Ikastaroen kontra

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Izurrite bat ematen du. Ikastaroak eta ikastaroak daude, ezker-eskuin, gero eta gehiago, lanak eragiten (ahal) dituen arrisku psikosozialei aurre hartzeko, horiek pertsonalki egokiago kudeatzeko. Zenbaitetan, langilea aritzen deneko erakundeak berak eskaintzen du prestakuntza. Eremu publikoan nahiz arlo pribatuan.

Langile publikoa da M. eta, berez, ez dago kurtso horien aurka. Beti ikasten ahal da zerbait. Gainera, kasuaren arabera, lanorduren bat erabilita egiten da ikastaroa; edo, lanorduetatik kanpo izan arren, doan egiteko aukera ematen da. Ez dago gaizki.

Lanak eragiten (ahal) dituen estresa eta antsietatea nonahi agertzen dira, eta kurioski, gordetzen aldi berean. Hori gero eta argiago dakusa M.-k. Bai eta kurtso horiek afera publikoaren gaineko debatea desbideratzen (ahal) dutela ere: eta sinpleki, ustezko prebentzio-tresnen partez, lan baldintzak osasungarriagoak balira?

Hobeki pentsatuta, bai hasia dela M. ikastaro horien kontra posizionatzen. Ustez lagungarri gertatu nahi duten kurtsoek bi mezu dakartzatelako: pertsona dela enplegura egokitu behar duena –eta ez alderantziz– eta zama psikosoziala –balizko osasun galera– bere bizkar hartu behar duela langileak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude