7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

  • 7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 

Nafarroako Ospitalea Nafarroa.eus

2025eko abuztuaren 13an - 10:46
Azken eguneraketa: 11:54
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik. Adin txikikoa oporretan zegoen Fuenmayorreko (Errioxa) kanpin batean. Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zuten, eta handik Nafarroako ospitalera, ez zuten lortu ezer egitea eta bertan hil zen astelehenean. Osasun zerbitzuek ez dute heriotzaren arrazoia argitara eman, baina adierazi dutenaren arabera, arrazoia ez da izan ez bero kolpea ezta istripua ere. 

Sestao River futbol taldeak eman du bere jokalariaren heriotzaren berri sare sozialetan, bertan jolasten baitzuen adin txikikoa. Futbol taldeak eta Fuenmayorreko Udalak, beste askoren artean, beren doluminak eman dizkiete familiari.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.