Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo luketen kalteengatik. Maite Segurola Sañu Bizirik taldeko kideak adierazi du "poztasunez" hartu dutela Jaurlaritzaren ebazpena: "Egiaren eta auzotarren garaipena da".
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota zuen urtarrilean Statkraft enpresak Aramaio (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa. Bada, multinazional norvegiarrak beste kolpe bat jaso du astelehenean: Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ebatzi du Statkraftek Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi duen Piaspe parke eolikoa "bideraezina" dela, ingurumenean eragingo lituzkeen kalteengatik.
Jaurlaritzaren iritziz, parke eolikoa egin nahi duten mendialdeak "ingurumen sentiberatasuna" du, eta "arrisku handia" dute hegaztiek enpresak eraiki nahi dituen erroten eta argindarra garraiatzeko azpiegituren aurka jotzeko. Hortaz, "ingurumen ebaluazioa oinarritu behar den prebentzio beharrean oinarrituta", txostenean "kaltegarritzat" jo dute Piaspe parke eolikoa. Statkraftek egin asmo duen egitasmoa 205 metro garaierakoak izango diren bost aerosorgailuk osatuko lukete, eta denera 33 MW-ko potentzia izango luke.
Proiektuaren ingurumen inpaktuaren aurkako adierazpena "ontzat" jo dute Azpeitiko, Zestoako eta Errezilgo Udalek astelehen gauean, hiru udalerriek argitaratutako ohar bateratuan. Adierazi dute energia proiektu guztiek hiru baldintza nagusi bete beharko lituzketela, eta Statkraftek euren udalerrietan egin nahi duen parke eolikoak ez duela lehena betetzen: "Ingurumen babeserako bermeak eta ekosistemen zaintza". Gainera, hiru udalek azaldu dute "energia trantsizioaren aldeko konpromiso irmoa" mantenduko dutela.
"Egiaren eta auzotarren garaipena"
Piaspe egitasmoa duela hiru urte aurkeztu zutenetik, haren aurka gehien jarduten duten taldeetako hiru Errezil Bizirik, Txilarramendi auzo elkartea eta Sañu Bizirik izan dira. Hain zuzen, azken horretako kide Maite Segurolak adierazi dio ARGIAri telefono bidez Jaurlaritzaren ebazpena "poztasunez" hartu dutela: "Azpeitiko Udalak eta Statkraftek aurkeztu zutenetik, bagenekien proiektua ezin zela mendialde horretan egin".
Gainera, Segurolak adierazi du ingurumen ebaluazioak agerian uzten duela azken hiru urteetan Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako Udalek eduki duten bilakaera: "Enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker proiektuari helegitea jartzera igaro dira". Beraz, adierazi du erabakia "zoriontasunez" hartu dutela, "egiaren eta auzotarren garaipena" baita. Halere, Sañu Bizirik taldeko kideak esan du bihartik aurrera "borrokan" jarraituko dutela, gogorarazi baitu eskualdeko mendietan haize errotak eraikitzeko proiektu gehiago martxan daudela: esaterako, Oleta mendialdean lau aerosorgailu jarri nahi ditu Green Capital Development 65 SLU enpresak, horietako bat Azkoitiko lurretan.
Udalen "azpijokoa" salatu dute
Aipatutako Errezil Bizirik, Txilarramendi auzo elkartea eta Sañu Bizirik taldeek agerraldia egin dute astelehenean, Azpeitian, eta salatu dute parke eolikoaren proiektua aurkeztu zutenetik, Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako Udalak "azpijokoan" aritu zaizkiela auzotarrei: "Informazioa ezkutatu da eta adierazpen askatasunari eraso egin". "Herritarren lanari, mobilizazioari eta kemenari esker", ordea, egitasmoari ateak itxi zaizkiola ospatu dute prentsaurrekoan: "Guk hasieratik defendatu ditugun irizpideak hartu dira aintzat, eta makroproiektu hau gelditzeko balio izan dute".
Piaspe proiektua gelditzutat eman daitekeenean, hiru taldeek gogorarazi dute "nor, non eta norekin egon den" azken hiru urteetan: "Zenbaitzuk hasiak dira jada alea jasotzen, baina guk argi daukagu hiru urte luze hauetan zein aritu den etenik gabe lanean". Eurez gain, "natur kontserbazioaren alde aspalditik lanean ari diren eskualdeko talde eta elkarteak, mendizale taldeak eta proiektuari hasieratik ezetz esan dioten herritar guztiak" nabarmendu dituzte. Amaitzeko, "krisi ekologiko betean, lurraldea defendatzeko beharra" aldarrikatu dute hiru taldeek: "Ezin dugu onartu lurraldea eta landa eremua multinazionalen eta inbertsio funtsen mesedetan modu horretan desjabetzera datorren ustezko energia trantsizioaren errelato inposatu hau".
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.