Eta, agian, gainera


2023ko abenduaren 05ean - 07:20
Azken eguneraketa: 2023-12-06 15:48
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurrekoaren zolatik ura sartzen hasten denean erosten du kirol zapatila pare berria. Kirol zapatilekin jantzi daitekeen arropa erabiltzen du. Txandala munduko arropa erosoena dela defendatzen du. Arrazoi du, noski. Badu bestelakorik. Armairuan. Gogoan dituzun janzki guztiak armairuan ditu. Janzten duenak heze usaina dauka. Aste honetan ez ditu galtzak aldatu. Begizuloak ditu. Beti dirudi edo jaiki berria, edo hogei porro erreta. Umore gorabeheratsua du. Azkazalak zikin dauzka. Bakoitza neurri batekoak. Zaharragoa dirudi. Ilea galdu du. Ilea urdindu zaio. Azala… azala. Bileraren erdian jostailu baten doinua atera da bere motxilatik. Ezin du proiektuko bileraren ondorengo potea hartu. Bazkaritik kafea hartu gabe alde egiten du. “Zaindu!” esanda, barre egiten du. Ez dio email horri erantzun. Ezta horri ere. Eta biak ziren garrantzitsuak, beren modura. Eta ez da ez zaizkiola inporta, ez ditu erantzun. Agian, ez ditu gogoan ere, momentuan buruan beti bezain eraginkor jardutea besterik ez bazuen ere, bai afektiboki, bai profesionalki. Gerturatzen da zuregana, baina zuk ezin duzu, ezinezkoa da berarekin geratzea, beti bukatzen du hitzorduak bertan behera uzten. 30eko grebako arratsaldekoa kasu, umeak sukarra omen zuen. Beti ondo dagoela esaten du. Izugarri argaldu da. Izugarri loditu da. Ematen du jada ez diola ezerk eragiten, baina bat-batean zerbaitek bai, eta negarrez hasten da, edo dantzan, edo zerbait okerragoan. Beti badoala dirudi. Batzuetan beste nonbait dirudi, batzuetan beste nonbait dago hizketan ari denean ere. Ez da isiltzen, ea horrela ez duten ikusten. Zigarroa, kafea, txiklea, boligrafoa… iraun behar ez duen zerbait beti eskuan (ez dauka termorik, kantinplorarik, agendarik, aterkirik… ez galtzeko arreta behar duenik). Beti darama telefonoa soinean. Inoiz ez dio telefonoari erantzun nahi. Deitzen diozunetan ia inoiz ez du erantzuten. Aulki erosoagoa eskainita ere, deserosoan geratzen da lehenago bukatzeko. Ezin izan dio izaki kultural baten moduan bazkaltzeko denborarik eman. Baina zerbait dakar hortzetan. Justu iristen da, paperik gabe, eta kosta egiten da bere begiradara iristea, ihesean ari da, barkamen eske bezala. Ziur zerbait ahaztu zaiola. Ez dago ziur hurrengoan etortzeaz gogoratuko den, eta zuk ere, nahiz beti etorri den, zalantza egiten duzu. Ingurukoei laguntzeko edozein aitzakia baliatzen du, badakielako ez diela deituko. Motxila ezin ordenatu, paperez eta gauzaz beteta utzi du, eta beste poltsa bat hartu; poltsa ezin ordenatu, beteta utzi du, eta beste motxila bat hartu;… Ohartu zara segundo batzuez ez dizula entzun. Orain askotan egiten du. Lehen koma bat galtzen ez zuen bera da, eta segundo batzuez, ez dizu entzun.  Umea uztean lasterka irten behar du, jasotzean ez dauka inorekin hitz egiteko gogorik, eta poste baten gainera botatzen du gorputza, eta zapatilei begiratzen die. Hurrengo astea beti hobea izango da. Hurrengo astea garaiz hasiko du. Hitz ematen dizu. Aspaldi ez du oparirik egin. Barre egingo luke hori irakurrita. Orduan zer gertatu da bere denborarekin. Ezin da bere ondoan egon larritasunik sentitu gabe. Inork ez du gehiegi hurbildu nahi. Oinazpietan beldurra sentitzen du gelditzen bada. Estropezu egin, eta gainera eroriko zaizula dirudi. Ez zorrotzegiak izan; ziur asko, norbait zaintzeaz ahaztu da. Eta, agian, gainera, ez du inork zaintzen.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude