Oin bat bestearen aitzinean?

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gure semea irakurtzen hasi zelarik eskolan, bere adineko liburu bila aritu ginen. Horrela agertu zitzaigun etxean frantsesezko Sami et Julie font des crêpes (“Samik eta Juliek matahamiak egiten dituzte”), E. Massonaud eta T. Bontéren lana. Izenburua leitu eta kontrazala ezagutu orduko (“istorio motz, irrigarri eta biziki irakur erraza”), semeak begirada laidoztatua bota zigun, erranez: “Eta zergatik ez ‘Samik eta Juliek oin bat bestearen aitzinean ezartzen’? Ez du deus balio liburu horrek, ezagun du!”. Kontzientzia hartze ustekabekoa, literatura maite dugun burasoontzat! Alde batetik, gure haurra gaitzitu genuen batere interesik ez zuen liburua proposatuz, irudiz ukatzen geniola barne gose duina eta izate konplexua; bestaldetik, nehola ere literarioa ez zen liburua aurkeztu genion, ahalkegarriki, etxeko apalategiak heldu-obra zoragarriz beteak genituelarik.

Semea galdekatuz, ulertu genuen abenturazko narrazio epikoak amesten zituela, adiskidetasun miresgarriak kontatuko zizkiotenak, etxetik eta herritik kanpoko bizipenak esperimentaraziko zizkiotenak, jende izugarri batzuekin identifikatzeko posibilitatea emanen zizkiotenak. Sami eta Julie bazterrera utzirik, jo genuen R. Dahl, J. London, R. L. Stevenson eta A. Dumasen obrengana, frantsesez bezala euskaraz, semeak ordu arte geure baitan zeukan konfiantza horrela doi-doietarik salbatuz.

Ihardukitze hark frogatu zidan balio duela zorrotz izatea “haur eta gazte literatura” deitu sailean agertzen denarekin. Hain zuzen ere, alor horretako ekoizpen gehienak, dudarik gabe, helburu hezitzailea du: agertu denez geroztik, xede didaktiko eta moralizatzailea dauka. Azken hiru hamarkadetan aldaketa handiak gertatu dira, bistan dena, hizkuntza nagusien eremuan zein gurean, X. Etxaniz eta M. Lopez Gasenik, besteak beste, erakutsi bezala. Egun, gai psikologiko, afektibo, sozial eta politiko ugari landuak dira haur eta gazte literaturan, bururapenak ez dira gehiago baitezpada hetsiak eta zoriontsuak, eta autoreek egiazki zaintzen dute beren estiloa.

Zergatik haur eta gazteak behartu liburu arin, atsegin eta azalekoak bakarrik irakurtzera? Zergatik ez pentsa gu bezalakoak direla, korapilatsuak?

Halere, egungo haur eta gazte liburu frankok balio moral garaikideak bideratzea dute jomuga: jazarpena, diskriminazioa, bazterketa gaitzesgarriak direla, elkar bizitza sano eta sendoa sustatu behar dela... Ez dira hainbeste ongia eta gaizkiaren arteko jokoa gainditzen dutenak, agerian ezartzeko jendea eta jendartea den bezala: jelosia, mendekua, fantasmak, neurriz goitiko pasioa, ideal erromantikoak, desobedientzia, ozarkeria, berekoikeria, itxaropena, etsipena, barkamena, urrikia, gerla, herioa, zuzengabekeria eta zuzentasuna bezalako gaiak fikzioaren, poesiaren edo antzertiaren bidez barnatzen dituztenak ez dira ugari, ez euskaraz, ez beste mintzairetan.

Horrelako literatura amorala, epaitzera ez daramana, politikoki zuzena den kanonaz kanpokoa luke gogoko S. Van Der Linden adituak, linean dagoen mintzaldi batean dioen arabera. Zergatik haur eta gazteak behartu liburu arin, atsegin eta azalekoak bakarrik irakurtzera? Zergatik ez pentsa gu bezalakoak direla, korapilatsuak, argiak eta sentsibleak, umore eta ironia gozatzaileak, estetika literarioei irekiak?

Barthesek dio, Qu’est-ce que la critique? (“Zer da kritika?”) testuan: “Literaturak ez du ibiltzea ahalbidetzen, baina hatsa hartzea”: ez, haur eta gazte literaturak ez du azaldu behar nola ezarri oin bat bestearen aitzinean edo nola neurtu urrats prestuak, baina nola arnasa hartu aske bilakatzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude