“Roller derby-a babes, ahalduntze eta elkartasun gunea da”

  • Duela bost urte baino gehiago hasi zen roller derby-an jokatzen Maia Ansa (Gaintza, Nafarroa, 1990). Gata eta Tangana izenagatik ezagutzen dute derby komunitatean. Iruñeko Nafarriors roller derby taldeko jokalaria da, eta “nahi duen bezalakoa izateko” espazio segurua dela dio. Dagoeneko patinak zintzilikatu dituzte, baina irailean martxan hasteko gogotsu dira: “Derby kulturan denok gara komunitatea eta elkarlana beharrezkoa da”.

(Josu Santesteban)
(Josu Santesteban)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer da roller derby-a? Askotan azaldu behar izaten duzue?
Nahiz eta geroz eta ezagunagoa izan, agian komeni da azaltzea zer den: roller derby-a da quad patinetan jokatzen den kontaktu handiko kirola. Jokaldi bakoitzean, talde bakoitzeko bost pertsona ateratzen dira pistara, eta blokeoen bidez jammer [taldeko puntu egilea] deituriko jokalariak beste taldeko blokeatzaileek sortzen duten harresia pasa behar du. Bi taldeetako jammer-ak saiatu behar dira pasatzen, eta blokeatzaileak jammer-ak oztopatzen.

Zeren arabera aukeratzen dira jammer-ak eta blokeatzaileak?
Hasieran, aurreiritziengatik, uste nuen jammer-ak ezaugarri jakin batzuk izan behar zituela: inor baino txikiagoa izan, argalagoa, finagoa, azkarragoa edo biziagoa... Beste taldetan dauden erreferenteei esker ikusi nuen ez dela horrela, eta badaudela jokalari handiak eta lodiak eta jammer gisa jokatzen dutenak. Azkenean, roller derby-an ohiko arauetatik kanpo dauden gorputzak ere ikusarazten dira.

Kontaktuzko kirola izan arren, errespetuan oinarritua dago?
Esan ohi da roller derby-a “agresiboa” dela, baina ez dela “bortitza”. Beste kirol jardueretan, aldiz, zenbait dinamiketan eta jokalarien arteko harremanetan ikus daiteke indarkeria, baina roller derby-an, nahiz eta eman daitezkeen egoera bortitzak, sustatzen dena errespetuan, elkarlanean eta laguntasunean oinarrituta dago.

Komunitatea zarete?
Zenbait egoeratan tentsio uneak ematen dira jokoak hala eskatzen duelako, baina oso presente dago denok garela komunitatea eta elkarlana beharrezkoa dela. Taldeen arteko elkartasuna dago, amabitxiak izeneko figurak ditugu eta talde handiagoek txikiagoei laguntzen diete. Oso kirol minorizatua izanik, oso ohikoa izaten da beste talde bati jokalariak eskatzea edo jokalari erreferenteak beste taldeetara joatea laguntzera. Taldeen artean sekulako harremana dago, eta askotan ez dakigu zein taldekoa den nor.

Elkarlana sustatzeko hirugarren denbora edo after party-a egiten duzue. Zertan datza?
Jokalariei nolabaiteko aitortza egiten zaie; horretarako, sari banaketa egiten da eta hiru sari banatzen dira. Sariak ez zaizkie banatzen “hoberen” jokatu dutenei, baizik eta asko saiatu direnei edo lanketa handia egin duten jokalariei. Hau da, bateko edo besteko zailtasunak izan arren hor egon diren jokalariak saritzen dira.

Nire lehenengo partiduan blokeatzaile onenaren saria jaso nuen, eta ez nintzen onena izan, baina horrelako kontu sinbolikoek bidean izan ditzakegun arazoei aurre egiten laguntzen digute. Gainera, normalean, elkarrekin joan ohi gara afaltzera.

"Hasieran gogorra izan zen patinatzen jakin gabe kontaktu handiko kirol batean aritzea". (Argazkia: Josu Santesteban)

Nola iritsi zinen komunitate horren parte izatera?
Kalean ikusi nuen kartel batek erakarri ninduen, eta esaten zutenez ez zela beharrezkoa patinatzen jakitea, probatzera animatu nintzen. Segituan ikusi nuen espazio interesgarria izan zitekeela. Hala ere, hasieran gogorra izan zen patinatzen jakin gabe kontaktu handiko kirol batean aritzea.

Hasi berrientzat amabitxia izeneko erreferentziazko pertsona daukazue. Zein da bere funtzioa?
Saiatzen gara taldean norbait berria sartzen den bakoitzean erreferentziazko pertsona bat esleitzen. Batzuetan ez da erraza talde berri batean beharrak adieraztea edota galderak egitea. Horrez gain, erreferentziazko pertsonak izanik, proiektua aurrera atera eta taldea sostengatzeaz ere arduratzen da. Militantziatik asko duenez, batzuetan despistatu egiten gara.

Orduan, kirola izateaz gain, ekintza politikoa ere bada?
Guztiz politikoa da; gorputzetik egiten den praktika politikoa da. Derby komunitatean espresuki adierazten da espazio transfeminista eta queer-a dela edo queer pertsonei babesa ematen zaiela. Balore horiek oso presente daude egiten diren jarduera eta prozesu guztietan. Roller derbya babes, ahalduntze eta elkartasun gunea da zalantzarik gabe.

Badu zerbait artetik?
Oso propioa dauka queer izaera, eta aldi berean izaera sortzailea ere badu. Artearekin lotzen dut, agian ez formalki, baina gure taldeko gehienok artearekin lotura dugu izan ofizioz edo izan izaeraz, eta hori ez da kasualitatea. Azkenean, iraultzearekin harremana duen espazio bat da.

Autogestioan oinarrituta dago. Nola finantzatzen duzue?
Saiatzen gara merchandising-aren bitartez edo jarduera puntualekin dirua lortzen. Bestela, egunerokotasuneko kuota ordaintzen dugu eta horrekin gastuak ordaintzen ditugu. Oso xumeak gara: entrenatzen dugun lekua oso merkea da, prekarioa ere bai. Bilatu nahi dugu oso garestia ez den espazio duinagoa.

Maitagarria bezain zakarra

Iruñeko Nafarriors roller derby taldea ezagutu zuenetik familiatzat du Ansak. Pistan “maitagarri” bezain “zakar” jarduten duela dio. Gehienek, gehienetan, Tangana esaten diote; beste batzuek, aldiz, Gata. Hunkituta mintzo da derby-az: “Prozesu baten ondoren, babesleku handia izan den espazioari esker iritsi den identitatea da derby-a. Esfortzu eta lanaren ondoren, zentzu guztietan suposatzen du iraultza. Nire buruarekin eta gorputzarekin harremandu naizen moduarengatik Tangana deitzen didatenean oroitzen naiz nor naizen eta zer eman didan talde horrek”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kirola
Gorputz hotsak
“Kirol minoritarioetan babesgabetasun ekonomiko handia dago”

Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]


Bertan behera utzi dute Donostiako surf txapelketa bat, israeldarren parte hartzea dela eta

Hamabost urte inguruko lau surflari israeldarren parte hartzea zela eta, hainbat eragilek protesta egin eta Groseko Surf Indarrak elkarteak lehiaketan ez parte hartzea erabaki du. Waxdayz jaialdiaren antolatzaileek ere surflari israeldarrak kaleratzea eskatu die WSL World Surf... [+]


2025-06-02 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa Nazioen Ligan: gertaera “historikoa”, zazpi herrialdeetako pilotariak bildu zain

Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]


2025-05-21 | Onintza Enbeita
Arlette Apraiz. Militante feminista
“Beste Gernika bat da hau, herriak hasieratik sinistu zion sexu abusuen biktimari”

2023ko abenduan notizietara salto egin zuen Gernika-Lumok: bertako saskibaloi entrenatzailearen kontrako salaketa bat zegoen sexu eraso jarraituak egitearren. Sare Feministaren izenean, zurrunbilo mediatikoan murgildu zen Apraiz.


2025-05-20 | Jon Torner Zabala
Futbola akuilu, sekula baino hegazkin pribatu gehiago Bilboko zeruan

Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Gorputz hotsak
“Ikasi behar dugu ez dela normala izugarrizko mina izatea hilekoarengatik”

Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Aisialdia, kirola eta kultura, mugikorrik gabeko arnasgune Urretxun

Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]


2025-04-23 | Jon Torner Zabala
Gipuzkoako klub batean jokatzeko ez da derrigorrezkoa izango eskola kirolean parte hartzea

EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]


Eguneraketa berriak daude