Santutxuko Karmelo ikastolako Haur Hezkuntzako umeok Santa Marta egoitzan ikasten genuen. Eskailera batzuen erdian zegoen gure ikastola txikia eta haiek igo eta errepidea gurutzatu behar izaten genuen Karmelo plazara joateko. Jolastorduan bertara joaten ginen umeak ilaran, binaka, eskutik helduta. Berdin itzultzean ere, baina errepidea pasatuta, ziztu bizian abiatzen ginen eskaileretan behera, itxita egoten zen ateraino. Orduan kolpeka hasten ginen atearen kontra: “Abrid, abrid, que somos policias!” ("Ireki, ireki, poliziak gara eta!"), barrutik norbaitek atea zabaldu arte. Gaur egun pentsaezina litzateke hori, ikastoletan zer erakusten ziguten eta... Baina inguruan genuen errealitatearen isla baino ez zen.
Ondoren, “ikastola berrira” joan ginen, gaur egun Karmela gizarte-etxe autogestionatua den horretara. Han polizia eta lapurretara jolasten ginen (“polis y cacos” auzoko beste umeentzat). Inork ez zuen polizia izan nahi. Berdin jolasten ginen “a indios y vaqueros”, eta gehienok indio!
Garai hartan Polizia grisez jantzita joaten zen; Guardia Zibila “berde pikoloz”. Bibotea zuten eta oso itxura eskasa. Euskararen aldeko mobilizazioetan agertzen ziren, borraz jo eta pilotak bota. Gehienok bagenuen gomazko pilotaren bat etxean. Oraindik gogoan daukat Olentzerotan Santutxun kargatu eta harategi batean ezkutatu ginenekoa. Ume mokoak ginen, baina gertutik ikusten genuen zer zen Polizia.
Inolako poliziarik ez dela behar idatzi dute Ospa Eguna amaitzea erabaki dutenek. Poliziak beti zaindu dituela boteretsuak, eta arrazoi dute
Orain indioengana joaten naiz urtero. Indigenak dira, ez indioak, lumarik eta arkurik ere ez dute eramaten, baina ni haiekin identifikatzen naiz oraindik ere. Eta orain konturatzen naiz haiengandik badugula zer ikasia. Kolonbiako nasek eta beste zenbait herrik Guardia Indigena dute, Kiwe tengak, herria eta lurraldea zaindu eta babesteko egitura, askotan talde armatu eta eskuineko gobernuen jomugan egon dena. Sarri saiatu dira Kiwe tengak defentsa taldeekin parekatzen, baina oso urruti daude horiengandik. Guardiak ez du egitura militarrik, ez dute armarik eta bertan umeak, helduak eta zaharrak daude, zaintza lanetan trebatuta eta horretan murgilduta. Euren arma bakarrak makila eta zapi gorri-berdea dira, baina nahikoak zaizkie herritarrei lagundu, ama lurra zaintzeko, lurraldea babesteko eta, beharrezkoa denean, gaizkileak atxilotzeko eta harmonizatze bidean ezartzeko.
Inolako poliziarik ez dela behar idatzi dute Ospa Eguna amaitzea erabaki dutenek. Poliziak beti zaindu dituela boteretsuak, eta arrazoi dute. Baina Polizia ez da kapitalisten kontu hutsa; gobernu komunistek ere izan dituzte. Guk behar duguna guardiak dira, baina ez zibilak, Kiwe tengak baizik, zaintza erdigunean jarriko dutenak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Denok genekien gezurra zela. Ukrainari emandako babesaren atzean ez zegoen arrazoi moralik, ez zegoen giza eskubiderik, nazioarteko legedia edo demokrazia defendatzeko asmorik. Urteetan Mendebaldeak beste alde batera begiratu zuen Kievek Donbasseko biztanleria bonbardatzen... [+]
Paleolitotik ez da aldatu gure harridura heriotzaren aurrean. Hileta-erritu bat irudikatzean, beti sartzen dira koadroan tristura eta larritasuna halabeharraren aurrean; pintzelkada leunetan edo dosi handietan, kultura horren emozioen tratamenduaren arabera, adierazkor edo... [+]
Artikulu hau katalanek lortutako amnistiari buruz idaztea nuen buruan, lorpen horrek gauza bi utzi dituelako agerian: dena negoziatzen ahal dela eta, batez ere, amnistiatik beherako edozer gauza lortzeko une historikoa alferrik pasatzen utzi dutela abertzaleek. Batzuek, betikoa... [+]