Palestinar herriak duela ia hogei urte esan zigun zer egin dezakegun Israelgo Estatuak ezartzen dion genozidioa eta apartheida geldiarazteko: propagandaren eta diruaren iturria moztea, azken hori baita euren benetako jainko bakarra.
Israelgo Estatua herri palestinarraren aurka egiten ari den basakeriak streaming bidez ikusten ditugun bitartean, ezintasunak geldiarazita gauzka. 75 urtez jasan ostean lurrak eta etxeak okupatzea eta bertatik kanporatzea, antolatuta dagoen gizarte zibil palestinarrak 2005eko uztailaren 9an eskatu zigun posible dugun zerbait egiteko: Israeli boikota egitea, giza eskubideak errespetatu arte edo, gutxienez, Nazio Batuen Erakundeak ezarri dizkion aginduak bete arte.
Palestinako herriak Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak (BDZ) kanpaina proposatzen digu, nazioarteko politikan esku-hartzerik ez dugun pertsona, erakunde eta mugimenduen duintasunari deituta, zeintzuei motz geratzen baitzaigu kaleak garrasiz eta mobilizazioz betetzea, Israelen ankerkeriaren eta nazioarteko komunitatearen konplizitatearen aurrean –batez ere Mendebaldearena–.
Borrokarako tresna da, antolatuta egotea eta kontsumitzea beste botererik ez dutenentzat (ez hasi botoari buruz hizketan, tira). Presio ekonomiko eta politikorako neurria da, hainbesteko boterea duten eta nazioarteko gobernu eta erakundeen konplizitatea duten horien aurka borrokatzeko historikoki erabili izan dena. Israelen boterea duen bezalakoen aurka. Hegoafrikak ere boterea zuen 1994ra arte, harik eta, Apartheidaren Aurkako Mugimenduak (AMM) sustatuta, erregimen supremazistari egindako boikot eta isolamendu kanpainak lortu zuen arte, 35 urteren ondoren, giza eskubideak gainjartzea kolonialismoari eta nagusitasun etnikoaren burugabekeriari.
BDZ kanpainak proposatzen du “made in Israel” produktu guztiei (baita kulturalei ere) boikota egitea. Kontua da ez elikatzea Israelgo Estatua den makina genozida
Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak (BDZ) kanpainaren bidez, boikota egin nahi zaie Israeletik datozen produktu guztiei, apartheidaren erregimenarekin eta Palestinako herriaren genozidioarekin elkarlanean diharduten nazioarteko konpainia guztiei, eta nazioarteko zigorrak eskatzen dira giza eskubideak etengabe urratzeagatik eta gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik.
Alegia, kontua da ez elikatzea Israelgo Estatua den makina genozida, ez kultura israeldar ofiziala den propaganda makina, ez Israelgo kontuekin beste alde batera begiratzeko nazioarteko komunitatea den makina.
2004an, nazioarteko legedia desobeditzen duen Zisjordaniako harresia eraikitzen ari ziren bitartean, unibertsitateko irakasle eta akademiko talde batek mundu osoko lankideei dei egin zien Israelgo unibertsitateekin harremanak eta lankidetzak eten zitzaten, unibertsitate horiek okupazioaren eta apartheidaren konplize izateari utzi arte. Urtebete geroago, Palestinako gizarte zibileko 172 erakundek argitaratu zuten "Palestinako gizarte zibilaren deia Israelen aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak egitera, nazioarteko legea eta giza eskubideen printzipio unibertsalak bete arte".
Nazioarteko gizarte antolatuak ulertu zuen proposamen horrek zekarren aukera, jada ikusi baitzuen Israelek ez zuela inolako asmorik Nazio Batuen ebazpenak betetzeko, ez Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aginduak betetzeko, ezta "aukeratutako herri" gisa seinalatu zituen pertsonaia mitologikoarena ez zen beste autoritaterik onartzeko ere. Gainera, proposamenak betetzen du kolonialismoan erori gabe (Mendebaldean onak gara erortzen) herri bati lagundu nahi dion edozein ekintzaren funtsezko baldintza: herri zapalduaren eskaera esplizitua dela.
Ba, begira, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuri loa kentzen dio –eta ez dio kentzen, aldiz, nahita bonbardatzeak Gazan zutik jarraitzen zuen haur onkologiako planta bakarra–, beraz, noski balio duela.
Boikota masiboa eta luzea bada, Israelgo ekonomian eragina izango du, eta baliteke pixkanaka axola gutxiago ematea jainkoaren promesak, eta gehiago arduratzea nazioarteko merkatuko "bezeroekin" ondo geratzeak.
Gainera, boikot kanpainek lortu dute enpresa transnazionalek Israeldik alde egitea, esaterako, Orange, Veolia edo Airbnb. Azken horrek konpromisoa hartu du palestinarrei usurpatutako etxeak ez alokatzeko (bai, kolono israeldarrek palestinarrak beren etxeetatik botatzen dituzte, okupatu egiten dituzte eta gero nahi dutena egiten dute haiekin, Airbnb-n jarri eta beste).
BDZ kanpainak proposatzen du "made in Israel" produktu guztiei (baita kulturalei ere) boikota egitea. Zuzeneko kontsumoan boikotatu daitezkeen produktuak identifikatzeko, onena da produktuen etiketei erreparatzea; "Israelen fabrikatuta" jartzen badu, boikota. Israelen erregistratutako enpresek 729 barra kodea dute, hortaz, erreferentzia ere bada. Arreta berezia jarri beharko litzaieke fruta, barazki eta pipei, Israel ekoizle eta esportatzaile handia baita. Datilei erreparatu behar zaie bereziki, medjoul barietateko ia guztiak israeldarrak baitira.
BDZko webgune eta sareetan zerrenda zehatzak aurki daitezke, baina enpresa batzuk nabarmentzen dira apartheid eta kolonizazio politiketan duten erantzukizunagatik, hala nola: Eden Springs, Golango biztanleei lapurtutako ura saltzen duena; Teva Botika Orokorrak, Gazako herritarrei saltzen dizkiena bere gobernuaren bonbardaketetatik sendatzeko botikak; Premier Kosmetikoak, okupatutako Zisjordanian lehengaiak lapurtzen dituena; edo Epilady, Israelgo Armadarentzako sistema optikoak egiten dituena –ileak kentzeko makinatxoez gain–.
Proposamenak betetzen du kolonialismoan erori gabe (Mendebaldean onak gara erortzen) herri bati lagundu nahi dion edozein ekintzaren funtsezko baldintza: herri zapalduaren eskaera esplizitua dela
Industria ekoizpena izateaz gain, Israel propaganda fabrika bat da, pop kultura eta "intelektualtasuna" erabiltzen dituena munduari bere ipuin sinesgaitza kontatzen saiatzeko. Horregatik eskatzen da "made in Israel" ekoizpen intelektual eta kulturalari boikota egitea. Israelgo unibertsitateak Israelgo erregimenaren ezinbesteko konplize dira, nahita, genozidioa gauzatzeko teknologia sortuz, baina baita plan genozida intelektualki legitimatuko duen kontakizuna eraikiz ere. Kultur ekoizpenak eraiki du biktimismo, supremazismo eta islamofobia marko bat, arrosaz eta ostadarrez margotua, non sinetsarazten baitizute Israel zoriontsu den maleziagabeko jendez betetako herrialdea dela: ez dagoela bullying-ik, ez LGTBIQfobiarik, ez matxismorik; baina bai 14 urtetik beherakoentzako kartzelak, betiere palestinarrak badira. Kultura sortzen badu eta apartheida eta genozidioa argi eta garbi kritikatzen ez baditu, boikota.
Boikota eskatzen da, halaber, Israelgo Gobernuarekin negozioak eginez edo, are, herri palestinarrari legez kanpo usurpatutako lurraldeetan jardunez, Israelen nazioarteko zuzenbidearen urraketak babesten, finantzatzen edo estaltzen dituzten enpresa transnazionalentzat.
Emaitzak izateko, nazioarteko elkartasun kanpainak denboran zehar mantendu behar dira edo masiboak izan behar dira; horregatik, BDZ mugimenduak proposatzen du Israelek urriaren 7tik aurrera egindako eraso genozidari erantzuteko boikota nazioarteko hiru markatan zentratzea: Puma, Hewlett Packard (HP) eta Carrefour.
Zergatik Puma? Israelgo Futbol Elkartearen (IFA) babesle nagusia delako –elkarte horrek barne hartzen ditu herri palestinarrari legez kanpo okupatutako eremuetako taldeak– eta asentamenduetan sukurtsalak dituelako. Oraingoz, Liverpoolek uko egin dio harekin akordio bat sinatzeari. Beraz, Puma, kanpora.
Zergatik Hewlett Packard (HP)? Apartheid-politikarako ezinbestekoa den material informatikoa saltzen duelako, eta bere teknologia kontrol-postuetan (checkpoint-ak) dagoelako, Palestinako biztanleek egunero igaro behar dituztenak, bertan umiliatu, zapaldu eta eraso egin diezaieten. HP, kanpora.
Zergatik Carrefour? Akordio bat sinatu duelako Israelgo bi frankiziarekin, herri palestinarrari legez kanpo okupatutako eremuetan jarduten dutenak. Eta tropa israeldarrei janaria oparitzen ari zaizkielako, Bio produktuak jan ditzaten historiako kontzentrazio-esparru handienean harrapatutako herritar zibil errugabeak hil ondoren. Carrefour, kanpora. (McDonald's-ek ere oparitzen die janaria, baina Israelgo frankiziak, ez enpresa globalak. Ez da ezer gertatzen haiei ere boikot pixka bat egiteagatik).
Zergatik Carrefour? Tropa israeldarrei janaria oparitzen ari zaielako, Bio produktuak jan ditzaten herritar zibil errugabeak hil ondoren
Eta etxean? Nazioarteko elkartasunak, borroka duin guztiek bezala, marko globala izan behar du, baina baita tokian tokiko ikuspuntua ere; hortaz, gertuxeago daukaguna, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF), egoitza Beasainen (Gipuzkoa) duena. CAFek esleituta dauka tren proiektu bat, Jerusalemgo mendebaldea lotzen duena lurralde palestinarreko legez kanpoko kokaguneekin, eta horrela, apartheidari etekina ateratzen dio eta NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak legez kanpokotzat deklaratutako kolonizazio proiektuaren konplize da. Urriaren 7tik, Israelgo langileei eskatu diete telelana egiteko. Horiei boikot gutxi egin diezaiekegu, baina kontratuak esleitzen dizkietenei botorik ez emateko aukera dugu.
Botoa ematearena ere pentsatu beharrekoa da Madrilen, zalantzarik gabe seinalatu behar baita Madrilgo Udala. Israeli eman zion Udalaren Ohorezko Domina urriaren 30ean, PPko José Luis Martínez-Almeida negargarriaren agindupean; baina 2017an estatu genozidak (garai hartan ere hala zen, maitiak) hiriko Urrezko Giltza jaso zuen eta orduko alkate Manuela Carmenak eman zion. Isunak ordaintzeko moduan dago Madril.
Ba "Alemaniako jende gaixoak" 1933 eta 1945 artean izan zuen berbera. Baina Internetekin, sare sozialekin eta genozidioa gelditzeko oihu eginez kalera irteten ari den planeta oso batekin. "Kolono" israeldarrak dira inuzenteki Palestinako herritarren etxeetara joaten diren pertsonak, handik alde egin behar dutela esaten dietenak, azalduz etxea eurena dela, izaki mitologiko batek esan diela. Eta gero barre egiten dute, beren gobernuak bonbardatzen eta hiltzen duenean aurretik bertan bizi zen jendea.
Genozidioaren aurka dauden pertsona eta erakunde israeldarrak etengabeko presiopean bizi dira, euren gobernuaren eta armadaren aldetik, baina baita bizilagunen aldetik ere. Israelen sortutako kulturari boikota egitea da aurrean ispilu bat jartzea, erakusteko zer ondorio dituen pentsatzeak dauden zapalkuntza bakarrak, indarkeria bakarrak, direla zu zeharkatzen zaituztenak. Eta bizitako indarkeriek edozertarako eskubidea ematen dizutela. Eta zure bizitzak besteenak baino gehiago balio duela.
Boikot kanpainek lortu dute enpresa transnazionalek Israeldik alde egitea, esaterako, Orange, Veolia edo Airbnb
Ez, antisionismoa da. BDZk ez du ezer herri juduaren aurka, ez du zalantzan jartzen bizi izan zuten genozidioa, eta ez du asmorik haiei egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermea kentzeko. Kontrakoa baizik.
BDZ proiektu supremazista eta genozidaren aurka dago. Proiektu hori defendatzen dutenek uste dute "herri hautatua" direla eta eskubidea dutela jada han zeudenak euren etxe eta lurretatik botatzeko, NBEren ebazpen guztien gainetik pasata, Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenaren eta, are, Genevako Konbentzioaren gainetik; hain zuzen, sortu zirenak Bigarren Mundu Gerran egindako basakerien ondoren.
Beraz, bai, sofatik egin dezakezu zerbait: boikota Israeli. Eta eskatzea Eurovisionetik berehala kanporatzeko Israel, ze izugarri maite dute odola purpurinaz estaltzea.
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]
Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.
Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
KKRk urtarrilean erosi zuen Superstruct sustatzailea, Sónar, Viña Rock edo Resurrection Fest jaialdiak sustatzen dituena besteren artean. Palestinaren kolonizazioari lotutako higiezin-jardueretan eta Israelgo sektore teknologikoan parte hartzeagatik seinalatu dute... [+]
Europako Irrati-telebisten Batasunari zuzendua da artisten maiatzaren 6ko agiria. Eurovisionen parte hartu izan duten 72 artistak ohartarazi dute Eurovisionek "ezin duela gizateriaren aurkako krimenak estaltzeko balio ukan".
Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan.