Emakume eta genero disidenteen artean sareak ehuntzeko asmoz, lagun batekin Hari-harika kolektiboa sortu zuen Paula Santosek. Duela urtebete hasi ziren eta Zeberion (Bizkaia) elkartzen dira josteko. Hala dio Santosek: “Josteko makinarekin edozer sortu daitekeela transmititu nahi dugu”.
“Josteak ez dit inoiz atentzioa eman, baina behin lagun batek galdetu zidan ea berarekin joan nahi nuen Bilboko Truca Rec tailerrera. Ordutik, gustua hartu nion eta tailerrak ematen eta antzerkirako jantziak egiten hasi nintzen. Baina, gero, tailerra itxi zuten. Uste dut gustua hartu niola joskintzari sarean delako, nire lagun minarekin nagoelako, imajinazioa lantzen dugulako, eta kontzientzia politiko bat dugunez, ez dugulako beste denda batzuetan erosi nahi. Hasieran prakak egin nituen, eta ongi atera zirenez, gitarra zorro bat egiten saiatu nintzen. Hiru hilabetez aritu nintzen, baina lortu nuen”.
Zein helbururekin sortu zenuten Hari-harika kolektiboa?
Joskintzaren inguruan zegoen iruditeria aldatzeko eta emakumeen eta genero disidenteen arteko sarea egiteko. Ikusi genuen, adibidez, emakume migratu askok josten dakitela, baina ez dutela lan egiteko edo josteko aukerarik. Horregatik, gure ideia zen denon artean ikasteko eta laguntzeko espazio bat sortzea.
Nolakoa da orain arteko iruditeria?
Hasieran ez zitzaidan erakargarria egiten, uste nuelako oso aspergarria izanen zela barrena hartzea eta adabatzea. Baina lagunei, punkiei eta jende nomadagoari esker ikusi dut beste modu batera josi daitekeela, eta ez dela bakarrik andreen gauza. Horregatik, transmititu nahi dugu nahi duguna egin dezakegula josteko makina batekin.
Hortaz, bereziki sormena garatzen duzue?
Bai. Hala ere, garrantzitsua da barrena hartzea, adabatzea eta horrelako gauzak egitea, jendearentzat lagungarria delako.
Nola funtzionatzen du sareak?
Lehenengo helburua zen Zeberion izatea tailerra, Bilbotik apur bat ateratzeko. Arkulandan dugun lonja ireki, eta han elkartzen gara josteko. Adibidez, joskintzako diplomatura egin duen pertsona bat dagoenez, berarekin kremailerak jartzen ikasi dugu. Asmoa da udalari lokal bat eskatzea tailerrak eman ahal izateko.
Nondik ateratzen duzue material birziklatua?
Jendeak denetarik ekartzen digu. Ongi dagoena Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformakoei edo Karmela espazioko truke gelakoei ematen diegu. Gainerakoa, eraldatzeko erabiltzen dugu. Adibidez, puzgarri enpresa bateko oihalekin gerriko poltsa koloretsuak egin ditugu. Horrelako materiala erabiltzen nuen lehenengo aldia zen.
Zuek animalia jatorriko materialik ez duzue erabiltzen. Uste duzu larruaren erabilera oso zabalduta dagoela artisautzan?
Bai. Larrua lantzea oso zaila da eta gainera espezista da. Ez erabiltzeak erraztasunak dauzka politikoki eta pertsonalki. Tradizio zaharrei oso lotuta egon da larruaren erabilera. Askotan esaten dute asko irauten duela, eta egia da, baina puzgarrien oihala larrua baino indartsuagoa da eta birziklatua da. Gainera, ez dio inori kalterik egiten. Hala ere, gaitza da josteko.
Joskintza punka, autogestionatua eta transfeminista egiten duzue; josteaz gain, proiektu politiko bat dago atzean?
Gure asmoa da proiektua emakumeen etxeetara eta ahalduntze eskoletara zabaltzea. Transfeminismoa hartzen dugu oinarri, uste dugulako elkarri lagunduta eta elkarrenak trukatuta gauza gehiago sortzen direla.
Uste duzu kolektiboa lagungarria izan daitekeela herriarentzat?
Bai, kultura eskaintzen ari garelako. Zeberion gauza asko dauden arren; adibidez, dantza eta hizkuntza klaseak, ez dago artisautzari lotutako gauza handirik. Herriarentzako zerbitzu bat sortu nahi dugu, eta besteak beste, astero konponketa tailerrak egin.
Finantzatzeko gerriko poltsak eta pistola-zorroak saltzen dituzue. Handitzen ari da pistola-zorroen erabilera?
Saltzearen helburua da kolektiborako fondo bat sortzea, zenbait gauza erosi ahal izateko. Material birziklatua erabili arren, beti erosi behar dira gauzak. Normalean pistolerak erabiltzen ditudanez, eta dirurik gabe nengoenez, okurritu zitzaidan bat egitea niretzat. Horretarako, kidearen pistolerarekin patroi bat egin nuen. Ordutik, lagunak eskatzen hasi ziren. Gainera, Euskal Herrian ez dago aukera asko. Oso azoka konkretuetan ikusten dira Hala ere, publikoa oso konkretua da.
Pistola-zorroen ohiko estetikatik ere urrundu zarete. Nahita egin duzue?
Apur bat ausartak izan behar gara. Oso gustuko ditugunez koloreak, eta daukagunaren arabera sortzen dugunez, koloreak sartzen saiatzen gara. Hala ere, Basati bilduma lehenengoa zenez, animal print estilokoa [animalien azalaren eta ilajearen patroia dute] egin genuen, denek estetika hori jarraitzen dutelako. Ikusi genuen saltzen zirela eta koloretsuagoak egiten hasi ginen.
Hortik sortu zen ACAB bilduma?
Bai. Koloredun oihalkiak genituenez, ACAB All Colours Are Beautiful bilduma sortu genuen. Duela hiru urte COVID-19aren ondorioz jarritako isun batzuk ordaintzeko eta erresistentzia kutxa bat egiteko erabili genuen dirua.
Instagram bidez zabaltzen duzue egiten duzuena; erakusleiho bat da?
Bai, horregatik egin genuen; ez daukat beste sare sozialik. Ahoz ahokoa nahiago dugu, baina ez da hain urrun iristen. Hala ere, orain arte oso ongi moldatu gara ahoz aho zabaltzen; herrian erraz piztu da interesa.
Zergatik ez duzue aurpegia erakutsi nahi sare sozial eta hedabideetan?
Bion artean sortzen dugun arren, helburua da jende gehiago etortzea eta kolektibo baten parte izatea. Ez dugu gure aurpegia erakutsi nahi, ez dugulako guk geuk politikoaz jabetu nahi. Horrez gain, erakutsi nahi dugu edonork eraman dezakeela pistolera; ez duela zertan punkia, anarko serioa edo pertsona modernoa izan.
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.
Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zer: Euskadiko Orkestra
Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza
Zuzendaria: Gorka Miranda
Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]