ere ez pasatzeko”. Eta horixe da gaurko errealitatean ikusten ari garena: genozidio baten aurrean ez gara gai ezta horren aurkako matxinada txiki bat antolatzeko ere, jendearen erantzuteko gaitasuna erabat deuseztatuta baitago.
Zer pentsatuko dute Gazan edo Kongon, hemendik ehun urtera, Euskal Herriak (existitzen ez den herria) genozidioen aurrean egin zuenari buruz? Egiten ditugun mobilizazioak gogoratuko al dituzte? Oraingo Gazako umeek, hemendik hogei urtera bizirik baldin badaude, jakingo al dute Pirinioetako bi aldeetara dagoen herriak defendatu eta maitatu zituela, haiek goseari aurre egin bitartean?
Pesimista naiz. Nire ustez, hemendik urte batzuetara inork gutxik jakingo du euskal herritarrok zer egin genuen Gazako edo munduko beste sarraski batzuei aurre egiteko. Izan ere, azken finean, nazioarteko kontzertuan ez daukagu ahots propiorik: Sarrionandiak dioenez, ez garena garela.
Zer pentsatuko dute Gazan edo Kongon, ehun urtera, Euskal Herriak (existitzen ez den herria) genozidioen aurrean egin zuenari buruz?
Hala ere, gure ordezkariek txoko bat izan nahi dute Espainiako instituzioetan. Madrilgo Kongresuak –zirku kalapitatsu bihurtuta– euskal politikariei giroa pixka bat epeltzeko aukera ematen die, noizean behin bada ere, besteek elkarri irain egin bitartean. Errealitatea aldatzeko ez da oso leku eraginkorra, baina, behintzat, hemengoek heziera ona erakusten dute.
Egia da, baita ere, existitzen ez den herriaren bozeramaleek gauza larriak entzun behar dituztela bertan. Esate baterako, Defentsa ministroak Errusiaren aurkako gerrari buruz iragarri du, besteak beste, gastu militarra igoko dutela 24.000 milioi eurora (NATOk exijitzen zuen BPGren %2 baino gehiago); edo, beste adibide bat: Europar Batasuneko beste estatuekin batera Espainiak sinatu duen “berehalako etenaldi humanitarioaren eskaera” Palestinarako. Ursula von der Leyen-ek eta Pedro Sánchezek, berriz, irribarrez argitu dute “etenaldia ez dela su-etena”; gainera, are larriagoa, Israeli armak saltzen jarraituko dute inolako lotsarik gabe.
Baina amets dezagun minutu bakar batez bada ere. Imajina dezagun gure ordezkari politikoak aipaturiko “baldintzapen kolektiboa” gainditzeko gai direla eta hordago bat egiten diotela Sánchezen gobernuari: Madrilen ematen dioten babes parlamentarioari eusteko apustua igoko dutela, eta Israelekin harreman politiko eta ekonomikoak bertan behera uztea exijituko diotela. Agian, existitzen ez den herriak ez dauka hainbesteko indarra Israel estatu erraldoi eta krudelaren aurka aritzeko... baina saiatzea kolosala izango litzateke, ezta?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]